Elkarretaratzea egin dituzte egunotan, eta mobilizazioak dituzte aste osoan zehar, udalak erabakia berriro aztertu dezan.
Aguraingo Latsarri Gaztetxeko Asanbladak deituta, astelehen arratsaldean elkarretaratzea egin zuten dozenaka gaztek, salatzeko Udalak ezezkoa eman diola Gazte Egunean karpa jartzeko eskaerari. Maiatzaren 20an, larunbat honetan, ospatuko dute Gazte Eguna «herri osorako eskaintza zabalarekin». Eguraldiaren iragarpena ikusita Udalari eskatu zioten herriko karpa jarri zezala plazan, baina Udalak ezezkoa eman zien, «karpa muntatzeko enpresa pribatu bat kontratatu behar dutelako».
Gazte Egunetik bi astera Neska eta Blusa eguna ospatuko da Agurainen, leku berean, eta eskaera bateratua egin zuten joan den ostegunean Latsarri Gaztetxeko Asanbladak eta Neska eta Blusen Batzordeak, karpa jarri eta bi astez mantendu zezala, bi egun hauetan erabili ahal izateko. Udalak erantzuna berriro ere ezezkoa izan zela salatu dute, «ezer negoziatzeko ahalegin txikiena ere egin gabe», asanbladaren hitzetan.
Latsarri Gaztetxetik onartezintzat jo dute Udalaren jarrera, eta Udalari eskatu diote «berriz aztertzeko» hartutako erabakia. Era berean, mobilizazio ezberdinak antolatu dituzte egoera salatzeko, eta aguraindarrei parte hartzeko deia egin diete, «Gazteok blai, Udalak Jai!» lelopean. Astelehenean elkarretaratzea egin zuten Errege Atarian, eta asteartean kanpaldia San Juan Plazan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Era berean, asteazkenerako manifestazioa deitu dute Santa Mariatik abiatuta, arratsaldeko 19etan.
Hondarribiko Alardearen harira herrian aurten bizi izan den tentsioa garbi islatu du Igor Enparan alkateak, hondarribiar guztiei bidali dien eskutitzean. "Gezurrez eta gorrotoz betetako kanpaina pairatu dut. Zurrumurruak eta gezurrak zabaldu dira herritar guztion arteko... [+]
Urtea hasi zenetik 64 espediente ireki ditu Arabako Aldundiak fakturazio sistema hori ez erabiltzea leporatuta, tartean, "txosna batzuen" aurkakoak. Gasteizko Txosnen Batzordeak abuztuko jaien aurretik iragarri zuen uko egiten ziola Ticket Bai ezartzeari eta Aldundiak... [+]
Hondarribiko jai egun handian, Alarde tradizionalak eta Jaizkibel konpainia parekideak bat egin behar zuten lehen aldiz abiapuntuan, baina argazki hori saihesteko, tradizionaleko konpainia guztiak berandu joan dira hasiera puntura. Plantoak planto, ordea, lehen aldi ugari bizi... [+]
Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]
Udaltzaingoaren azken egunotako "gehiegikerien" aurrean, Bilboko Konpartsen Federazioak elkartasuna adierazi die manteroen kolektiboko lagunei, Areatzan egindako elkarretaratzean.
EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.
Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.
Txosnen eledun Eider Castañedaren hitzetan, Marta Ruiz de Alda alkate erregionalistak "autogestioarekin, jai herrikoiekin, euskararekin, feminismoarekin zerikusia duen espazio oro debekatu nahi du".
Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela... [+]
Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.
«Gatazkaren konponbidean baliagarria izango delakoan» EH Bilduko Lantalde Feministak egindako hausnarketa plazaratu du Arma Plazan. Igor Enparan alkateari «Jaizkibel konpainiak bakarrik betetzen duen legea betearazten hasteko, eta Alarde bakarra, guztiona eta... [+]