Agurtzane Solaberrieta: “Alboan behar zaituztegu. SOS Usurbil, erraustegia gelditu!”

  • "SOS Usurbil, erraustegia gelditu" aldarripean, Usurbilgo Udalak ostiralerako (abenduak 13) 19:00etan udaletxetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera gonbidatu ditu gipuzkoarrak Usurbilgo alkate Agurtzane Solaberrieta Mesak, hedabideetara helarazi duen ondoko iritzi artikuluaren bidez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 09an - 11:40
(Argazkia: Noaua)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Mezu argia helarazi die Usurbilgo alkateak gipuzkoarrei, erraustegia probaldi fasean duten honetan: "Alboan behar zaituztegu. SOS Usurbil, erraustegia gelditu!". Gipuzkoako alkateei ere gutun bana helarazi die Usurbilgo alkateak. Gogoan izan, manifestazioa antolatzeaz gain, etxeko leiho eta balkoietan xingola beltza jartzeko deia egina du Udalak.

SOS Usurbil

Klima aldaketa, larrialdi klimatikoa, trantsizio energetikoa, berotegi efektuko isuriak, planetaren berotzea, kutsadura... gisako kontzeptuak edota horren ondoriozko irudiak nonahi ikusten ari gara egunotan, munduko agintariak Madrilen egiten ari diren klima aldaketari aurre egiteko goi bilera dela-eta. Haatik, inor gutxi mintzatu da Zubietako errauste-plantaz. Gipuzkoan CO2 gehien isuriko duen enpresaz, hain zuzen ere.

Azaroaren 28an piztu zuten labea, noiz eta Europako Legebiltzarrak klima larrialdia deklaratu zuen egun berean. Gaia serioa eta kezkagarria ez balitz, usurbildarroi inork gustu txarreko broma egin digula dirudi. Baina, tamalez, ez da broma. Oso kezkatuta gaude, egunero errauste-plantaren tximinietatik ke-zutabe erraldoiak ateratzen baitira. Ikastolatik, parez pare ikusten dira. Irudi batek mila hitzek baino indar handiagoa omen du. Ba nik uste irudi horrek ondo baino hobeto islatzen duela gure seme-alabei utziko diegun etorkizuna zein den: etorkizun beltza, kutsatua. Gure porrotaren irudia.

8 urteko alabak askotan egin dit galdera hau: «Nola da posible, ama, hain txarra den hori egin nahi izatea inork?». Gurasoen eskutik, errauste-plantaren aurkako hamaika ekimen eta protestatan parte hartu izan du, eta bere hitzei amorrua, tristura, haserrea darie. Nola azalduko diot bakarren batzuek haien osasuna arriskuan jartzea lehenetsi dutela, helduon erosotasuna eta gutxi batzuen negozioa bermatzeko? Umea izanagatik ere, ziztada zuzenak igortzen dizkigu: «Ama, gelditu egin behar duzue!». Ez da heldua edota aditua izan behar ketzar horrek ezer onik ez dakarrela uste izateko.

Nire alaben, eta, noski, nire herrikideen osasunak kezkatzen nau. Eta horregatik natorkizue laguntza eske: SOS.

Arazo etiko, demokratiko, ekologiko eta ekonomiko latz baten aurrean gaude. Inork ez du aldamenean nahi, eta, hala ere, derrigorrean egin beharrekotzat saldu zaigu. Dilema etiko horrek dimentsio latza hartzen du errauste-plantak eragiten dituen osasun eta ingurumen-kalteak aintzat hartuz gero. Ikerketa asko daude argitaratuta, aldizkari serio, fidagarri eta modernoetan, errauste-plantaren osasun-kalteak nabarmentzeko eta ebidentziaren mailara eramateko. Osasunaz ari garela, arrisku hutsak aski behar luke arduraren eta prebentzioaren printzipioa aplikatzeko beste ezeren aurretik.

Aitortuko dizuet, edonola ere, ez dela kezka bakarra. Beste bi alderdik ere arduratzen naute: batetik, proiektuaren kostu ekonomiko handiak eta horrek udaloi eragingo diguna; bestetik, Europak etorkizunerako markatzen dituen direktibei entzungor eginez, Gipuzkoako hainbat herritan abiatutako hondakin-tratamendurako bide jasangarriari muzin egiteak.

Kontrakoa sinetsarazi nahi izan diguten arren, Usurbilek eta Gipuzkoako beste herri batzuk erakutsi dugu posible dela hondakinak kudeatzea osasuna eta ingurumena aintzat hartuz. Gure eguneroko ohituretan aldaketa txiki bat egin genuen duela hamar urte, eta gaur egun herrian sortzen den hondakinen ia %90 gaika biltzen dugu. Apenas sortzen dugun errefusik. Gure herritik errauste-plantara apenas joango den ezer, hortaz. Haatik, inposatu diguten zerbitzu horrengatik ordaindu beharko duguna izugarri garestia izango da, izan ere, GHK-ren tarifa-sistemak errefusa, zamatu ordez, saritu egiten du. Birziklatzea, beraz, garesti ateratzen zaigu herritarroi. Gero, ekonomia berdeaz ariko dira, hitz eta pitz!

Baina, diodan bezala, asko dira zero zabor bidea hartu duten Gipuzkoako herriak, zorionez. Hainbat herritako birziklatze-tasak Gipuzkoa osora estrapolatuz gero, kitto, bukatuta legoke eztabaida. Garbi dago, beraz, zein den bidea. Horregatik, zentzu betea du herrian entzuten den esaldi honek: «Burua duenak ez du ondoan nahi, eta bihotza duenak ez du inon nahi».

Azken batean, hondakinak kudeatzeko dugun moduak eta, zer esanik ez, dilema etiko, demokratiko eta ekologiko baten aurrean hartzen dugun jokabideak, garbi islatzen dute zer garen, nolakoa den gure izaera kolektiboa. Munduko joera nagusiek kontrakoa adierazi arren, nik sinisten dut giza balioetan. Izan ere, nekez eraiki dezakegu herri bat baliorik gabe. Herri baten zimendu nagusiak dira. Elkartasunik, demokraziarik edota justizia sozialik gabe, gureak egin du!

Horregatik, gipuzkoarrei deia egin nahi dizuet abenduaren 13an Usurbilgo Udalak deitutako manifestazioan parte hartzera. Alboan behar zaituztegu. SOS Usurbil, erraustegia gelditu!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Eguneraketa berriak daude