Abiadura Handiko Trenaren obrak gelditzeko aldarria egin du beste behin Mugituk eta PSNri eskatu dio esku hartu dezala Espainiako Gobernuan. Azken asteetan poliziak egindako atxiloketak eta mugimenduaren kontrako “kriminalizazioa” ere salatu dituzte Iruñean, larunbatean egindako elkarretaratzean.
Irailaren 11n Espainiako poliziak zazpi lagun atxilotu zituen: “Bizitza publikoa eta normala egiten ari den jendea da, eta poliziak agindu judizialik gabe atxilotu du etxean bere erabakiz. Larria da, beldurra sartu nahi dute, ez AHTren kontrako mugimenduan bakarrik, herri mugimendu osoan baizik”. Halaxe adierazi zuen Mugituko kide batek larunbatean, Sarasate pasealekuan PSNren egoitza aurrean egindako elkarretaratzean.
Atxilotu horiez gain, beste hainbat lagun ere ikertzen ari da polizia –tartean bi kazetari, azaldu dutenez–; funtzio publikoak usurpatzea, dokumentuak faltsutzea eta derrigortzea egozten diete, abuztuaren 13an Alesbes eta Azkoien arteko AHTren zatiko obrak antzerki baten bidez modu sinbolikoan gelditu ondoren. Aurretik beste hiru lagun atxilotu zituzten Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan kateatzeagatik.
Larunbateko elkarretaratzean mugimendu desobedientearen jazarpena salatu dute prentsaren aurrean pertsona ugarik. Horretarako hainbat sindikatu eta eragile sozialen babesa ere izan dute. PSNri eskatu diote interpelatu dezala PSOEren esku dagoen Espainiako Gobernua, jazarpena amaitu eta obrak gelditzeko.
Mugituk gogorarazi du azkenaldian AHTren bideragarritasuna oso zalantzan jarri duten txosten eta ikerketak argitaratu direla. Esaterako, Airef Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak abuztuan kaleratutakoa, edo Sustrai Erakuntzak joan den astean Nafarroako Parlamentuan aurkeztutakoa, abiadura handiko trenean salgaiak garraiatzea “oso zaila” izango dela azalduz.
AHTren lanek aurrera jarraitzen dute Nafarroako korridorean, baina azkenaldian zailtasun ugari izaten ari dira eta gutxienez bi zati gelditu egin behar izan dituzte Erriberrin eta Tafallan; AHTren kontrako mugimenduak abuztuaren amaieran jakinarazi zuenez makinak ez daude martxan eta beharginik ere ez lanean. ADIFek eta enpresek ez dute argibiderik eman geldialdi horren inguruan.
NAFARROAKO AHTAREN AZPITARTEEN ERDIA, GELDIRIK
Lanean ari ziren lau azpizatietatik bi gelditu egin dituzte. Zehatzago esanda, Erriberri-Tafalla 7,6 km-ko azpizatian eta Tafalla-Tafalla 7 km-ko azpizatian ez dago ez makinarik ez langilerik lanean.
Argazkiak eta idazkia 👇👇 pic.twitter.com/qvb5LLwDoO
— AHT Gelditu! (@ahtgelditu) August 31, 2020
Mugituren ustez, enpresak isilpean egiten ari direna, AHTren aurkako ekintzaileek publikoki egin zuten abuztuan, obretako lanak sinbolikoki geldiaraztean. Erdialdea Trenaren Alde plataformaren aburuz, “Nafarroako jendartearen gehiengoak pentsatzen duena irudikatzeagatik” jazarri dituzte mugimenduko kideak.
Galdera deseroso bat Nafarroako Parlamentuan: “AHT zertarako?”
Sustrai Erakuntzak ere alderdi sozialistak momentu honetan duen ardura azpimarratu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako eta Espainiako gobernuetan egonik “beraiek direlako erabakiak hartu behar dituztenak”.
Egungo trenbidearen defentsa egin zuen erakundeak joan den astearteko agerraldian, salgaiak garraiatzeko gai delako, besteak beste: “AHTk ez du inoiz salgairik eramango, ez diogu guk, beste erakunde ofizial batzuek baizik”, esan zuen Pablo Lorente Sustraiko kideak.
Hala, AHTren obrak eragiten ari diren ingurumen “txikizioak” zerrendatu eta gero, galdera deserosoa utzi zuen airean: “Eta hori guztia zertarako? Orain daukagun trenak egin dezakeen ezer gehiago ez egiteko?”.
Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra... [+]
"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.
Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Yala Nafarroak bat egiten du Israelek nazioarteko zuzenbidea sistematikoki urratzen duela salatzeko mundu osoan zehar egiten ari diren mobilizazioekin, eta iragarri dute mobilizazioei eutsiko dietela Mendebaldeko gobernuek Israelgo erregimenarekin duten konplizitatearekin amaitu... [+]
Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.
Eguerdian gertatu da istripua, 25. kilometroan, Nafarroako Martzilla herriaren inguruan. 2025ean hil den zazpigarren lagilea da.
Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
Otsailaren 22an itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz irekiko... [+]
Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.
Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]