Ahots Baten sormen egonaldia egingo dute abenduaren 27tik 30era

  • Abenduaren 27tik 30era egingo da Amaiurko aterpetxean. Urte osoan zehar antzerkian, bertsoan, kantuan edota literaturan aritzen diren 15 eta 22 urte bitarteko gazte sortzaileei zuzendutako proiektua da.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko azaroaren 17an - 16:28
Azken eguneraketa: 17:39
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zazpigarren edizioa izango du aurten Ahots Batenek. Iaz, pandemiaren eraginez egun banatako bi saio egin baziren ere, leheneratu eta lau eguneko egonaldia izango da aurtengoan. Abenduaren 27tik 30era izango da Amaiurko aterpetxean (Nafarroa) eta datorren astelehenean, hilaren 22an, irekiko da izen-ematea 10:00etan. Abenduaren 3ra arte izango da izena emateko aukera; eguerdira arte, zehazki, baina izen-emate ordena hartuko da aintzat. 100 euro ordaindu beharko dira egonaldian parte hartzeko.

15 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektua da. Urte osoan zehar ahozkotasunaren diziplina ezberdinak, antzerkia, bertsoa, kantua edota narrazioa edo kontakizuna, lantzen dituzten gazteek kultur adierazpide horietaz gozatzeko eta haiekin esperimentatzeko aukera izango dute lau eguneko egonaldian; baita, nola ez, beraien arteko harreman sareak eraikitzeko ere.

Bigarren eta hirugarren egunetan kultur diziplina horietan iaioak diren sortzaile ezagunak batuko dira taldera: Ane Labaka bertsolaria eta Maialen Belarra gai-jartzailea izango dira tartean, baina baita Intza Alkain aktorea, Joseba Larratxe Josevisky komikigilea eta Miren Narbaiza MICE musikagile eta kantaria ere.

Aurten, izen-ematea www.bertsozale.eus ataritik

Mintzolak antolatu du ekimena 2015etik, Bertsozale Elkartearekin batera beste zenbait bidelagun ere hartuta. Udan iragarri bezala, Mintzola azkentze prozesuan dago, eta honenbestez, Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzaindiak bideratuko dugu antolaketa aurtengoan, eta webgune honetatik egingo da Ahots Baten sormen egonaldirako izen-ematea. Adi, beraz, azaroaren 22tik aurrera!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2024-07-24 | Xalba Ramirez
Lagun onekin, orduak labur

Punka. Punka bueltan da, edo hobe esanda, ez da inoiz joan. Lekitxotik (eta ez Lekeitiotik) datoz Zikinekoak, Mendeku Diskak-ekin argitaratu berri duten Bala Galdua Zure Buru Galduan elegantearekin. 

“Eixu Zeuk” filosofia. Hori da oinarria eta helburua... [+]


Arrats dibertigarria

"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa. 

Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


2024-07-24 | Julen Azpitarte
Free jazz
Beltzetan beltzena

1959. urtea mugarri izan zen jazzaren bilakaeran: Miles Davisek A Kind Of Blue grabatu zuen martxoan eta apirilean; disko horretan parte hartu zuen John Coltranek Giant Steps plazaratu zuen maiatzean; eta, azkenik, Ornette Colemanek The Shape Of Jazz To Come argitaratu zuen,... [+]


Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


Utopiak literaturatik eta euskaraz elikatu nahi? Uda honetan bi aukera dituzu

Utopia ardatz, bertso-paper lehiaketa antolatu du Gasteizko Eva Forest Liburutopia kafe-liburu dendak, eta literatur lehiaketa Sukar Horia kolektibo ekologistak. Bestelako etorkizunak irudikatzeko ahala ezinbestekoa da eraldaketa gaurdanik borrokatzeko.


Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


Eguneraketa berriak daude