Franciscus Aita Santuak sei hilabete inguru daramatza karguan. Denbora hori nahikoa izan du Eliza birmoldatu nahi duela erakutsi eta ohiko diskurtsotik urruntzen diren makina bat adierazpen egiteko. La Civiltà Cattolica aldizkari jesuitak egin dion elkarrizketan esandakoak ekarri ditugu hona:
“Gure Elizak denon etxea izan behar du, ez gutxi batzuentzat tokia duen kapera txiki bat. Ezin dugu elizaren unibertsaltasuna mugatu gure kaskarkeria babesteko. Ez hori bakarrik, ezin dugu ateak irekita dituen Eliza soilik izan, gugandik urrundu denarengana heltzeko bidea ere aurkitu behar dugu, baina horretarako, Eliza uzteko izan dituen arrazoiak ulertu behar ditugu”.
“Norbaitek erantzun guztiak dituela badio, erlijioa onura pertsonalerako darabilen profeta faltsua da. Doktrina gehiegizko obsesioarekin babesten duenak eta iraganera itzuli nahi duenak ikuspegi estatiko eta atzerakoia du. Eta hala, sinesmena beste askoren arteko ideologia bat bihurtzen da”.
“Elizaren irakasgai guztiek ez dute balio bera. Gure lana ez da doktrina multzo bat aurkeztu eta hori bete arazten tematzea. Gure mezua funtsezkoenaren gainean eraiki behar dugu, hori da gehien erakartzen duena”.
“Iraganean, erabakiak modu autoritarioan hartzeak arazoak eragin dizkit, eta bada ultakontserbadoretzat jo izan nauenik. Baina egia esan, inoiz ez naiz eskuindarra izan”.
“Ni ez naiz nor homosexualak epaitzeko”
“Buenos Airesen, mindutako homosexual askoren gutunak jasotzen nituen. Elizak baztertzen dituela adierazten zidaten, baina Elizak ez du hori nahi. Beste noizbait ere esan dut: homosexual bat borondate onekoa bada, eta jainkoa bilatzen badu, ni ez naiz nor hori epaitzeko”.
“Homosexualen aldekoa naizen galdetzen didatenei hala erantzuten diet: Jainkoak homosexual bati begiratzen dionean, bere existentzia maitasunez onartzen du edo kondenatu eta baztertu egiten du? Ezin dugu etengabe hitz egin homosexualitateaz, abortuaz eta antisorgailuen erabileraz. Ezinezkoa da. Nik askotan aipatu ditut eta aurpegiratu egin didate.”
Emakumeak elizan
“Beharrezkoa da tokia egitea emakumeek parte-hartze handiagoa izan dezaten. Baina bide horretan, entzuten ditudan diskurtso gehienak ideologia matxista batetik abiatzen dira. Emakumea ezinbestekoa da Elizarentzat, eta erabaki guneetan ere presentzia izan behar du.”
Iruñeko artzapezpiku Florencio Rosello eta Tuterako gotzain Joseba Segura Nafarroako Elizak immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest azaldu dira epaitegiek hala aginduz gero, baina inmatrikulazioak legezkoak izan direla defendatu dute.
Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.
Era berean,... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]
Biarnoko Lestelle-Betharramgo ikastetxe katolikoan ikasleek urtetan sufrituriko indarkeria fisikoa eta sexu-abusuak argitara eman ostean, biktimen eta Betharramgo kongregazioko ordezkarien lehen topaketa lotu dute, biktimei entzutea helburu. "Betharram ez da libratuko... [+]
Bermeon jaioa, frantziskotar eginik Hego Korean egin zuen bizimodurik gehiena, 40 urte. Sasoi batean mutil-koskorretan askok egin zuena egin zuen, komentura bidea hartu. Gero, handik mundura jauzi egin zuen Uriagerekak, bestelako hizkuntza eta kultura arrotzetara.
"Ez dut ezer musulmanen kontra"... baina mezetara gero eta fededun gutxiago joatea immigrazioarekin lotu du Cascanteko apaiz Jesús Planillo Bartosek, herriko festetan emandako sermoian. Esandakoek eliztarren artean marmarra eragin du, eta abadeak barkamena... [+]
Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.
Indarkeria fisikoa eta sexuala jasan izana salatua duten Betharramgo Notre Dame ikastetxeko kasik ehun ikasleei beste 26 salaketa batu berri zaizkie. Horien artean, oraindik ikastetxean lanean ari den begirale baten kontrakoa dago: 12 urteko mutikoa bortxatu zuela frogatu... [+]
Espainiako Gotzainen Batzarrak asteartean egindako bilkuran onartu du abusuak jasan dituzten biktimei kalte-ordain ekonomikoak ordaintzea, baina elizbarruti eta kongregazioek ez dute nahitaez bete behar izango. Espainiako Gobernuak gogor kritikatu du plana,... [+]
Paris, 1845. Frédéric Bastiat (1801-1850) ekonomialari eta politikari lapurtarrak Pétition des fabricants de chandelles (Kandelagileen eskaera) satira idatzi zuen. Protekzionismoaren aurkari sutsua, kandelagileek "bere argia salneurri baxuegitan... [+]