Aholku: Zenbakiei beldurra galtzen, gertutasunaren bidez

  • Aholkuk izenari men eginez, proiektuei asesoramendua ematen die, zenbaki kontutan. Proiektuetan eguneroko lanari eusteak buruhausteak ekartzen ditu, eta "kontabilitate fiskala" moduko hitzek beldurra ere ematen dute... Aholkukoak saiatzen dira proiektuen sorreran bidelaguntza ematen, gertutasunaren bidez lasaitasuna transmititzen, ezagutzen dituzten erreminten bidez errentagarritasunerako argi-puntuak ematen... Tira, bada guk ere artikulu hau baliatu dugu aholkuren bat eskatzeko.

Artikulu hau CC lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko otsailaren 17an - 07:45
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Zenbakiena nahiko gai korapilatsua da. Batzuek ez dute ulertzen edo ez zaie gustatzen, askotan urduri etortzen dira eta blokeo puntu bat izaten dute, gai pertsonalak izan daitezke... saiatzen gara bezeroei normal hitz egiten eta gertutasuna ematen. Eta haiek esaten digutena da lasaitu egiten direla". Pandemia garaian psikologo lana ere egin behar izan dute.

Txikitasuna da Aholkuko bezeroen ezaugarria: kooperatiba, elkarte edo autonomo txikiak dira. "Denak dira txikiak, zeren langilez bolumen handia dutenek pertsona bat jartzen dute zenbakiak egunean izateko". Hauetako proiektu batzuk sortzen ikusi dituzte Aholkukoek, eta erdi-minetan laguntzen aritu dira: "Proiektu berri bat martxan jarri behar dutenean, saiatzen gara bidelagun funtzioa betetzen, modu naturalean laguntzen. Pedagogia lana egiten dugu naturalki: Nola egin faktura bat eta nola egin gauzak... askotan oso galduta egon ohi direlako, normala denez hasieran ez dutelako gaia kontrolatzen eta hor laguntzen ahalegin handia egiten dugu". Ekonomia sozial eraldatzaileko Olatukoop sareko kide diren proiektu asko Aholkuren bezero dira: "Nukleo moduko bat dira guretzat".

Txikien arteko sarea josten laguntzearen ondorioz, eta gertutasunaren emaitza moduan, 2019an Aholkuk hamar urte bete zituela ospatzeko festa bat egin zuten: bezeroak eta bezero ez diren Olatukoopeko hainbat proiektu gonbidatu zituzten. "Oso giro polita sortu zen. Ez da oso ohikoa aholkularitza etxe batek festa egitea".

Aholkuri aholku eske

"Adi egoteko garaia da, eta ideia berriak pentsatzekoa: agian ezingo dira orain arte beti egin izan diren gauzak egin, eta beste batzuek egiten hasi beharko da... sortzaile izan, merkatua aldatzen ari baita. Eta tentuz ibili, ahalik gutxien zorpetu eta kontuz maileguekin, hasieran dirua merke eman baitzuten: 'Sei hilabete barru arte ez dugu ordaindu behar!' esaten ziguten, eta guk erantzun: 'Bai, baina sei hilabete barru ez dakizu zu nola egongo zaren, beraz, beharrezko ez baduzu, ez hartu'. Kontuz ibiltzeko garaia da, ematen dituzten laguntzak hartzen saiatu baina ongi begiratuta zertara lotzen zaituzten".

Sortzaile izateko eta tentuz ibiltzeko gomendatzeaz gain, beste aholku hau ere ematen ari da Aholku: "Egoitzak alokairuan dituztenei esaten diegu jabeekin hitz egin dezatela, ordaintzea asko kostatzen ari baitzaie eta gauzak negoziatu baitaitezke. Jabearen arabera da, baina gure bezero diren enpresa askoren errentaren kasuan, lokal askodun jabeez ari gara. Eta gure bezeroei esaten diegu, ezin direla egunean hamar orduz lanean ari, jabeari ordaintzeko".

Aholkukoak pozik dira oraingoz ez dutelako bezerorik galdu itxi izanagatik, baina "hemendik aurrerakoak ematen digu beldurra", esan dute. Izan ere, haien bezero askoren ogibidea zerbitzuak ematea da: "Administrazioarekin egiten dute lan, diru-laguntzekin... eta kezka handia ematen digu sektore horrek, ostalaritzaz gain. Ea proiektu berrietarako hitzarmenak lortzen dituzten, ea nola jokatzen duen administrazioak: diru gutxiago egongo da, eta ea nondik kenduko duten. Ikusiko dugu".

Aholku kooperatiba elkarte txikia

Zer egiten du:  Aholkularitza laborala, kontablea eta fiskala.

Langile eta bazkideak: 3.

Egoitza: Donostian.

Harremanetarako: maider@aholku.eus


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esperientzien kutxa
Parean: Lana, zaintza eta militantzia uztartzeko irtenbidea lana berrasmatzea denean

Erabat militantzian bizi ziren garai batean; lan ordaindua eta militantzia denborak bereizi zituzten ondoren beren egunerokoan; eta ama egin zirenean... beren lanbidea sortzeari ekin zioten, ordura arte militantziaz landu izan zuten feminismoa lan ordutan egin ahal izateko. Zer... [+]


Alda: Kolektiboan irtenbidea emanaz jendarte herrikoiak bakarka dituen eguneroko arazoei

Manu Robles-Arangiz Fundazioak sustatu duen Alda proiektuak egoitza ireki berri du Baionan, maiatzaren 30ean. Usaiazko eragile sozialak eta elkarteak ez direla klase herrikoiarengana iristen ikusita, AEBetako Community organizing antolaketa metodoa ezartzea du asmo, jendarte... [+]


Talleres Mitxelena: Hausnarketa egiteko makinak gelditzen dituztenak

Azken lau urte hauetan kooperatibagintzari buruzko hausnarketak landu dituzte Mitxelena tailerreko langileek. Kooperatiba sortu zutenei eta haien etxekoei eskertza egin zieten eta haiengandik “egina jaso” duten lan eredu hau baloratzeko eta kontzientzia hartzeko hiru... [+]


Ondalan: Bazkideak etxeko, sukalderaino

Burlatan duten sukaldean hamabi jaki prestatzen dituzte astero eta bost jasotze puntutan uzten dute. Ondalaneko bazkideek leku horietako giltza badute eta nahi dutenean pasatu daitezke janari ontzien bila. Etxekoak dira bazkideak: ez da kuotarik ez permanentziarik ordaindu... [+]


Elikagunea: Egunerokoa bertakoa jatea denean

Irudikatzen al dugu herri bat, saskia hartuta erosketetara ateratzean, eskutan hartutako guztia bertakoa bagenu, etiketari begiratu beharrik izan gabe, edo saltzaileari galdezka ibili gabe? Herri osoa ez, baina plaza bada horrelakoa Azpeitian. Baserritarren azoka erdian... [+]


Boga garagardoa: Euskal Herriaren pisua, litrotan eta kilogramotan

Garagardo artisau berexiak dastatzea bogan dago. Etxe bakoitzaren goren mailako kalitatezko hori, hain justu. Eta baten matizak eta bestearen lurrinak komentatzea. Planetaren zein izkinatatik ekarriak dira horiek guztiak, ordea? Bogak horri begiratzen dio, “bertako”... [+]


Argazkiak, pertsonen ongizatea lantzeko

Pertsonaren ongizatean lagungarri izatea bilatzen du IDo photography-k lantzen duen argazkigintza terapeutiko eta pedagogikoak: “Ez da psikologo edo terapeuta batek eman dezakeen laguntza, nik irudia erabiltzen dut pertsonen ongizatea bilatzeko, bai arlo profesionalean edo... [+]


Izarkom
Pertsona batek erantzungo dizun telefonoa

Izarkomeko webgunean mezu hau irakurri dugu larrialdi telefono zenbakiaren ondoan: “Kontutan izan, larrialdiko telefonoaren beste aldean, lan orduz kanpo artatuko zaituen langile bat dagoela, beraz, jai egun edo desordutan SMSa bidali aurretik, zuk zeuk hausnartu benetan... [+]


“Bereizi behar da zer den distantzian egin daitekeena, eta zer ez”

Lan dinamiketan, harreman eta gatazken lanketetan adituak diren ekonomia sozialeko hiru eragile elkartu ditugu Leitzaranen, indarrean datorren errekaren ertzean: Harago Aholkularitzako Aran Erasun Urtzelaieta, Farapiko Araitz Rodríguez Gutierrez eta Gabriela Errenteria... [+]


Ara!Gorputz: “Ezin ditugu bestelako ekonomiak martxan jarri, ez baditugu gorputzen prozesuak lantzen”

Hilekoaren erregistroa eginez hasi ziren, eta taldean kudeatutako ginekologia bizipen horietatik abiatuta sortu zuten 2018an Ara!Gorputz elkartea. Emakumeek* beren ziklo hormonalak behatuz jakintza kolektiboa lantzea eta zabaltzea dute helburu, gorputzen burujabetza... [+]


Skura: Teknologia burujabetza lantzen, elkarlanean

Telefono mugikorretarako aplikazioak egiten dituen Skura interkooperazioan aritu da hasieratik. Izan ere, bi pertsonak osatutakoa zen sorreran, eta aplikazio mugikorrak garatzeko behar dira beste zerbitzu batzuk ere, adibidez, zerbitzaria. "Zerbitzu horiek guk ere egin... [+]


“Taldea osatzen dugunok ongi bizitzeko espazioa da Hiru Damatxo”

"Guretzat balio handiena duena da badakigula bakoitzaren premiak eta egoerak kontuan hartzen eta horietara moldatzen". Hiru lagunen artean jarri zuten martxan Hiru Damatxo, eta laguntasun horretatik, naturala egin zitzaien konfiantzan oinarritutako funtzionamendua,... [+]


Bira produkzioak: Lanean ere bada bizitza ederrik

Bira produkzioko kideak "bizigarritasunaz" eta "bizitza zentroan jartzeaz" mintzo dira, baina asebetetzea lan barruan bilatzen dute, ez lanetik kanpoko zereginetan. Lana eta hobbya uztartzea da horretarako gakoa: "Gustatzen zaiguna egiten dugu, eta hori... [+]


Harago aholkularitza: Topa dagigun lanean ere

Haragok aholkularitza eta bidelaguntzak egiten ditu pertsona, elkarte eta enpresentzat. "Guretzat ez da aukera bat gugan praktikan lantzen ez dugun zerbait besteekin lantzea" azaldu dute. Beren bizipenetatik ondorioztatu dute, lanean ospatzeari lekua emateak garrantzia... [+]


Lakari: Elkar elikatzen duten burujabetzak

Lakari kooperatiba elikagai denda bat baino gehiago da: elikadura-arloan zein ekintzailetza sozialean aholkularitza zerbitzua eta ekitaldietarako mokaduak ere eskaintzen ditu. Elikadura burujabetza du helburu, baina lantokian beste burujabetzak ere lantzen ari dira hasieratik:... [+]


Eguneraketa berriak daude