Pandemiaren ondorioz aurreikusita zituenak baino erreskate gutxiago egin ahal izan dituen arren, 202 migratzaile erreskatatzea lortu du ontziak 2020an.
Aita Mari arrantza-ontzia konponketa eta mantentze lanak amaituta, prest dago Mediterraneoan etorkinen ontziei laguntzeko. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuak itsasontziko tripulazioa bisitatu du. Uztailetik dago Pasaiako portuan, bertan egin baititu konpontze eta mantentze lanak. Artolazabalek Mediterraneoko proiektuaren interes "urgentea, soziala eta humanitarioa" nabarmendu du.
202 migratzaile erreskatatu dituzte aurten
Pandemiaren ondorioz, aurreikusita zituzten sei misioetatik bat baino ezin izan dute bete, eta urtarrila eta otsaila bitartean egin zen. Nabigaziorako aurreikusitako 180 egunetatik 36 egin ditu; eta 69 egun portuetan. Lehen misioa otsailean burutu zen, Aita Marik bi ontzi aurkitu zituen noraezean, bat gomazkoa 93 pertsona zituena, eta bestea zurezkoa, 65 lagun zeramana. 90 gizon, 17 emakume (horietako hiru haurdun) eta 51 adingabe (horietatik 39 bakarrik zeuden) erreskatatu zituzten. Denak Italiako Mesina herrian lehorreratu ziren.
Misio horrez gainera, itsasontzia Pasaiarantz abiatu zenean, Aita Marik beste txalupa bat erreskatatu zuen; bertan 44 pertsona zihoazen eta, gutxienez, emakume bat haurdun eta zenbait adingabe. Pertsona horiek Italiako Gobernuak gaitutako ferry batean eraman zituzten.
Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]
HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.
Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]
"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]
Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]
Igandean egin du erreskatea Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]
Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.
Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]
Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]