Airean antzemandako bentzenoaren jatorria identifikatzeko azterlana eskatuko dio Durangoko Udalak Jaurlaritzari

  • Airean antzemandako bentzenoaren gaineko ardura agertu du Durangoko Udalak, eta Durangorako eta Iurretarako azterlan partekatu bat eskatuko dio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari, identifikatu dezan bentzenoaren jatorria. Udalaren arabera, 2021ean bentzenoaren legezko mugak gainditu dira.


2022ko martxoaren 30an - 11:32
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aireko bentzenoaren gainean kezka agertu du Durangoko udal gobernu taldeak. Udalak berak 2020an aurkeztutako usainen azterketak metro kubikoko 788 mikrogramoko bentzeno-tontorrak antzeman zituen, Iurreta jatorri zutenak. Eta bentzenoaren presentzia hori berretsi du estazio mugikorrek 2021ean bildutako datuekin Eusko Jaurlaritzak osatutako eta aurten aurkeztutako azterlanak. Durangoko Udalaren arabera, 2021ean bentzenoaren legezko mugak gainditu dira.

Kezka horrek motibaturik, asteazkeneko osoko bilkuran mozioa aurkeztuko du udal gobernu taldeak, helburu argiarekin: Durangorako eta Iurretarako azterlan partekatu bat eskatzea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari. Azterlan horrekin aipatutako bi ikerketek antzemandako bentzenoaren jatorria identifikatzea litzateke Durangoko Udalaren helburua.

Durangoko Udalak mozioaren berri emanez publiko egindako oharrean adierazi duenez, "beharrezkoa da beharrezko bitartekoak jartzea, emisio horien jatorria aurkitzeko premiazko neurriak hartzea eta emisio horiei amaiera ematea". Eta horrekin batera, "erakundeen arteko lan-mahaiak sortu behar dira, herritarrak kutsaduratik babesteko beharrezkoak diren konponbideak eta neurriak elkarrekin lantzeko".

Behar horiei erantzunez eskakizun zehatzak egingo dizkio Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari. Horietako bat litzateke bentzenoaren jatorria identifikatzeko azterlana egitea, "bi udalak diagnostiko-prozesu osoaren partaide eginez". Horrez gain, Airearen Kalitatearen Sarearen parametroak eguneratzea ere eskatuko dio –izan ere EAEn ezarritako legezko mugak "Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) gomendioak baino handiagoak dira"–, baita "balio horiek informazio hori publiko egiteko erabiltzen dituen modu eta prozeduretan sartzea" ere. Hirugarrenik, Eusko Legebiltzarrak 2018ko urriaren 4ko mozioan onartutako akordioak betearazteko eskakizuna ere mahaigaineratuko da, "atmosferaren kutsadurari aurre egiteko herritarren osasuna bermatzeko jarduketa-protokoloei buruzkoa". Eta azkenik, lan-mahai bat sortzeko eskakizuna legoke. Mahai horrek bilduko lituzke Osasun Saileko eta Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko ordezkariak, Durangoko eta Iurretako udaleko ordezkariak eta egiaztatutako erakunde ekologistetako ordezkariak; "mahai horretan, bakoitzari dagozkion eskumenen arabera, ebazpen honetan hartutako neurriak behar bezala martxan jartzen direla ikuskatuko da".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: bentzenoa
2019-01-18 | Iñigo Igartua
Fiskaltzak Petronor ikertuko du lehen aldiz isuriengatik

Azaroaren 9 eta 16 bitartean, Muzkizko (Bizkaia) findegiko kabinetako batean "ohikoak baino bentzeno balore altuagoko" isuriak izan zirela aitortu du Petronor enpresak. Abenduaren 5ean argitaraturiko ingurumen ikuskapen baten arabera, egun gehiagotan ere gainditu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude