Nafarroako trenaren aldeko plataformak, Arabako Lautadako zein Arabako Haraneko trenaren aldeko plataformek eta RENFE eta ADIFen ordezkaritza duten sindikatuek landu eta aurkeztu dute proposamena. Adostutakoa aplikatuko balitz, ez lirateke Euskal Herrian "AHTko 250 kilometro eraiki beharko".
Nafarroa, Araba eta Burgosen trenbide-garraioaren aldeko akordioa aurkeztu da. Akordioa Nafarroako trenaren aldeko plataformak, Arabako Lautadako zein Arabako Haraneko trenaren aldeko plataformek landu eta aurkeztu dute. Horrez gain, RENFE eta ADIFen ordezkaritza duten sindikatuekin batera elkarlanean aritu dira, “akordio tekniko" bat bilatu baitute.
Ohar batean adierazi dutenez, akordioan agertzen den proiektua teknikoki egingarria da eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioaren trenbide-politika berriarekin eta Europako trenbide-politikarekin bat etorriko litzateke. “Lotura arina eta eraginkorra bermatu ahal izango dugu, bai Atlantikoko ardatzarekin, bai Kantauri-Mediterraneoko korridorearekin baita Europako gainerako lurraldeekin ere.”
Orain arte lurraldean egitekoak ziren proiektuak baino epe laburragoa eskatzen duela eta inbertsio-kostu txikiagoa duela diote. “Akordioak dioena aplikatuko balitz Euskal Herrian ez ziren eraikiko AHTko 250 kilometro, hau da Burgos-Gasteiz, Gasteiz-Iruñea eta Iruñea-Zaragoza AHTko proiektuak bertan behera gelditu beharko lirateke”.
Arabaren kasuan, egungo geltokiak eta geralekuak mantentzea da asmoa eta zerbitzuak, maiztasunak, prestazioa eta abiadura handituko liratekeela azpimarratu dute. Gainera, lanpostuak sortzea eta trenbide-sektorearen barruan okupazioa berreskuratzea ere ekarriko luke, “krisiak eta iraganeko trenbide-politikek gogor zigortutako jarduera profesionala biziberrituz”.
Salgaien garraioari ere zuzenean erantzungo lioke trenak, “Arabako ekoizpen-lantegiekin eta industrialde garrantzitsuenekin loturiko trenbide-sare eraginkorra eta lehiakorra ahalbidetzen baitute”.
Oro har, trenbide-korridoreak honakoa ahalbidetuko luke: trazadura salgaiak garraiatzeko nahiz mota guztietako bidaiariak (eskualdekoak, distantzia ertain zein luzekoak…) mugitzeko erabiltzea, isolatutako gunerik utzi gabe hiriak eta industrialdeak lotzea, ekonomia aldetik bideragarria eta iraunkorra den azpiegitura izatea eta lurraldea azpiegitura lehiakorraz hornitzea.
Horregatik, akordioa sinatu duten sindikatuek ondorengo eskaerak egin dizkiote Espainiako Gobernuari eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari:
1. Miranda eta Altsasu arteko trenbidearen egungo trazaduren egokitzea eta hobetzea.
2. Miranda-Altsasu korridorerako egungo trenbide-proiektuaren plangintza birbideratzea eta prestazio handiko trenak xede horretarako hobetutako eta egokitutako egungo korridoreetatik iristearen aldeko apustu garbia egitea.
3. Plangintza berri hau berehala gauzatzea, estatuko eta Europako trenbide-saretik isolatuta gera ez dadin.
4. Tren-zerbitzuak zabaltzearen aldeko apustu irmoa egitea, herriak, hiriak eta industrialdeak lotuz lurraldea egituratu ahal izateko eta tren bidezko salgaien garraioa handitzeko.
Era berean, Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari ekimena babes dezaten eskatu diote, haien esku dauden eta egokitzat jotzen dituzten kudeaketak eginez eskatutakoa bete dadin, probintziaren etorkizunari eta interesen defentsari arreta jarriz.
2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]
Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]
Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.
Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.
2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]
Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.
AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]
Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela. Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.
Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]