Parte-hartzea %46koa izan da. 86 bozen aldearekin, taldearen historiako 32. presidentea izango da.
Aitor Elizegi bilbotarra izango da Athleticeko presidente berria, 9.264 bazkideek hala nahi izanda –deituta zeudenen %46ak bozkatu du–. Aldaketaren alde bozkatu dute, beraz, afizionatu zuri-gorriek.
Josu Urrutia orain arteko presidentearen segida hartzeko faboritoa uste zen Alberto Uribe-Etxebarria beste hautagaia bigarrena geratu da. Dena dela, ustekabez bada ere, 86 bozen aldearekin gailendu zitzaion Elizegi.
Sukaldari ohia eta egungo Bilbao Dendak-eko zuzendaria da Aitor Elizegi. Euskaraz ez da sukaldean bezain ondo aritzen, baina moldatzen da –euskaraz hasi zuen emaitzak publiko egin ondoreko prentsaurrekoa–. 30 urte daramatza Athleticeko bazkide gisa, eta adierazi zuen bezala, maite du talde zuri-gorria. Dena dela, Bilbao Dendak-eko zuzendari izaten jarraituko duela jakinarazi zuen, gutxienez 2019ra bitarte: “Ez dut nahi jendeak pentsatzea gauza bat bestearekin aldatzen dudanik. Izan ere, ezin da Bilborik izan Athletic gabe, baina ezta dendarik eta merkataritzarik gabe ere”.
Aurkeztu ala ez zalantzak izan zituen arren, prest ikusten du bere burua: “Garai aproposa da: fresko eta sasoiko ikusten dut neure burua, eta lantalde ezin hobeak inguratuta”. Bestalde, hauteskunde kanpainari buruz ere hitz egin zuen. Josu Urrutia eta Alberto Uribe-Etxebarriaren jarrera salatu zuen, “berdintasunean” ez direla lehiatu esanaz. Batik bat, ekonomikoki: “Urrutiak Uribe-Etxebarria finantzatu du”. Dena dela, taldearen kirol egoerari buruz mintzatu da gehienbat, “hobetzeko asko” baitago.
Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.
2002an ikusi zituen lehenengoz hamaika emakume kamiseta zuri-gorriarekin San Mamesen. Bere ametsa egia bihurtzeko aukerak errealak zirela ulertu zuen Garazi Muruak. Athleticeko nesken taldeko kapitaina izatera iritsi zen, baina lesio batek behar baino lehen ekarri dio... [+]
1980an Everesteko gailurrean ikurrina paratu zuten Martin Zabaleta eta Pasang Tembari omenaldia eskaini diote larunbatean San Mamesen, Athletic-en partida hasi aurretik. Mendizaleak txalo artean hartu dituzte zaleek, une ederra izan da, baina Movistar telebista kateak eta Futbol... [+]
Aste batzuk igaro dira zoramen kolektibo zuri-gorritik eta, bai, badakit, azken ordukoa ez izateaz gain, gaiarekin gogaituta gaude gutariko asko. Gaur dut, ordea, artikulu hau idazteko data eta tabarra mundialaz geroztik nabil hurrengo hitzok idazteko, oihukatzeko, goitikatzeko... [+]
Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)
Iazko urrian, pertsona bat kanporatu zuten Bilboko futbol zelaitik, Donetskeko bandera eramateagatik; elkartasunez, San Mamesetik alde egin zuten hainbat lagunek. Orain, hainbati jakinarazi diete 3.000 euroko isunak ezarri dizkietela, baita urtebetez kirol guneetara sartzeko... [+]
Asteburuan Athleticeko zaletu batzuek salatu zuten Donetskeko errepublikako bandera kendu ziela Ertzaintzak. Albiste horren harira adierazpen ugari egin dituzte eragileek, eta tartean Bilboko alkate Juan Mari Aburtok adierazi du "une honetan Errusiaren aldeko bandera bat... [+]
Apirilaren 3an, Athletic eta Realaren arteko finala jokatu baino ordu batzuk lehenago, futbol zaleak Poza kalean batu ziren "aglomerazioak eta istiluak" sortuz. Hori dela eta, lau pertsona atxilotu dituzte guztira, egun horretako gertaerak leporatuta.