Ribabellosako Trufaren azoka baliatuz "AHTrik EZ! Arabako Haranak" plataformako kideek elkarretaratzea egin zuten proiektuaren aurkako kontrakotasuna adierazteko. Araba mailan tren sozialaren aldeko sinadura bilketa jarri dute martxan Abiadura Handiko Trenaren aurkako hainbat eragilek.
Elkarretaratzea egin zuen igandean, otsailak 2, Ribabellosa herrian «AHTrik EZ! Arabako Haranak» plataformak Gasteiz eta Burgos lotuko dituen abiadura handiko linearen aurka.
Arabako Haranak alderik alde zeharkatuko duen proiektuaren aurrean alternatiba jasangarriagoak eta merkeagoak daudela aldarrikatu zuten, hala nola, dagoeneko existitzen diren trenbideen egokitzapena egitea. Abiadura handiko trenaren proiektuak Araban eraiki nahi duten tunel eta biaduktuak saihestu eta landa eremuko herrien bizi kalitatea bermatzea eskatu zuten.
Arabako biztanle guztiei luzatu zieten bidaia denboran «minutu gutxi batzuk» aurrezte aldera Arabako Haranetan kalte handiak eragingo dituen proiektu honen aurrean mobilizatzeko deia.
Sinadura bilketa martxan
Bide horretan, abiadura handiko trenak kaltetutako eskualdeetako kideak biltzen dituen «AHTrik EZ! Araba» plataformak sinadura bilketa jarri du martxan herrialdean. Kalitatezko tren sozialaren apustuan berresteko eskaera luzatuko dio sinadura bilketa horrek Arabako Foru Aldundiari: «Gaur egungo korridorea aprobetxatuz, trenen maiztasuna handituz, orain arteko geraleku eta geltokiak baliatuz eta probintzian zein Gasteizen geraleku berriak eraikiz».
2017an Arabako tren-linearen optimizazioaren inguruan ikerketa burutu zuten Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren eskariari erantzunez. Ikerketa horrek, kopuru txikiko gastu bat eginda Arabako biztanleriaren parte garrantzitsu bat barne hartuko lukeen kalitatezko zerbitzua eskaintzeko aukera existitzen zela ondorioztatu zuen.
Hamar euroko billeteak zabaldu dituzte Iruñeko Merkatuan, haien mezuarekin.
Sakana, Goierri eta Lautadatik igaro da martxa abuztuaren 25etik 27ra, ekimen, kontzertu eta kontzentrazioekin.
Abiadura Handiko Trena eraikitzeko zundaketa geologikoen baimen-eskaeren aurka, hainbat taldek bizikleta martxa antolatu dute Sakanan eta Goierrin. Zundaketek kaltetutako lurraldeak zeharkatuko ditu abuztuaren 25etik 27ra.
Al-TAV-oz eguna antolatu du larunbatean Nafarroako AHTren kontrako mugimenduak Iruñean, datorren larunbatean. Plazara! zentroan egun osoko jardunaldia izango da hitzaldiekin, abiadura handiko trenari buruzko hausnarketa sustatu eta "eztabaidagune bat sortzea"... [+]
2030a aurretik Gasteiz eta Iruñea arteko AHTren tartea eraikitzeko aurreikuspenik ez dagoenez, halakorik ez eraikitzea proposatu du Europar Batzordeak. Berriaren harira, AHT Gelditu! mugimenduak adierazi du abiadura handiko trena gelditzea oraindik posible dela.
Guneak 5.000 metro karratuko azalera hartzen duela iragarri du Nafarroako Gobernuak. Hasierako ikuskapenekin, Bigarren Burdin Aroko piezak izan daitezkeela azaldu dute. Arkeologia lanak laster hasiko dira, baina ez diote AHT eraikitzeko epeei eragingo.
Uztailaren 30etik abuztuaren 1era bitartean egingo dute Bizkaiko herrian. Borrokaz ekidin ezean hilabete gutxiren buruan makinak Atxondoko lurretan sartu daitezkeela ohartarazi dute kanpaldiko antolatzaileek, eta proiektua gelditzea inoiz baino beharrezkoagoa ez ezik posible... [+]
Nafarroako AHT Gelditu plataformak antolatu du eta uztailaren 28tik 30era arte iraungo du. Atxondora heltzean, hiru eguneko akanpada egingo dute.
Eneko Goia Donostiako alkatearen hitzaldia moztu dute ekintzaileek. Basque Rail Way 2020 jardunaldiak Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sareak eta Eusko Trenbideak-ek antolatu dituzte.
Gobernu Delegaritza aurrean elkarretaratzea antolatu dute gaur, abuztuaren 31, 19:30ean. Erriberri eta Azkoien bitartean egin nahi dituzten lanak bertan behera uzteko eskatuko dute.