AHT Gelditu! Elkarlanak Nafarroako Abiadura Handiko Tren korridorearen kontrako bizikleta martxan antolatu du. Ostegunean Martzillatik abiatuko da eta 29an Altsasun bukatuko da. Azken etapa Irurtzun eta Altsasu artekoa da. Astelehenera arte eman daiteke izena ahtrikeznafarroa@gmail.com e-postan edo 628 243 066 telefonoan. Lau egunetarako joaten direnek 40 euro ordaindu beharko dituzte, 25 bi egunerako joaten direnak eta 15 euro egun bakarrean ariko direnek. Horren barruan gosariak, bazkariak eta afariak sartzen dira, besteak beste.
Parte-hartzaileen motxilak, lo-zakuak, esterillak, arropak eta beste kamioian eramanen dituzte eta etapa akaberan jasotzeko aukera izanen da. Egunean zehar behar dena poltsa txikiago batean eramatea gomendatu dute. Izena ematen dutenek ostegunean 07:00etan dute hitzordua jarrita Iruñeko tren geltokian. Bizikletak kamioian eta trenean eramanen dituzte Martzillara. Txirrindulariak 07:43an abiatuko den trenean joanen dira. Behin martxan despedituta, 29an 19:00etan Altsasuko apeaderoan dago hitzordua jarrita. Bizikletak kamioian eta trenez eramanen dira. Iruñerako trena 19:31n iritsiko da.
Egitaraua
Garilak 26, osteguna. Martzilla-Tafalla, 52 km.
10:00etan Irteera Martzillako gaztelutik.
11:00etan Azkoien.
13:00etan Faltzes. Bazkalostean, Nafarroako ubidearen inguruko solasaldia Urbiziren eskutik. 16:00etan Faltzestik irteera.
18:00etan Erriberri.
18:45ean Tafalla. AHTaren aurkako monolitoari bisitaldia.
19:00etan Ongi etorri Tafallako tren geltokian. Ondoren, herrian zeharko ibilaldia. Afaldu ondoren, parte-hartzaileen aurkezpena.
Garilak 27, ostirala. Tafalla-Iruñea, 46 km.
09:30ean Tafallatik irteera.
10:00etan Puiu.
11:00etan Garinoain-Barasoain.
13:30ean Biurrun. Bazkalostean, Nafarroako Energia Planari buruzko Sustrai Fundazioaren hitzaldia.
16:00ean Biurrundik irteera.
16:45ean Beriain.
17:00etan Getze.
18:30ean Iruñea.
21:00etan Maravillas gaztetxean kontzertua: De Viaje. Ondoren afaria.
Garilak 28, larunbata. Iruñea-Irurtzun, 43 km.
09:30. Maravillas gaztetxetik irteera.
9:45ean Piparrika hiri baratzea.
10:15ean Etxabakoitz.
11:00etan Barañain.
11:30ean Donibane.
12:00ean Sanduzelaiko tren geltokia.
13:00etan Berriozar.
13:30ean Arazuri. Bazkaldu ondoren AHTaren aurkako borrokaren inguruko dinamika.
16:00etan Arazuritik irteera.
19:00etan Irurtzun. Afaldu ondoren, kontzertua: Mucha mierda.
Garilak 29, igandea. Irurtzun-Altsasu, 53 km.
09:30ean Irurtzundik irteera.
10:30ean Hiriberri.
11:00etan Uharte Arakil.
11:30ean Lakuntza.
12:00etan Etxarri Aranatz. AHTaren aurkako monolitoaren inaugurazioa.
13:00etan Bakaiku.
13:15ean Iturmendi. Bazkaria.
15:00etan Iturmenditik irteera.
15:15ean Urdiain.
15:45ean Olatzagutia.
16:00ean Ziordia. Arabako zutabearekin bat egitea. Amarauna proiektuaren aurkezpena.
17:30ean Altsasu.
18:00. Akabera ekitaldia.
Albiste hau Guaixek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]
Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]
Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.
Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.
2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]
Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.
AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]
Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela. Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.
Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]