Ahotsa.info izanen da Nafarroako herri mugimenduei ahotsa emanen dien informazio-bozgorailu berria. Twitter kontuaren bidez eman dute ezagutzera Ateak Ireki eta Apurtu.org atarien oinordeko izanen dena.
Nafarroan "eraldaketa soziala eta politikoa bultzatzen laguntzeko" helburua du proiektuak. Herritarren aldarrikapenak, eskaerak eta askotariko egitasmoak zabaldu nahi dituzte.
Ion Telleriak Naiz.info-n jaso duenez, "erredakzio taldea herri mugimenduan ari diren pertsonek eta komunikazio proiektu ezberdinetatik datozenek osatuko dute". Ondoren, gutxinaka lurralde osoan kolaboratzaile sarea ehuntzea da asmoa.
Gaurkotasuneko gaiak izanen dira ardatz, Nafarroan gertatzen ari denaren erakusleiho izateko; horiek ikus-entzunezko edukien bidez landuko dituzte, batik bat. Bestalde, deialdi anitzetarako agenda sortuko dutela eta iritziei tartea irekiko diete eta askotariko gai zehatzen inguruko erreportajeak osatzeko nahia azaldu dute.
Auzolanean eraiki eta elikatuko duten ataria sortu asmoz Crowdfunding kanpaina martxan da; herritarren ekarpenekin dien Nafarroako komunikazio atari berria izanen dena finantzatzeko. 4.100 € lortu dituzte baina proiektua abiarazteko 12.000 behar dira gutxienez. Halere, 20.000 € lortzea da erronka.
Urtarrilaren 17an mahai-ingurua antolatu zuten Iruñeko Katakraken. “Herri mugimenduak aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko ahotsa behar al du?” galderari erantzuteko hainbat hedabide herritarretako kazetariak gonbidatu zituzten haien esperientziak kontatzeko. Info 7 irratiko eta Naiz.info-ko Ion Telleria, ARGIAko Lander Arbelaitz, El Diagonal egunkariko Gonzalo Garate eta Donostiako Piztu.info atariko Amaia Garcia.
Espainiako Auzitegi Nazionalak Ateak Ireki webgunearen itxiera agindu zuenetik, Nafarroako herri mugimenduek “ahotsa” behar dutela aldarrikatu dute azken asteotan. Ahotsa behar dugu dinamikaren bidez komunikazio tresna herritarren beharra azpimarratu da.
Oraingoz Twitter eta Facebookeko kontuak erabiltzen ari dira, baina laster abiaraziko dute webgunea ere. Bestalde, Ateak ireki ataria martxan da egunotan azaroaz geroztik itxita egon ondotik.
Nafarroako eraldaketa sozialera bidean “herriari ahotsa” emango dion tresna izan nahi du proiektu komunikatibo berri honek. Espainiako Auzitegi Nazionalak Ateak Ireki webgunea itxi ondoren abiatu zuten “Ahotsa behar dugu” dinamika, eta horren ondorioz... [+]
Ahotsa.info herri komunikabide berria aurkeztuko dute bihar Iruñean. Nafarroan sortu nahi duten eraldaketa sozialera bidean “herriari ahotsa” emango dion tresna izan nahi du proiektu komunikatibo berri honek.
Espainiako Auzitegi Nazionalak Ateak Ireki webgunea ixtea agindu zuenetik, Nafarroako herri mugimenduek komunikatzeko tresna propioak behar dituztela aldarrikatzen ari dira sarean ‘Ahotsa behar dugu’ dinamikaren bidez.
Nafarroan "ahotsa" behar dutela aldarrikatzen ari dira egunotan Ahotsa Behar Dugu Twitter kontutik. Ateak Irekiren itxieraren ostean, herri hedabide baten aldeko aldarrikapena da.
Ateak Ireki webgunearekin elkartasunez ostiralerako deitutako elkarretaratzea debekatu du Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Delegaritzak. Hala ere, kontzentrazioa egingo dutela iragarri dute hedabideko kideek.
Ateak Ireki komunikabidea ixtea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak Herrira mugimenduaren parte dela argudiatuta. Nahiz eta epaia irmoa ez izan, hiru orriko txostena nahikoa izan du Eloy Velasco epaileak hedabide bati hitza kentzeko. Adierazpen askatasunaren aurkako... [+]
Hekimen Euskal Hedabideen elkarteak Ateak Ireki webgunearen itxiera salatu du prentsara igorritako ohar baten bidez. ARGIAk ere bat egiten du salaketarekin.
Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu du Ateak Ireki hedabide herrikoia eta beste hiru webgune ixteko, Herrira mugimenduarekin lotura dutelakoan: Donostiako eta Zarauzko Herriraren guneak, eta etengabe.wordpress.com. Ateak Ireki bera izan da albistearen berri eman duena, eta... [+]