Ahaidetasunen, gurasotasunen zein amatasunen inguruan hausnartzeko hiru mintegi eskainiko ditu Emaginek. Elkar-zaintza aldarrikatu nahi dute jardunaldietan, besteak beste. Larunbatean izango da lehenengoa, Azpeitian.
Hiru mintegi antolatu ditu Emaginek, iazko azaroan eskainitako (ez) amatasunen jardunaldiekin jarraitzeko asmoz. Kale edo bale, ahaidetasun feministetara! Azpeitia, Zumaia eta Errenteriara iritsiko da udazkenean. Besteak beste, ahaidetasunen, gurasotasunen zein amatasunen inguruan hausnartuko dute jardunaldiotan. Lehena bihar izango da Azpeitian. Hainbat galderi erantzutea izango dute xede mintegietan, esaterako, senidetasun iruditeria berriak nola indartu, erditzen diren gorputzen beharrak zeintzuk diren edota amatasunak dakarren bakardadearen aurrean nola jokatu behar den. Informazio guztia mintegien webgunean dago ikusgai.
Amatasunen ondoezak eta erresistentziak jorratuko dituzte larunbatean goizeko 9etatik aurrera Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Egungo muga eta ondoezez arituko dira gonbidatuen artean Parean Elkartea, Silvia Agüero Fernández, eta Natalia Gardeazabal Díez. Ondoren, Azpeitiko Amen Sarearen eskutik "Gure minak sendatzen" jardunaldia izango da.
Bigarren mintegia Zumaian izango da urriaren 21ean. Ahaidetasunen fikzioak eta utopiak landuko dituzte Zumaiako emakumeon* Etxean. Ama eta Asunak erakusketa, dokumentala eta solasaldia eskainiko dute June Baonza Pagaldairen eskutik, eta ondoren, mahai ingurua Jule Goikoetxea Mentxaka, Elixabete Imaz Martínez, Danele Sarriugarte Mochalesekin.
Azkenik, Errenterian azaroaren 18an eskainiko dute azkena. Errenteriako Emakumeen Etxean absentzia eta eraldaketen inguruan ariko dira. Hiru ikuspegitik landuko dituzte: aitatasuna, espazioen diseinua eta politika instituzionalak. Gonbidatuen artean Asier Arizkorreta Hurtado, Ula Iruretagoiena Busturia eta Oihana Etxebarrieta Legrand izango dira. Ondoren, Oskar Tejedorrek zuzendutako En tránsito dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izango dituzte Bidez-Bidekoekin.
Gizakion zaintza, bazterrean
Erreprodukzio sozialaren “krisi sakon” baten aurrean gaudela nabarmendu dute Emagineko kideek: “Bizitzak aurrera egiteko eta era duinean erreproduzitzeko erabateko oztopoak ditu”. Emaginek elkar-zaintza aldarrikatu du, arrakastaren eredua erabateko autonomiarekin lotuta dagoen honetan. “Ez ditugu kriantzak, familiak, afektibotasunak, gurasotasunak eta zaintzak indarkeriaz josita dauden egituretara mugatu nahi, hortik harago sortu nahi ditugu ahaidetasunak”, adierazi dute. Gizakion zaintza gizartearen “bazterrean” geratu dela azpimarratu dute: “Bere tokian kapitalaren metaketa jarri da, eta zaintza zein ugalketa indibidualizatu, feminizatu eta merkantilizatu dira”.
(Ez) amatasunak ikuspegi feministatik: desegin, egin, berregin lelopean, azaroaren 11n eta 12an Donostiako Tabakaleran biltzeko deia egin die Euskal Herriko feministei Emagin Elkarteak. Amatasunaren espektro zabalari erreparatu nahi diote, ikuspegi feministatik aztertzeko... [+]
Azaroaren 11 eta 12rako (Ez) amatasunak ikuspegi feministatik: egin, desegin, berregin jardunaldiak antolatu ditu Emagin Elkarteak. Amatasunarena esperientzia kolektiboa dela eta eztabaida politikoa eskatzen duela iritzirik, gaiaren bueltako hausnarketa bultzatu nahi du... [+]
Jaietan erabiltzen den Erasotzaileak kanpora! lema nahikoa al da erasoaren egilea norbere kolektiboko kidea edota laguna denean? Emagin Elkarteak protokolo propio bat proposatu du talde barneko eraso matxistak kudeatzeko, eraldaketa eta minaren erreparazioa ardatz dituena... [+]
“Amatasuna –izan aukera, esperientzia, erabakia edota uko egiten diogun zerbait– emakume ugari zeharkatzen gaituen gaia da. Horregatik esaten dugu (ez) amatasunarena esperientzia kolektiboa dela. Are, izaera guztiz politikoa duen esperientzia kolektiboa da eta... [+]
Elkarte eta antolakundeen barruan salatzen diren jarrera eta eraso sexistak gero eta gehiago direla salatu du elkarteak.
COVID-19aren krisiak eragile feministen egoera lehen zena baino prekarioago bilakatu duela nabarmenduz eta agintarien partetik aurreikusten dituzten murrizketak salatuz, Eragile feministei murrizketarik ez! idatzia egin dute publiko orain gutxi hainbat elkarte, eragile eta... [+]
Indarkeria sexistarik gabeko gunea jartzeko eskatu dio Hondarribiko Udalak Emagin elkarteari. Elkarteak alardearen gaia gunean sartzeko asmoen berri eman dionean, atzera egin du.