AHT Gelditu mugimenduak Atxondon eginen duen akanpadara joateko bizikleta martxa abiatu da asteazken goizean Nafarroako Diputaziotik. Ostiralean hasiko da AHTren aurkako akanpada. Asteburu osoan luzatuko da hamaika jarduera eta ekitaldirekin.
Asteazken goizean abiatu da Iruñetik Atxondora, Abiadura Handiko Trenaren aurkako kanpaldirantz, AHT Gelditu! taldeak antolatutako bizikleta martxa. Politika desarrollista salatu dute, baita pandemiari aurre egiteko Europako funtsen zati bat AHT eraikitzera bideratzeko Nafarroako Gobernuak duen asmoa ere.
AHT Gelditu taldearen irakurketa:
AHT dagoeneko eraikita dagoen azpiegitura dela eta atzera egiterik ez dagoela inposatzen ari zaigun ideia da. Errealitatetik oso urrun, ordea. AIREF (Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea) erakundeak emandako datuen arabera, EAEn 15 urteko lanen ostean, inbertsio osoaren % 58 falta da oraindik. Nafarroaren kasua are nabarmenagoa da, 10 urteko lanen ondoren inbertsioaren % 96 falta baita oraindik.
Historiako krisi ekologiko eta ekonomiko handienaren erdian, AHT Euskal Herriaren etorkizunerako azpiegitura estrategikoa eta funtsezkoa dela sinetsarazi nahi digute. Obrekin jarraitzeko urteko aurrekontu neurrigabeez gain, orain, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak esan duenez, Covid osteko berreskurapenerako Europako funtsen zati handi bat azpiegitura hori finantzatzeko erabili nahi dute. Hau onartuko dugu? Funts publiko horiek, beste behin ere, enpresa pribatuak finantzatuko dituzte kapitalismo berdea sendotzeko aurrekaririk ez duen operazio batean, eta aldi berean gizarte-gaietan egindako murrizketak eta biztanleriaren sektore handien pobretzea gero eta jasangaitzagoak izango dira.
Oraindik AHTaren munstroa gelditzeko garaiz gaudelako, uda honetan, bizikletaz joango gara Nafarroatik Atxondon (Bizkaia) uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean egingo den AHTren aurkako kanpaldira. Bizikleta martxa Iruñetik abiatuko da uztailaren 28an, asteazkenean, eta kanpaldiaren hasierara uztailaren 30ean iritsiko da.
EGITARAUA
Uztailak 28, asteazkena: IRUÑEA-IRURTZUN-ETXARRI ARANATZ
9:30. Iruñeko Diputazioaren aurrean: partehartzaileen etorrera eta materialen prestaketa.
10:00. Martxaren hasiera ekitaldia eta irteera. Txantrea, Antsoain, Errotxapea zeharkatu.
11:00. Iruñeko Sanduzelaiko tren geltokia. Ez dezatela geltokia Etxabakoitzera eraman!. Auzo elkartearen azalpena.
12:00. Ororbia. Hamaiketakoa.
13:00. Anotz. Bainua.
14:00. Irurtzun. Bazkaldu ondoren antolakuntza- batzarra.
17:00. Irurtzundik abiatzen gara.
18:00. Uharte Arakil.
19:00. Etxarri Aranatz. Afaldu ondoren sorpresa.
Uztailak 29, osteguna: ETXARRI ARANATZ-DURRUMA-ETURA
9:30. Irteera Etxarri Aranaztik.
10:30. Altsasu.
11:30. Ziordia. Hamaiketakoa. Amarauna gune autogestionatuaren aurkezpena.
14:00. Durruma. Bazkaria.
16:30. Durrumatik abiatu.
17:30. Agurain.
20:00. Etura (Barrundia). Afaldu ondoren, partehartzaile eta borroken aurkezpen- batzarra.
Uztailak 30, ostirala: ETURA-KANPAZAR-ATXONDO
9:30. Irteera Eturatik.
11:30. Leintz-Gatzaga. Hamaiketakoa.
12:15. Eskoriatza.
12:30. Aretxabaleta
12:45. Arrasate.
14:30. Kanpazar gaina. Bazkaria.
17:30. Kanpazarren Txirrindula martxarekin bat egiteko deialdia: denok batera Atxondoko akanpadara! Kanpazarretik abiatzen gara.
17:45. Elorrio.
18:30. Atxondo. Akanpadara iritsi gara! Bizikleta Martxari ongi-etorria. Monolitoaren inaugurazioa.
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.
Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.
Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.
2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]
Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]
Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.
Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.
2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]