Euskaltelek jabe berria dauka: MásMóvil. "Gutxienez bost urtez" mantenduko du egoitza soziala eta fiskala Euskal Herrian. EAJk José María Aznar Espainiako presidente egitea ahalbidetzearen truke sortu zen enpresa duela 27 urte, %100 diru publikoz. Gaur egun atzerriko hiru funts dira MásMóvil enpresaren jabeak. Operazio honengatik Euskalteleko 27 milioi euro banatuko dituzte 52 lagunen artean.
Hego Euskal Herriko lehen telefono operadorea izango da hemendik aurrera MásMóvil, hiru bezerotik bat berea izango da Berriako Jokin Sagarzazuk jaso duenez.
MásMóvilek esan du lanpostuak sortu eta lurraldearekiko atxikimendua indartzeko lan egingo duela. Hala ere, kontrakoa izan da Jose Miguel Garcia kontseilari ordezkari gisa dagoenetik enpresak egin duen bidea: langileak kaleratu akziodunentzat plusbaliak lortzeko, Expansión egunkarian azaldu dutenez. Operazio honekin Euskaltelen akzionistek izan duten helburua, diru irabaziak lortzea izan da, egunkari berak jaso duenez.
Operazio honengatik Euskalteleko 52 kideren artean 27 milioi euro banatuko dituzte: 7,5 milioi euro eramango ditu Jose Miguel Garcia kontseilari ordezkariak eta Xabier Iturbe presidenteak 675.000 euro. Horrez gain, Zegona funts britaniarrak 421 milioi euro euro jasoko ditu, Kutxabankek 390 milioi, Alba korporazioak 216 milioi, NN Groupek 134,7 milioi, JP Morganek 109 milioi, Magnetarrek 108 milioi eta Abancak 88 milioi euro.
Operazioa martxoaren 27an abiatu zuten, akziodunen sinadurarekin, eta hurrengo hilabeteetan dagozkion baimenak jaso ditu, baita Espainiako Gobernuarena ere. Orain, MásMovilek Euskaltel burtsatik aterako duela iragarri du.
Euskaltel 1995ean sortu zen, EAJk Jose Maria Aznar presidente izateko inbestidura bideratu ostean. Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aurrezki kutxek 12.000 milioi pezeta jarri zituzten, hau da, %100 diru publikoz finantzatuta zen enpresa eta zuntz optikoaren azpiegitura. 2008ko krisiaren ostean, pribatizazio prozesua abiatu zuen Jaurlaritzak, bere akzioak kanpoko enpresei salduz.
2015ko uztailaren 1ean Euskaltel burtsara atera zuten eta ordutik Euskaltel diru irabazi asmo garbiak besterik ez dituzten enpresen eskuetan geratzen joan da, enpresa hauen zuzendaritzen artean hainbat milioi euro banatuz dibidendutan. Horrenbestez, 2021eko abuztuarean 5ean MásMóvilek erosi du euskal telekomunikazio enpresa.
ELA sindikatuak hitzarmena defendatzeko deitutako hamar eguneko greba hasi bezperan, akordioa lortu dute Zamudioko ZTEko zuzendaritzarekin. Hitzarmenak soldata-igoerak, lanaldi-murrizketa, aplikatu beharreko gutxieneko soldatak eta telelanaren oinarriak jasotzen ditu. Gauzak... [+]
Operazioak 32 milioi euro utziko dizkio Euskaltelen jabe berriari. MásMóvilek plantilan ere aldaketak egin ditu, eta iragarri du lehendik zeuden hainbat kide mantenduko dituela.
Elkarrekin-Podemosek eta EH Bilduk aurkeztuta, enpresa estrategikoei lagunduko dien banku publiko baten sorrerari buruzko mozioa eztabaidatu dute Eusko Legebiltzarrean. Euren esanetan garrantzitsua da enpresa horiek EAEn errotuta eta funts putreen eraginpetik kanpo egotea... [+]
MasMovil taldearen bidez Euskaltelen lanpostuak suntsitu eta enpresa deslokalizatuko dute. Une hori iristen denean, zeren eta iritsiko da, orduan ere jasoko dute milioi askoko saria bere zuzendariek. Kapitalaren legea da.
Enpresak sustraiak Euskal Herrian mantentzeko bermeak daudela ziurtatu du EAEko Lehendakariak. Operazioak piztu duen kezkari garrantzia kendu dio.
MasMovil taldearen bidez Euskaltelen lanpostuak suntsitu eta enpresa deslokalizatuko dute. Une hori iristen denean, zeren eta iritsiko da, orduan ere jasoko dute milioi askoko saria bere zuzendariek. Kapitalaren legea da.
Enpresako finantza-zuzendari Jon Ander de las Fuentes, langileria-zuzendari Nuria Fresko García eta Barne Ikuskaritza eta Betetze Saileko zuzendari Alberto Santamaría kaleratu ditu, Naiz hedabideak jakitera eman duenez.
Iturbe Kutxa enpresa gipuzkoarreko lehendakaria zen, Kutxabank pribatizatu zenean. Finantza zuzendaria izan da Euskaltelen, eta azken urteetan Kutxabankeko presidenteorde lanetan aritu da.
Zorpetzea kitatzea asmo, zuntz sarea saltzearen alde agertu da Euskaltelen akzio gehien dauzkan funtsa.
Euskaltelen ehunka bezerori gutun bat iritsi zaie azken asteetan: 150 euro ordaintzeko eskatzen diete bost eguneko epean eta hori egiten ez badute epaitegietara eramango dituztela adierazi diete, P2P sareen bidez pelikulak partekatu izana leporatuz.
Zegona funts britainiarra bihurtu zen apirilean Euskaltelen akziodun nagusia. Buru berriak postua estreinatu eta astebetera, zuzendaritza karguetako hogei langile kaleratu dituzte, eta kaleratze gehiago ere izan daitezke. Arantxa Tapia sailburuak apirilean ziurtatu zuen funts... [+]
Zegona funts britainiarra bihurtu da Euskaltelen akziodun nagusia. Telekomunikazio enpresaren %20,94 dago bere esku eta Kutxabankek baino pisu handiagoa hartu du –%19,8ko parte hartzea dauka banku fundazioak Euskaltelen–.
Euskaltel burtsaratu ondoren, asteartean jakin da nazioarteko inbertsore handiak hasi direla enpresaren kapitalean sartzen.
Asteazkenean atera da burtsara Euskaltel telekomunikazio enpresa eta lehen egunean bere akzioak 5,8 igo dira. Euskaltelek bere kapital sozialaren %63,5a atera du burtsara –80,4 milioi euro– eta goiz hasieran akzioek 9,50 euroren balioa bazuten, egun amaieran 10,05 .
ZTE konpainia txinatar erraldoiaren parte izatera pasako diren Euskalteleko 133 langileen subkontratazioak, "lan eskubideen galera" ekarriko duela salatu du ELA sindikatuak.