Urtarrilaren 1etik aurrera, ama ez den beste gurasoaren baimena 16 astera luzatzeko legea sartuko da indarrean Espainiako Estatuan, baina erakunde ugarik salatu du laguntzaile izaera baino ez zaiola aitortzen aitari.
Guztira, 85 erakundek sinatu dute Jaiotzagatiko eta Adopzioagatiko Baimen Berdinen eta Eskualdaezinen Plataformak (PPiiNA) Espainiako Gobernuari egindako eskaera. Ofizialki erregistratu zuten egitasmoa eta erantzunik ez dutenez lortu, "azken deia egin dugu", adierazi dute erakundeko iturriek.
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, bigarren gurasoaren baimena amak duen 16 asteko baimenarekin parekatuko da; baimenak berdinak, besterenezinak eta %100ean ordainduak izango dira, plataforma honek proposatzen zuen bezala. Hala ere, uste dute aukera hori gal daitekeela, bi "tranpa larri" ikusten diotelako legeari: batetik, lehenengo sei asteak nahitaez bi gurasoek aldi berean egitea eta bestetik, lanaldi osoko baimena hartzeko eskubidea galtzea.
Plataformaren arabera, bi ezaugarri horiek eragin dezakete gizona bigarren zaintzaile gisa jardutea eta orain arteko zereginetara mugatzea, emakumearen esku geratuz zaintzaile nagusiaren rola. Gainera, plataformak uste du lehen sei aste horiek aldi berean egiteak haurraren zaintzari denbora kentzen diola.
Egitasmoa sinatu duten erakundeen artean, estatu mailako elkarte feministak daude, hala nola, Indarkeria matxisten aurkako 7N Plataforma, Politika feministaren Foruma edo Partaidetza eta Berdintasunaren aldeko Emakumeen Erakundeen Koordinakundea.
💜¡Muchas gracias a las 85 organizaciones de todo tipo que nos han apoyado para que el Gobierno elimine las trampas en la reforma de los permisos antes del 1 de enero! Hoy hemos ido a depositar las firmas por registro oficial. pic.twitter.com/Oe1EZTNafg
— PPiiNA (@PPiiNA) December 14, 2020
Familiaz, azalpenak eman beharraz, topikoez, askatasunaz, kontziliazioaz, sareaz eta komunitateaz, erru sentimenduaz, ekonomiaz, traba legal eta administratiboez, haurraren eskubide urraketez... solastatu gara, hautuz gurasobakar diren Argider, Junkal, Koldo eta Maitanerekin... [+]
Udako oporrak gainean, non dagoen uneoro jakiteko erloju adimenduna erosi diozu seme-alabari? Ez duzu bakarrik uzten, arduraz jokatuko ez duen beldurrez? Egungo belaunaldi gaztea inoizko kontrolatuena dela diote The Guardianen, eta dagoeneko adinez nagusi diren heldu... [+]
Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]
Gizarte Segurantzak baimendutako hamasei asteen laguntza osagarri gisa planteatu du Eusko Jaurlaritzak bi asteko luzapena. 2019tik sektore publikoko langileek baimena eskuratzeko aukera dute.
Uztailaren 31tik aurrera eskatu daiteke laguntza ekonomikoa, bai telematikoki bai aurrez-aurre, oinarrizko gizarte zerbitzuaren edo dagokion auzoko unitateen bidez.
Gizon ez-heterosexualen aitatasun desira ikertu du Borja Muñoz Arrastia sexologoak. Familia nuklearraren eredu hertsia errepikatu baino, umeak hazteko alternatiba komunitarioak sendotzea aldarrikatu du EHGAMeko kideak.
Hilabete honetan sar daiteke indarrean EAEn 16 asteko aitatasun baja. Dagoeneko funtzionario autonomikoek baliatzen duten aukera hori Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako langile guztiei hedatzea xede zuen dekretuak, ordea, ñabardura garrantzitsuak eduki ditzake.
Aitatasun baimenaren inguruan aritu gara Zebrabideko kolaboratzaile den Iñaki Kasaresekin.
Aitatasun baimena bost astetik zortzi astetara igozeko lege-dekretua onartu du Espainiako Gobernuak. Hurrengo urteetan progresiboki igotzeko asmoa dute amatasun baimenarekin berdindu arte: 2019an 8 aste, 2020an 12 aste eta 2021an 16 aste.
San Pelaio jaiak hasi berriak. Herriko festak Zarautzen. Haurdunaldi hasieran zegoen Nerea. Elkarri besotik helduta gentozen etxera ordu txiki eta zikinetan. Eskuetan nuen zerbeza botila kontainerrera konbentzimenduz botata hitz eman nion nik ere, berak bezala, ez nuela... [+]