Informazio-bilerak deitu dituzte astearte eta ostegunerako.
Aurreko astean, AHTaren kontrako sinadurak biltzen hasi ziren Lautadan, zehazki, Gasteiz eta Iruñea lotzeko Lautadan eraiki nahi duten trenbidearen aurkakoak. Ostegunean, berriz, AHTrik Ez! Lautada plataforma abiatu zuten, Asparrenean ehun pertsonen aurrean egindako batzarrean. Bertan, Kantauri-Mediterraneo itsasoen arteko trenbide korridorearen proiektuari buruzko ikerketa informatiboaren aurrean kezka adierazi zuten Lautadako bizilagunak, "eskualdera ekarriko dituen ondorio tamalgarriak" direla eta. Plataformak aurkeztu duen manifestuan azaldu dutenez, proiektuaren aurka daude "inposizio bat delako eta eragingo duen ingurumen inpaktua atzeraezina izango delako".
"Manifestu bat osatu dugu eta eragile politiko, sozial, ekonomiko eta sindikalekin kontaktuan jarriko gara manifestuari atxikimendua eman eta proiektuaren aurkako jarrera har dezaten", adierazi du Plataformako kide Iñigo Hernandezek.
Datozen egunetarako, bi bilera deitu dituzte; astearte eta ostegunean, arratsaldeko 19:00etan, Dulantzi eta Agurainen, hurrenez hurren.
Albiste hau Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Hamar euroko billeteak zabaldu dituzte Iruñeko Merkatuan, haien mezuarekin.
Sakana, Goierri eta Lautadatik igaro da martxa abuztuaren 25etik 27ra, ekimen, kontzertu eta kontzentrazioekin.
Abiadura Handiko Trena eraikitzeko zundaketa geologikoen baimen-eskaeren aurka, hainbat taldek bizikleta martxa antolatu dute Sakanan eta Goierrin. Zundaketek kaltetutako lurraldeak zeharkatuko ditu abuztuaren 25etik 27ra.
Al-TAV-oz eguna antolatu du larunbatean Nafarroako AHTren kontrako mugimenduak Iruñean, datorren larunbatean. Plazara! zentroan egun osoko jardunaldia izango da hitzaldiekin, abiadura handiko trenari buruzko hausnarketa sustatu eta "eztabaidagune bat sortzea"... [+]
2030a aurretik Gasteiz eta Iruñea arteko AHTren tartea eraikitzeko aurreikuspenik ez dagoenez, halakorik ez eraikitzea proposatu du Europar Batzordeak. Berriaren harira, AHT Gelditu! mugimenduak adierazi du abiadura handiko trena gelditzea oraindik posible dela.
Guneak 5.000 metro karratuko azalera hartzen duela iragarri du Nafarroako Gobernuak. Hasierako ikuskapenekin, Bigarren Burdin Aroko piezak izan daitezkeela azaldu dute. Arkeologia lanak laster hasiko dira, baina ez diote AHT eraikitzeko epeei eragingo.
Uztailaren 30etik abuztuaren 1era bitartean egingo dute Bizkaiko herrian. Borrokaz ekidin ezean hilabete gutxiren buruan makinak Atxondoko lurretan sartu daitezkeela ohartarazi dute kanpaldiko antolatzaileek, eta proiektua gelditzea inoiz baino beharrezkoagoa ez ezik posible... [+]
Nafarroako AHT Gelditu plataformak antolatu du eta uztailaren 28tik 30era arte iraungo du. Atxondora heltzean, hiru eguneko akanpada egingo dute.
Ribabellosako Trufaren azoka baliatuz "AHTrik EZ! Arabako Haranak" plataformako kideek elkarretaratzea egin zuten proiektuaren aurkako kontrakotasuna adierazteko. Araba mailan tren sozialaren aldeko sinadura bilketa jarri dute martxan Abiadura Handiko Trenaren aurkako... [+]
Eneko Goia Donostiako alkatearen hitzaldia moztu dute ekintzaileek. Basque Rail Way 2020 jardunaldiak Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sareak eta Eusko Trenbideak-ek antolatu dituzte.