Duela bi urte hartu zuen baserritik bizitzeko erabakia amezketarrak, eta harrezkero txerriak hazten ditu; baserriko lana ez dela behar beste baloratzen eta erakundeetatik gehiago lagundu beharko litzatekeela uste du. Ainhoa Artola Artolak (Amezketa, 1991) bi urte daramatza Amezketako Zuzitza baserrian txerriak hazten. Hiru urtez geroztik baserrian bizi da, eta gustuko izan du betidanik animaliekin egotea.
Zein oroitzapen duzu umetako garaiaz?
Animaliekin ibiltzen nintzen beti atzera eta aurrera, gustura. Baratzean, belarretan... hor ibiltzen nintzen. Nerabezaroan egia da, uda osoa belarretan pasatzen dugu, eta adin horrekin belarretara joatea ez zitzaidan batere gustatzen. Beroa, besteak traktorearekin ikusten nituen eta ni eskuarearekin, lagunak jolasean,... haserretzen nintzen, baina horixe tokatzen zen.
Ikasketekin beste bide bat hartu zenuen.
Goi mailako haur hezkuntza egin nuen, praktikak egin nituen eta lanean ere aritu nintzen pixka bat, baina ez zen erabat betetzen ninduen lana. Gero albaitaritza laguntzaile izateko ikasketak egin nituen. Praktikak egin eta lanean hasi nintzen. Animaliekin egin nahi nuen lana, baina ez zen nire lanik gustukoena, eta orduan erabaki nuen etxean hastea.
Noiz hasi zinen pentsatzen baserritik bizitzeaz?
Kalean hasi nintzen lanean, beti besteentzako lan egiten, ordutegi txarra, bueltarik ez zuten mesedeak egiten,... eta pixka bat nazkatuta nengoen. Ez ninduen betetzen, eta ez nengoen gustura. Duela pare bat urte erabaki nuen etxean hastea. Orain, gustura nago.
Baserrian lanean hasteko ideia nori esan zenion lehenengo?
Lehenengo aitari. Banekien aitari asko gustatuko zitzaiola, eta pozik jarriko zela, eta amari baino lehenago aitari esan nion. Amak ez zuen alaba baserrian lanean aritzerik nahi. Berak esaten du oso gogorra dela berarentzat; oso lotua dela, eta gazte batentzako ez zuen hori nahi. Aitarekin hitz egin nuen, eta dena aurrera joan zen.
Aitak animatu egin zintuen. Lagunek zer esan zizuten?
Nik uste lagunak ez zirela asko harritu. Badakite asko gustatzen zaidala, eta beti izan naiz animaliekin ibiltzekoa, etxean,... Agian ez da ohikoena neska gazte bat baserrian lanean hastea, baina ez ziren asko harritu.
Behin erabakia hartuta zer izan zen lanik gogorrena.
Niretzat paper kontuak izan ziren. Hori ez zait batere gustatzen. Gero txerriak jarri ahal izateko lur sail guztia hesiekin itxi behar izan genuen. Basurdeak ibiltzen dira hemen, eta hesi sendoak jarri behar izan ditugu. Lan handia izan zen. Zuhaitzak moztu, hesolak prestatu, bidea ere ez zegoen oso ondo eta hori ere prestatu behar izan genuen.
Basoan dituzu txerriak.
Bai. Etxetik 400 bat metrora daude. 250-300 bat metro karratuko eremu bat dute prestatuta sei txabola, bi jantoki eta ura edateko tokiarekin. Bertatik basora bi irteera dituzte. Lehenengo basoaren alde batera joaten dira, eta behin hori dena lokazten dutenean, beste lursailera pasatzen ditugu. Bitartean, beste eremua errekuperatzen joaten da. Nik Basatxerrirekin jarri ditut txerriak, eta beraiek betebeharreko arau batzuk jartzen dizkidate. 140 txerri sartzen ditut, eta beraiek zehazten didate zenbat hektareako lur saila jarri behar dudan, prestatuta behar duten lurzorua, hesiak nolakoak behar duten...
Nolakoa da zure egunerokoa?
Jaiki eta lehenengo gauza txerrietara joatea izaten da. Egunero bertako eremua garbitzen diet, hau da, kakak eta garbitzen dizkiet. Buelta bat eman, ondo dauden ikusi, txaboletan sartu, eta lo egoten dira eta esnatu arazi egiten ditut ea denak ondo dauden ikusteko. Eztulik baduten edo beherakoarekin dauden ere begiratzen diet. Haizerik izan bada hesi guztia ondo dagoen begiratu,... eta behin hori eginda baserrira itzuli, eta aitarekin hasten naiz beste gauzak egiten.
Jana emateaz gain bada lana.
Bai. Jateko pentsua dute. Garbitasuna mantentzea garrantzitsua dela uste dut, eta baita adi egotea eta gainean egotea denak ondo dauden ere. Beherakoarekin badago baten bat segituan argaltzen hasten dira, eta ahuldu egiten dira. Neguan izaten dira arazo gehiago.
Urte sasoiaren arabera lan karga ezberdina al duzu?
Urtean bi lote izaten ditut, eta bakoitza bost hilabetez egoten da basoan. Udara izan edo negua izan egunero joan beharra daukat txerriengana, eta egunerokotasuna bera da. Lana berdina da negua edo uda izan.
Zein tamainako txerriak hartzen dituzu?
Bi hilabete, bi hilabete eta erdikoak etortzen dira. 27 bat kilo izaten dituzte, eta esan bezala bost hilabete edota bost hilabete eta erdiz edukitzen ditut, eta zazpi hilabeteren bueltan eramaten dituzte. Kanalean 125 bat kilokoak egiten dira.
Behin batzuk joanda, beste batzuen txanda dator.
Txanda bat egon ostean, hilabete izaten dut dena garbitzeko. Txabolek azpian egurra dute, eta egur guztiak kendu eta garbitu behar izaten ditut guztia ondo garbitu eta desinfektatzeko.
Lurrak atseden hartzea ere ona izango da.
Bai, eta horregatik ditugu bi lursailetan banatuta. Horrela errekuperatzeko denbora ematen zaio beste zatiari.
Zer ematen dizu baserriak?
Niretzako baserria bizitzeko modu bat da, bere osotasunean hartuta. Bai naturarekin kontaktuan egotea, bai animaliekin lan egitea eta baita etxeko produktuak jatea ere.
Txarretik ere izango du.
Txarra da eguraldi txarra egiten duenean, eta euria besterik egiten ez duenean, kanpoan lana egin beharra daukazula. Hotza, euria, lokatza, busti egiten zara... hori da desatsegina. Baina, azkenean gustuko lana da eta orokorrean ondo.
Gustura zaude hartutako erabakiarekin?
Bai. Oso gustura. Bizitzan hartu dudan erabaki onenetariko bat izan da. Erabat pozik nago, eta bete egiten nau egiten dudanak.
Basatxerrirekin egiten duzu lan.
Baserritar sare bat dute, eta nik beti dut txerriak eramango dituzten data. Beraiek kalkulatuta dute txerririk gabe ez geratzeko. Nik badakit txerriak erosten ditudan momentuan jada salduta daudela, eta hori lasaitasun handia da. Nik hasi beharko banu 140 txerri banaka saltzen, ez dakit lortuko nukeen.
Uste duzu baloratzen dela baserritarrok egiten duzuen lana?
Ez. Uste dut ez dela batere baloratzen. Goizetik gauerako lana da, eta urtean 365 egun dira. Ez dira baloratzen ez produktuak eta ezta egiten den lana ere.
Bazterrean zaudete?
Bai. Erabat. Beste alor askotarako laguntzak daude, baina baserrira beti laguntza gutxi iristen dira. Instituzioetatik zerbait egiten da, eta Gaztenek proiektua dago, baina baserriek aurrera egitea nahi badute askoz ere laguntza gehiago jarri beharra daude. Errazago egin beharra dago bidea, bestela ez dago zer eginik. Zerotik hastea ia ezinezkoa da.
Garaian garaikoa eta bertakoa jateak duen garrantzia kontuan hartzen al da?
Kontuan hartuko da, baina ez nahikoa. Beti esaten da ingurukoa jan behar dela, baina supermerkatuetara joaten gara, eta han merkeago dagoena erosten da. Ikasi behar duguna da baloratutako produktua eta produktu ona ordaindu egin behar dela. Gehiago kontsumitu behar da bertakoa. Zer jaten ari garenari garrantzia handia ematen diot, eta lagunei ere kontu honekin txapa handia ematen diet.
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.
Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]
Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
203 diputatu alde eta hiru aurka agertu dira martxoaren 11 gauean egin bozketan. Higiezinen agentziak haserre agertu dira, eta bi salaketa aurkeztu ditu FAIN Frantziako Higiezinen Federazio Nazionalak Europako Batzordean. Bata, lege-proposamenari esker botere gehiago jasoko... [+]
Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.