Nafarroako Parlamentuak ez du onartu Abiadura Handiko Trenaren obrak geldiaraztea eskatzeko EH Bilduk aurkeztutako mozioa. Geroa Bai, UPN, PSN eta PPNren ezezko botoa jaso du mozioak; EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak, berriz, babestu egin dute.
Adolfo Araizek mozio bidez eskatu nahi zion Nafarroako Gobernuari, eska ziezaion Espainiako Gobernuari Alesbes eta Faltzes arteko lanak geldiaraztea eta beste esleipenik ez egitea bideragarritasun azterketa bat egin aurretik.
Araizek nabarmendu du, Kontuen Europako Auzitegiak argi uzten duela sistema ez dela eraginkorra. Beste aukera batzuk aztertu behar direla ere adierazten du, izan ere, Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza lanetan, kilometro batengatik 25 milioi euro xahutzen dira. Hausnarketa behar dela uste du EH Bilduk azpiegitura horrekin segitu aurretik, eta lanak geldiarazteko eskaera egin du beste behin.
Ildo horretatik abiatu dira Ahal Duguren eta Ezkerraren hitzartzeak ere. Biek nabarmendu dute, beharrezkoa ez den azpiegitura erraldoi baten aurrean gaudela eta aurretik egin beharreko lanak egin gabe daudela. Ohartarazi dute, kalteak baino ez dituela eraginen.
UPN, PSN, PP eta Geroa Baik jarrera bera hartu dute. Abiadura Handiko Trena estrategikoa dela adierazi dute; eta, korridore gisara kontuan hartuta onuragarria izanen delakoan daude. Lau alderdi horiek EH Bilduren mozioaren aurka egin dute. Argudiatuta hasteko, Europako Kontuen Auzitegiak ez duela zalantzan jartzen Abiadura Handiko Azpiegitura bera, baizik, gomendio zenbait egiten dituela.
AHTren eskariari buruz, ikerketa
Adifek, Trenen Azpiegituren Administrazioak iragarri du ikekerta bat eginen duela aztertzeko Abiadura Handiko Trenak zer nolako eskaria izanen lukeen jakiteko. Euskal Autonomia Erkidegoko Y grekoa eta mediterraneoa lotzen dituen zatiaren ikerketa lana izango da. Guztira bi urteko epean, 428.000 euro izanen dituzte Typsa eta SyT konpainia espezializatuek lan hori egiteko.
Nafarroari eraginen liokeen azterketa lana da Adifek iragarri berri duena. Izan ere, EAEko Y grekoa eta mediterraneoko zatia Nafarroatik pasako litzateke. Oraingoz, mahai gainean bi aukera daudela jakina da: lehena, Gasteiztik lotura eginen litzatekeena Iruñearekin eta bestea, Ezkiotik igaroko litzatekeena.
Merkatuko ikerketa lana izanen litzateke eta aztertuko lituzke Abiadura Handiko Trenaren eskaera desberdinen aukera guztiak: zer nolako bidaiariak izanen lituzkeen, zer nolako perfila izanen luketeen sozioekonomikoki adibidez, zer nolako mugikortasun beharrak dauden eta bidaiak zer dela eta eginen liratekeen; zenbatero eginen lituzketen bidaiak eta beste. Eskaintza eta eskariaren arteko azterketa lana ere izanen da eta korridore guztiari eginen dio erreferentzia ikerketa lan horrek.
Europako Kontuen Auzitegiak ekainean argitaratu zuen txostenean, hain zuzen ere, hori da faltan botatzen zuena: ikerketa lanik ez egotea Abiadura Handiko Trenaren bideragarritasunaz, errentagarritasunaz eta beharraz.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.
Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.
Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.
2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]
Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]
Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.
Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.
2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]