Berriki ospitaleko langile guztiei egin dizkiete COVID-19a detektatzeko probak –serologikoak eta PCR bidezkoak– eta bertan izan dute kutsatzeen berri. Bostek eman dute positiboa PCR proban eta serologikoan, aldiz, negatiboa.
Ospitaleko arduradunek jakinarazi dutenez, administrazio arloko langileen gunea ez dago ospitaleko eraikinean, gune isolatu batean baizik. Hala, gune hori "modu egokian" desinfektatu dutela jakinarazi dute, eta gaineratu dute bertako langile asko etxetik ari zirela lanean.
Kutsatutako bost langileak asintomatikoak direla baieztatu dute, eta une honetan euren etxebizitzetan daude isolatuta. Babespeko bi etxeetan bizi diren bederatzi paziente, aldiz, ospitalera eraman dituzte prebentzio neurri gisa. Unitate aislatu baten kokatu dituzte; sarbide propioarekin eta bestelako pazienterik gabe.
Une honetan ospitalera bisitak etenda daude, eta Osasun Sailarekin harreman etengabean daudela jakinarazi dute, "era koordinatu batean erantzuteko".