EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa agertu du Alain Rousset Akitania Berriko Kontseiluko presidenteak.
EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen garrantzia azpimarratzeko hitzordua izan da martxoaren 25eko batzarra. "Europaren eraikuntzarako instrumentu baliagarria" izateaz gain, hiru lurraldeen ahotsa Bruselara eramateko eta Europak bideraturiko finantzaketak eskuratzeko ezinbesteko egituraketa dela azpimarratu nahi izan dute Alain Rousset Akitania Berriko Kontseiluko presidenteak, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak.
Hala eta guztiz ere, abiadura handiko trena izan dute aipagai nagusi bukaerako agerraldian. Pradalesek jakitera eman duenari segi, gutuna bidali diote berak eta Alain Roussetek Europako Batzordeko Garraio Komisario Apostolos Tzitzikostas-i, AHTren eraikuntzak harturiko beranta deitoratzeko. "Eskatu diogu bertatik bertara ezagutu dezala errealitatea, garapen ekonomikorako eta logistikorako oztopo zaigulako [gaur egungo egoera]", adierazi du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Horrez gain, Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko engaiamendua hartu du Roussetek: "Nire helburua eta obsesioa da".
"Hogei urtez pilatutako atzerapena" aitorturik, Iruñea eta Zaragoza (Aragoi) arteko trenbidea 2030erako amaitzeko konpromisoa hartu du Nafarroako Gobernuko lehendakariak ere. Euskal Y-aren loturari buruz, ez dute ezer berririk zehaztu.
900.000 euroko aurrekontua onartu dute batzarrean, eta bitan banatuko dute: lehena, 500.000 eurokoa, herritarrei zuzendua –kultura, hezkuntza, hizkuntza, gazteria, kirola...– eta bigarrena, 400.000 eurokoa, "sektore estrategikoak" bultzatzeko –osasuna, energia berriztagarriak, eraikuntza, eta kultur eta sormen industria–. Gainera, ikasleen mugikortasuna sustatzeko bekak banatzen segituko dute, 60.000 euroko aurrekontua dute horretara bideraturik. Europako Batasunaren Interreg Poctefa lankidetza programaren barnean, euroeskualdeko sei proiektuk 14 milioi euroko finantzaketa jasoko dutela ere oroitarazi dute batzarrean.
Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
Kosovoko gerratik 25 urte pasatu diren arren, tentsioa nabaria da iparraldean bizi diren bi komunitate nagusien artean: albaniarrak eta serbiarrak. Azken bi urteetan gertatutakoek zauria gehiago irekitzea lortu dute eta egoera gaiztotu da, bereziki Kosovska Mitrovica hirian... [+]
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]
Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]
Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.
Tesla autoen salmentak, esaterako, %30 jaitsi dira urtea hasi denetik. Danimarkan beste hainbeste jaitsi da AEBetara oporretan joango direnen erreserba kopurua. Eta Suedian, inkesta baten arabera, hamarretik zortzi prest leudeke produktu estatubatuarrei boikota egiteko.
Europa mailako ekimen kolektibo batek bakearen, irtenbide diplomatikoen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi eta sinadura bilketa hasi du. Manifestuak dioenez, intelektualak, herritarrak bezala, “anestesiatuta daude”. Europako agintarien jokamoldea, NATOren... [+]