Ainize Madariaga: “Norberaren hizkuntzan ezin biziak pertsonari identitatea erauzten dio, pertsona bera deseginez”

  • “Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak” liburua argitaratu berri du Ainize Madariaga Muthularrek UEUrekin. Gizarte Antropologian lizentziatua da Madariaga eta Berria egunkarian egiten du lan. Bukatu berri den Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu du liburua. Elkarrizketa egin diogu.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 03an - 10:05
Ainize Madariaga Sarako Idazleen Biltzarrean liburua aurkezten. Argazkia: Kanaldude.

Psikoterapia egiten ari den euskaldun baten lekukotasuna dakar liburuak. Egun batetik bestera etxeko hizkuntza debekatu zioten Jakilearena (izen asmatua, anonimotasuna bermatzeko). Zerk eraman zaitu beregana? 

Hizkuntzaren nire barne-bidaiak nau honetara ekarri -Karmelo Ayestari kendu diot hizkuntza-bidaia kontzeptua-. Arras gaztetatik dut gaia nire baitan, baina horretaz ez nintzen kontziente, harik eta TELP tailerrak aurkitu nituen arte. Haietan, ohartu bainintzen egunerokotasunean hizkuntza ez-normalizatuan bizitzeak dakartzan ondorioez, nire gorputza etengabean zeharkatzen baitute. Bertan erakutsi zizkiguten taktikei esker nire barne-muinak jabaldu zaizkit hein batean; nahiz eta, bistan dena, ez garen inondik inora egoera linguistiko eta soziolinguistiko normal eta sano batean bizi. Bidaia horretan, soziolinguistikako masterra egitea deliberatu nuen EHUn, eta bukaerako lanaren egiteko, izar guziak lerrokatu zitzaizkidan: psikoterapia egiten ari zen - bukatu berri orain- pertsona honekin behar zen unean egin bainuen topo, eta onartu egin baitzidan lan honen proposamena. Opari bat egin dit, estimatzekoa da zenbateraino zabaldu den; zenbateraino partekatu duen bere intimitaterik barnena.

Lehen aldian manera informalean kontatu zidalarik psikoterapiaren seigarren urtean aurkitu zuela bere eguneroko zailtasunak zerk ekarri eta ekartzen dizkion, zur eta lur gelditu nintzen! Zeren eta deskribatzen zizkidan sentimenduak oro hiztunok gisa batez edo bertzez ere bizitzen baititugu. Iruditu zait komunitate osoak jakin beharrekoa dela, jabetu gaitezen norbera ez dagoela bakarrik. Azpimarratu nahi dut ikerlan honek landu duena ez dela egun batetik bertzera ezarri zioten debeku hori; baizik eta trauma horrek oraingo egunean ekarri dizkion ondorio psiko-sozio-komunikatiboak zein horiek gainditzeko bide posible batzuk.

Jakilearen psikoterapeutari egindako elkarrizketak ere badu pisua.

Jakin nahi nuen nola lagundu zion Jakileari traumaren jatorria atzematen. Interesgarria egiten zait komunitatetik arrunt kanpo den profesionala nola heldu den konklusio horretara. Sekulako eskarmentua duen terapeuta da, eta kasu honekin, aitortzen du, izugarri hunkirik ilki dela; hain zaio kasua bortitza egiten. Ikuspegi zientifikoa nahi nuen eta eman dit, hau ere bertze opari bat da. Kolonialismoa eta anputazioa aipatzen ditu; komunitateak pairatzen duenari definizioa eta zentzua eman dizkio. Baitezpadako abiapuntua, nahi badira aterabideak bilatu.

Jakileak lotsa, beldurra, autoestimua, erruduntasuna darabiltza ahotan etengabe. 

Ederra izan da lekukotasuna biltzea, izan ere, ez da nolanahikoa; bere buruaz urteetako lana egin duen lagun batena baita. Gertatu eta gertatzen zaiona errotik ikertu du, kontatu, desmuntatu, eta berreraiki erresilientziari esker. Horregatik, pieza arras landua eskuratu dut lan honetan, gertatu zaionaz, gertatzen zaionaz gain, horrek sortu dizkion, sortzen dizkion sentimenduak garbiki analizatuak baitzituen. Puzzlea osatua ekarri dit: autoestimua, lotsa, kexa, kulpabilitatea eta beldurra. Bakoitzak bere pieza du.

Bakoitzetik amiñi baten ukaitea ez da txarra, alta, kasurako, izaki batek jasan dezakeena baino neurriz haragokoa da Jakileak bizitzen duena. Hain da hizkuntza fenomeno biszerala, non berau hunkitzen baduzu, pertsona bera ere hunkitzen duzun. Ez dut uste egunerokoan horretaz kontziente garenik. Norberaren hizkuntzan ezin biziak, sentimendu horiek direla medio, pertsonaren identitatea erauzten dio, pertsona bera deseginez.

Gizabanakotik abiatu zara konklusio orokorragoak atera ahal izateko. Zein da egin duzun diagnosia?

Hiztunaren komunitateak ez badu hatsik hartzen ahal, hiztunak ere ez. Aipatu ditugun emozio indibidualak orokorrak dira, komunitate osoan zabalduak. Izan ere, aski partekatzen ez bada ere, bakoitzak bere maneran emozio horiek sentitu ditu noiz edo noiz euskararen bidaian. Ustez eta bakarrak garen haien sentitzen, gure burua bakartzen dugu, norberak beretzako gordetzen ditu. Usu gainera, sentitu bai ,baina ez gara haien detektatzeko gai, ez baitiegu zentzurik ematen; hala, Freuden zentzuan, erreprimitu egiten ditugu. Lan honek ekar baleza paradarik min hauen soziabilizatzeko, ekarpen ederra litzateke. Norberak bere bakardadean bizitzen dituenak ikaragarriko zapalketak ekarriak dira, horregatik konklusio orokor horietara heldu naiz: Jakileak hain ongi deskribatzen dituen emozioak euskal komunitate osoak ere pairatzen ditu, anormalizatua mantentzen den hizkuntzaren komunitateko kide dien heinean. Jakileak du diagnostikatu: kolonialismoa da herri honek pairatzen duena.

Hiztunaren ongizaterako tresnak ere badakartza liburuak. Sendagarri ez bada ere, aringarri bederen, zure hitzetan.

Maria Jose Azurmendik ohartarazi du duela gutxi Berriako elkarrizketan: “Bakarka bai, baina ez dago gizarte eleaniztunik mundu osoan. Normalean, estatuek hizkuntza ofizial bat izaten dute, eta bi dituztenean, ez dago haien arteko orekarik; ez dago horren eredurik munduan. Kanadan, adibidez, parte bat frankofonoa eta beste bat anglofonoa da, baina biak elebakarrak”. Hortaz, egoera soziolinguistiko anormal hau normalizatuko balitz, euskarari bere gune elebakarra emanez, hiztunek bere burua behar bezala eraikiko lukete, Txepetxen hiztun osoak sortuz.

Hala, Jakileak erakusten duen bidetik, badira bakarka landu daitezkeen taktikak, norberak bere burua babesteko eta ahal dela gozatzeko eta zentzu onean ingurukoak kutsatzeko ere: bertzeak bertze, erresilientzia; sorkuntza, autozentratzea eta portaera proaktiboari esker; baina iruditzen zait ezin dela min horiez arrunt sendatu zapalketak segitzen dueno.

Zein da lan honen azken helburua?

Hiztuna bere bakardadetik ilkitzea da haietako bat. Jalgitzea eta soziabilizatzea. Gertatzen zaionari izen bat ematea da abiapuntua; gisa hortaz, aterabidea bilatu ahal izateko. Sentitzen duena normala dela ikusi araztea. Gero eta gazteagotik hasi eta uste dut lagungarriagoa litzatekeela: euskal hiztunek ikasi eginen luketelako egoera komunikatiboei erantzun asertibo egokiak bilatzen, baztertuz konplexuak, autogorrotoa, kexa, kulpabilitatea, lotsa guziak; autoestimua eta duintasuna goratuz.

Elkarrizketa hau UEUren Buruxkak webgunean argitaratu da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


2025-04-03 | ARGIA
Behatokiak hizkuntza eskubideen urraketak betikotzeko arriskuaz ohartarazi du 2024ko txostenean

Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Judimendi: A ereduko ikastetxe estigmatizatua D ereduko auzo-eskola bilakatzen

Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Irungo euskaldunak sutu dituen ekitaldia: 35 elkartek “aski da” esan diote udalari

Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude