Donostiako Martutene auzoaren eta Astigarragaren arteko zubia eraisten ari direnean bi langile nola erortzen diren erakusten du EH Bilduko legebiltzarkide Unai Fernandez de Betoñok zabaldu duen bideoak. Maiatzaren 22an AHTren obretan gertatutako istripua ezkutatu nahi izan dutela salatu du alderdiak.
Bideo ikaragarri hau pasa didate (whatsapp talde askotan egongo da jada). Asteburu honetan jazotako istripua ei da. AHTaren obrak dira, Martuteneko Okendotegi parean. Langileak ondo daudela esan digute. Azalpenak eskatuko dizkiogu Arriolari. pic.twitter.com/lUE9yuLDYA
— Unai Fdz. de Betoño (@UnaiFdB) May 24, 2021
Langileak ez dira larri zauritu, baina lanen arduradun ETS Euskal Trenbide Sareak oraindik ez du gaiari buruzko informazio ofizialik zabaldu. Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi duenez ere, ez du gertatutakoaren berri jaso.
“Obretako gorabehera guztiak nahita ezkutatzeko erabakia” leporatu eta hainbat galdera egin dizkio EH Bilduk Iñaki Arriola Garraio sailburuari, Eusko Legebiltzarrean.
Alderdiak nabarmendu du Construcciones Mariezcurrena enpresako langileak direla zaurituak eta enpresa hori inplikatuta dagoela baita ere Donostiako metroan izandako “kudeaketa txarrean”.
Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.
2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]
Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.
AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]
Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela. Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.
Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]
Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]
Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]
Hamar euroko billeteak zabaldu dituzte Iruñeko Merkatuan, haien mezuarekin.
226,52 milioiko aurrekontuarekin, Eusko Jaurlaritza arduratuko da Abiadura Handiko Trenaren Bilboko sarrerako eraikuntza proiektua idazteaz.
Aldi baterako irtenbide gisa planteatu du Garraio Ministerioak, eta horrela mantenduko litzateke Castejon eta Zaragoza artean Nafarroako AHTaren plataforma martxan egon arte.