"En tierra hostil" saioaren parodiek lortu duen eraginaz baliatuta, 500 akziodun lortzeko kanpaina abian jarri du agerkari digital nafarrak. Helburua Ahotsaren bideragarritasuna bermatzea eta tresna indartsuago bat eraikitzea da.
Berriki aurkeztu dute "En tierra hostil" Antena 3 kateko saioaz trufatzen den programaren hirugarren atala. Bertan Majaris de la Sorna kazetariaren agurra antzeztu dute eta horrekin batera, akziodunak lortzeko kanpaina martxan jarri dute, Venezuelako kazetaria Iruñean geratu dadin.
Ahotsa proiektua duela urtebete aurkeztu zuten. Espainiako Auzitegi Nazionalak Ateak Ireki atari digitalaren itxiera agindu ostean, komunikazio munduko pertsona ugari bildu eta crowdfunding kanpaina abiatu zuten proiektu berri bat martxan jartzeko. “Oso pozik gaude orain arte egindako lan guztiarekin. Geroz eta talde indartsuagoa gara eta etorkizunera begira proiektu asko dugu buruan”, adierazi dute.
Finantziazioaren arazoa azpimarratu dute: “Urte honetan finantziazio bide ezberdinak lortzen saiatu gara. Egun, Ahotsa oso modu prekarioan mantentzen da”.
Urtean 30.000 euroko kapital soziala helburu
“Urtean 30.000 euroko kapital sozialarekin Ahotsaren bideragarritasuna bermatzea eta tresna indartsuago bat eraikitzeko aukera izanen dugu”, adierazi dute proiektuko kideek. Akziodun bakoitzak urtean 60 euro ordaindu beharko ditu proiektua sostengatzeko. Horretaz gain, akziodunek proiektuan modu aktiboagoan parte hartzeko aukera izanen dute.
Horregatik guztiagatik, herritarrak eta kolektiboak proiektuko akziodun bihurtzeko gonbita luzatu dute: “Diru horrekin bi pertsonak modu profesionalean Ahotsan jarduteko aukera izango lukete. Horretaz gain, ekipoak erosteko funts txiki bat geratuko litzaiguke”.
2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]
Mahaingurua ostiralean izango da, 19:00etan, Iruñeko San Frantzisko eskolan. Inna Afinogenova, Jonathan Martinez eta Ricardo Feliu izango dira hizlariak, eta Juan Kruz Lakasta arituko da moderatzaile lanetan.
Iñigo Orduña Ahotsa.info-ko kameraria protesta bat grabatzen ari zenean, udaltzain batek salatu egin zuen. Kontakizun faltsua egin zuen salaketan, kazetariaren aurkako zigorra larriagotzeko asmoz. Dena grabatuta geratu zen, poliziaren gezurrak agerian geratuz... [+]
Ahotsa.info hedabideko kazetari Iñigo Orduñari mozal legea aplikatu eta zigorra jarri nahi diote Iruñean Gazte Komunisten ekimen baten berri emateagatik. Berak, ordea, agenteari leporatu dio berariaz egiari bizkar ematea eta ikerketa eskatu du, aztertzeko ea... [+]
Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak seirehuna euroko isunarekin zigortu ditu Ahotsa.info eta Ekinklik-eko bi kazetari grafiko. Guardia Zibilak dago isunaren atzean; kazetariei leporatzen die agenteak identifikatzea errazten duten irudiak publikatu izana.
Espainiako Poliziak terrorismoa goratzea leporatu zion hedabideari, 2018ko bi berritan “euskal preso politikoak” esamoldea erabiltzeagatik. Auzitegiak esamoldea adierazpen askatasunaren mugen barnean dagoela ebatzi du.
Komunikabideko kide batek Agoizko epaitegian deklaratu beharko du asteazken goizean pare bat albistetan “euskal preso politikoak” terminoa erabiltzeagatik.
Ahotsa.info hedabide nafarrak 2014an ekin zion bere ibilbideari, oraindik UPN Nafarroako Gobernuaren jabe zela. Corralitoa-ren erorketa bultzatu, egoera berria dastatu eta gaur egun ere jarraitzen du orduko aldaketa akuilatzen. Egunotan 5. urteurrena ospatzen ari dira.
Ahotsa.info-k jakinarazi duenez, EPPKko kideei buruz informatzeagatik "terrorismoa goratzea" leporatu die Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Kazetari bat Espainiako Poliziak Iruñean duen komisaldegira deitu dute deklaratzera. Bertan izan da,... [+]
Azken urteotan, teknologia berriak ematen dituzten aukerei esker, Poliziak egindako eskubide urraketen eta jardun biolentoen grabatzea eta sareratzea biderkatu egin da. Telefono mugikorren kamerekin irudiak jaso eta sare sozialen bitartez zabaltzen dira lehen ezkutuan mantendu... [+]
“Helburu haundia da, baina gu partida jolasteko prest gaude, ez dugu toalla botako”, dio Pitu-k Info7 Irratian egindako elkarrizketan. Batzarra deitu dugu ostegun honetarako Iruñean.