Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde txiki baina adoretsu batek lur azpian aurkitu zuen babes, eta paradoxikoa bada ere, iluntasuna akuilu izan zuen argia eta kulturaren mantentze lan horretan.
Lurraren gainazaleko agintariek kultura eta jakintzaren aurkako neurriak etengabe hartzen zituzten bitartean, herritarrak otzandu, lelotu eta deskulturizatu nahian-edo, lur azpiko biztanleek alienazio kulturalari aurre egiten zioten etengabe, jo eta ke. Non eta argia ozta-ozta sar zitekeen inguru ospel eta gogorrean, gizarte matxino hartan erakusleihoak nonahi aurki zitezkeen, edonork eta edonon adierazpen kultural desberdinak aurkez zitzan. Arratsaldero, supazterren epeletan, askok han-hemenka adin desberdinetako irakurketa taldeak sortzeko ohitura zuten, eta umeentzako irakurketa txokoak lurpeko kale kantoi guztietan egotea derrigorrezkoa zen kasik. Izan ere, herritar askeek nekez uler zezaketen bizitza amets egiteko, hausnartzeko, sentitzeko eta sortzeko askatasunik gabe; ez al zen hori garai bateko gizaki ororen zioa edo patua?
Lur azpian kulturaren egarri ziren bitartean, gainazalean, denbora garrenean kulturaren jantzia ia erabat erantzi zuen zibilizazioa gailendu zen. Herritar losintxariz osatutako gizarteek oroitzapenak ezabatu edota koloregabetu zituzten, eta belaunaldi berriek ez zioten zentzurik aurkitzen euren arbasoek ordura arte ereindako bideari. Kasurako, liburuak, noizbait iragan eta etorkizunaren arteko zubi lanak egin zutenak, biltegietan zigilatuta edo arimarik gabeko fitxategi digital bilakatu ziren. Pentsamendu filosofikoa eta gogoeta literarioak, justizia sozialaren eta askatasunaren alde borrokatu zuten mugimendu artistikoak, zelan edo halan desagertu ziren noizbait pentsamendu kolektibotik.
Zer izango ginateke gizakiok ba amesteko, sortzeko eta zalantzan jartzeko gaitasunik gabe? Kulturarik gabeko gizartea, agian, distopiarik beldurgarriena izan liteke
Tira, erresistentzia gudan zebiltzanak lurpeko pasabideetan, zorionez, antzerki eskolak sortu zituzten adierazpen artistikoa barra-barra giza errealitatearen leiho izan zedin, Plauto eta Ovidioren lanak simulazio hutsak izan ez zitezen edota ikusleek kritikarako zein giza izaerari buruzko hausnarketarako askatasuna eduki zezaten. Lurrak eskainitako lehengaiekin musika instrumentuak sortu zituzten, zelan edo halan, eta margolanak emozio eta sentimenduekin konektatzeko tresnarik erabilgarrienak bilakatu ziren. Bestalde, sormen tailerrak eskoletan derrigorrezko ikasgai bihurtu ziren, gaztetxoen adimena bizirik irauteko, lur azpiko herriak adierazpen askatasuna bere horretan gorde nahi baitzuen. Baina bitxikeri guztien artean bitxiena, beharbada, herrialderik gabeko herritarrek sortu zituzten museoen ikusgarritasuna izan zen; gainazaleko herritarrei lapurtuta, edota han-hemenka bildutako objektuekin eta ondasunekin, museo txikiak sortu zituzten euren etxeetan, garai bateko oroitzapenak, argazkiak, jakintzak euren bihotzetan gorde nahian-edo.
Gainazalean unibertsitateak deuseztatuak izan ziren, edo, behintzat, zientzietako ikasketak baino ez ziren hobetsi, arteekin eta kultura orokorrarekin zerikusia zuten ikasketek edo adierazpenek herritar mantsoak matxinatuko zituztelakoan. Hala, “goiko gizarte” desnaturalizatuan algoritmoek pertsonen bizitzak eta giza-jokabideak markatzen zituzten, zer kontsumitu, zelan jokatu eta zer pentsatu behar zuten agintzen baitzieten. Zalantza, kritika, introspekzioa, irudimena… horrelakoak aspaldi ezabatu ziren gizaki eraginkor eta leialen pentsamenduetatik.
Horiek horrela, gutxi batzuek erbestera jo –lur azpira, alegia– eta kulturari heltzea erabaki zuten noizbait, memoria kolektiboa lantzeko, gizatasunaren izaerarekin berkonektatzeko eta euren erroei heltzeko. Liburuak zer ziren ba kandelen epeltasunean irakurtzen zituzten horientzat? Urregorria. Eta historia bera? Herritar zahar eta jakintsuenek astero gazteenei, istorioak bailiran, irakasten zieten ikasgairik baliotsuenetarikoa memoria kolektiboa gordetzen lagun ziezaien. Finean, DNAri oratu nahian zebiltzan lur azpiko pertsonak, eta bide batez alienazioa, ezjakintasuna eta hoztasuna saihestu guran. Denbora gutxiren buruan gainazaleko gizon-emakumeak eta haurrak, kulturak eskainitako aterperik gabe, emozioak, kontraesanak eta nahiak ulertzea ahalbidetzen zieten kontakizunik gabe, enpatiarik gabeko makina funtzional hutsalak baino ez ziren.
Balizko gizarte hori, muturrekoa izan zen arren, eta gaurkoan fikziozkoa otutzen bazaigu ere, ez da pentsaezina. Bai, guri ere gerta dakiguke. Kulturak dituen giza balioen gaineko garrantzia eta kulturaren balioa gutxiesten eta teknologia soilik baloratzen jarraitzen badugu, gure gizatasuna galtzeko arriskua dugu. Azkenean, zer izango ginateke gizakiok ba amesteko, sortzeko eta zalantzan jartzeko gaitasunik gabe? Kulturarik gabeko gizartea, agian, distopiarik beldurgarriena izan liteke: inoiz gizaki egin gintuen guztiari uko egingo genioke, akaso.
Bada, matxinatu gaitezen amets gaizto eta balizko errealitate beldurgarrien aurka. Ez dezagun galdu amets egiteko pribilegioa, etorkizun desberdina sortzeko gaitasuna bera galduko genukeelako. Kulturaren bultzadarik gabe, honek eskaintzen digun aniztasunik gabe, bizitza funtzional soil batera mugatuko ginateke: alienaziozko kiribil infinitu batera, alegia. Kultura gure gizatasun sakonenarekin konektatzen, lotzen, gaituen ahotsa bada, hura desagertzeak gure nortasuna galtzea esan nahi du. Erakutsi dezagun ba makina batean engranaje hutsak baino askoz gehiago garela! Kulturan eta sormenean sinesteari uzten dion gizarteak, arima elikatzeari ere uzten dio, halabeharrez, eta argirik gabeko mortuan noraezean ibiltzera dago kondenatuta. Beraz, izan gaitezen kulturzale, ameslari eta utz diezaiogun ainubean ibiltzeari.
Karlos Aretxabaleta
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]