Ba, antza, gauza pila bat ari gara ikasten, esperimentatzen, deskubritzen garai bitxi honetan. Eta, dirudienez, ikasten ari garen horrek guztiak pertsona hobeak eta osoagoak egingo gaitu etorkizunean.
Ikasprozesu kitzikagarri honetan, gutako batzuk “momentu” hau aprobetxatzen ari omen dira pause-ri eman eta bizitzak eman dienaz jabetzeko, daukaten zorteaz hausnarketa luze bezain gogobetegarria egiteko. Eta poz-pozik daude pentsatze hutsarekin zer inguru zoragarria duten, zenbat gustatzen zaizkien bizitzak jartzen dizkien erronka txiki hauek, lanak zenbat asetzen dituen…
"Ikasprozesu kitzikagarri honetan, gutako batzuk 'momentu' hau aprobetxatzen ari omen dira pause-ri eman eta bizitzak eman dienaz jabetzeko"
Beste batzuek, berriz, pasioz eta irrikaz egiten duten zaletasun bat deskubritu dute; haien garapen pertsonalerako lagungarria. Eta hor ari dira etxean mallak jantzi eta jo ta fuego kirola egiten, edo irinik gabeko bizkotxoa prestatzen. Bai, irinik gabekoa. Izan ere, hainbeste bizkotxo egiten ari garenez, supermerkatuetan irina bukatu zaigu; baina, lasai, une garratz hauetan ezbeharrei irmo aurre egiten ikasi dugunez, irinik gabeko bizkotxoak egiteko tutorialak aurkitu ditugu sarean, eta, orduan, listo: gainditutako beste oztopo bat.
Are gehiago, ausartenak haien sorkuntzak Instagramen, Youtuben, Facebooken, Twitterren ̶ edo denetan batera ̶ erakusten hasi dira. Eta horrek teknologia berrien esparrura eraman ditu, eta deskubritu dute aukera txundigarriz beteriko mundu birtuala. Txaloak haientzat.
Eta zer esan gure umeez? Bat-batean infernuko etsaiaren pare zen neskato hori ez zaigu hasi, bada, etxeko lanak ia-ia bere kabuz eta inork behartu gabe egiten! Beste hainbatek logela txukun-txukun daukate, eta gurasoei irinik gabeko bizkotxoak prestatzen laguntzen dietenak ere ba omen dira bazterretan…
Labur esanda: oso garai aberasgarria hauentzat guztientzat. Oso ondo eta primeran. Bejondeiela!
"Zer esan gure umeez? Bat-batean infernuko etsaiaren pare zen neskato hori ez zaigu hasi, bada, etxeko lanak ia-ia bere kabuz eta inork behartu gabe egiten!"
Niri dagokidanez, berriz, ezin esan itxialdi honetan supergaitasun nabarmenik garatu dudanik. Aitzitik, esango nuke maiz ahul ikusi dudala neure burua. Egia esan, galdetuko balidate aste hauetan zer ikasten ari ote naizen, zalantzak izango nituzke, baina zerbait aipatzekotan esango nuke ahula ere izaten ikasten ari naizela. Ez indartsua, ez orekatua, ezta baikorra ere; ahula.
Esplikatuko dizuet zertan den kontua. Ez naiz koronabirusak jota gaixotu, ingurukoak osasuntsu dauzkat, oraingoz lan-arazo handirik ez dut, hozkailuan beti daukat Keler bat freskatzen…; eta, hala ere, batzuetan erori egin naiz. Ez da bizitzan izan dudan lehen erorikoa. Baldinbaitere! Gertatzen dena da oraingoan ez dudala orekatuarena egiteko indarrik edo gogorik izan, eta ondokoei nire jausialdien berri eman diet; aizu, eta konturatu naiz haiek ere erori egiten direla arrazoi jakinik gabe ̶ are gehiago, lehen ere erori egiten ziren ̶ . Aizu, eta ikasi dut ez dagoela gaizki, eta ahuldade horiek kontatzeak humanoagoa egiten zaituela, jendearengana hurbiltzen zaituela, libratzen zaituela superpozik, superbaikor eta superorekatu egon beharretik. Eta horrek kristoren arindua ematen duela, eta baita indar pixka bat ere biharamunean ahulok hain makal ez sentitzeko.
Ahul izaten ikastea: horra hor nire itxialdiko aurkikuntza xumea; xumea, bai, baina lagungarria. Horren susmoa dut, behintzat.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]