Agur bero bat kedarrez

  • 2012ko abenduaren 2ko ilunabarrean ETBko Gaur Egun albistegiari erreparaka zeudenek lehenbizi ikusi zuten Espainian, gu barne, urritasunen bat duten milakak Madrilen egindako manifestaldia, ondoren EHBilduk Eusko Legebiltzarrean laister Laura Mintegi lehendakarigaitzat aurkeztuko zuela, segidan Andoni Ortuzarren ahotik EAJren erantzuna, beranduago PSOEk Felipe Gonzalezi egindako omenaldia, horren ostean Mahmud Abbasi Zisjordanian antolatu ongietorria NBEtatik bueltan, gerotxoago Egipton Morsi presidenteak dauzkan istiluak, eta Japoniako tunel batean gertatu istripu ikusgarria, eta Gasteizko Salburuan egindako zuhaitz landaketa, eta halako batean irribarrerik galdu gabe 06 minutu eta 20 segundu generamatzala Saioa Martijak iragarri zuen: “Zamudioko lantegi batek gurpil zaharrak hartu eta zementu lantokientzako erregai ez-kutsakor bihurtzen ditu“. Aktualitatea bor-bor.


2012ko abenduaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Zer egin erabilitako gurpilekin?

Zamudion zerbitzu sozial eta ingurumenmaite hori egiten duen enpresan, omen, nabaritu dute krisiarekin jendeak ez dizkiola kotxeari lehen bezain maiz aldatzen gurpilak. Irudietan, pneumatiko mendiak. Hala ere 40-50 tona iristen zaizkie egunero. Horiek txikitu ondoren zementu fabriketan erabiltzeko energia alternatibo bihurtzen dira. Omen. Lantegia duela 15 urte inguru sortu zuten, Europak debekatu zuenean gurpilak zabortegietara eramatea.

Zamudioko lantokian Frantziatik ekarritako makina batek orduko zazpi tona gurpil txikitzen ditu. Azken belaunaldiko teknologia behar erruberak puska txikitan zatitzeko. Gurpilentzako errota, edo errotentzako eihera, frantsesa baita. Alvaro Torregrosa gerenteak esplikatu du zein ona den kautxua erretzea ingurumenarentzako: “Gurpil bat erretzean CO2 murrizketa bat ematen da, horregatik positiboa da”. Lastima obra sozial horretarako lantoki bakarra egotea EAEn, offeko ahotsak lehen hala argitu baitu. Offeko ahots berak esan duenez, kautxuz, ikatzez, oihalez eta altzairuz eginak omen dauden gurpilak birziklatzeko modu erreza da. Ea, ondo ulertu ote dugu gurpilen osaketa… goazen gaztelaniaz Estibaliz Ruiz de Azuak aurkeztutako Teleberri ikustera, han ere emango dute eta. Gaztelaniazkoan itxaron behar duzu 30. minutua arte, espainolez beti egiten ditugu gauzak luze eta elenganteago: “El neumático se fabrica a partir de caucho, textiles, alambres de acero y negro de humo“.

Ze ondo. Baina pena izan da kazetariak ozenki aipatu ez izana publi-erreportajeko Neuciclaje ONG hori oraintxe Industria eta Ingurumen sailburuorde denaren enpresa ere badela, Xabier Garmendia Martinezek sortua Bizkaiko gurpil enpresekin eta zementu fabrikekin -sailburuordea Cementos Lemonako gerentea ere izana da- elkarlanean. Pozarren egon behar dute justu erreportaje eder horren bezperan Arratiako Igorren “Hondakinen negozio itzela. Errausketa plantak eta zementerak” hitzaldia antolatu zutenek.

Oharra: Artikulu hau Pello Zubiriaren Xehe blogean argitaratutakoa da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke ‘Prestige’ hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


2023-12-20 | ARGIA
Biomendi txerri granjan 80.000 tona hondakin industrial tratatu dituzte, 33.000-rentzako izan arren baimena

Abenduaren 16an Mendigorriako Biomendi txerri granja eta biometanizazio instalakuntzan elkarretaratzea egin du Nafarroako Makroetxaldeen Aurkako Plataformak. Bertan salatu du Biomendin 2022an 80.000 tona hondakin industrial-organiko tratatu zituztela, soilik 33.000 tonarentzako... [+]


EAEk 400.000 tona hondakin bidaltzen ditu inguruko herrietara azpiegitura faltagatik

EH Bilduk salatu du Jaurlaritza ez dela Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana betetzen ari. Azalpenak eskatu dizkio Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Ingurumen sailburuari, argitu dezan zein den guztira EAEk esportatzen dituen hondakin kopurua eta zer neurri hartuko... [+]


Eguneraketa berriak daude