Iruñeko alkate berriak mehatxu egin die herritarrei, uztailaren 7ko prozesioan istiluak gertatuz gero 30.000 eurora arteko isunak ordaindu beharko dituzte erantzuleek. Gainera, hauteskunde-kanpaina egun horretan hasiko da eta giro beroa egonen da. Agintariek nahiko lukete prozesioa paseo bare-bare bat izatea, baina ez dute gogoratzen (edo ez dute gogoratu nahi) protestarako grina Sanferminen historian eta izaeran muineraino erroturik dagoela.
Uztailaren 6ko arratsaldean, ohitura legez, udalbatzako kideak San Lorentzo elizara joaten ziren bezperetako meza entzutera. Aurretik, udaletxetik elizara abiatzen ziren, musikariek lagundurik. Agidanez, 1910eko hamarkadaren hasieran Ignacio Baleztena izeneko karlista bati bururatu zitzaion parada baliatzea udalbatza liberala zirikatzeko; Astrainen Balsa-ren doinua jotzen zen bitartean, musikaren erritmoarekin batera dantza eginez, agintariei bidea itxi zieten. Hori izan zen Riau-Riau delakoaren sorrera. Tradizioaren sortzailearen ondorengoek diotenez, eskuindarrak izaki, Baleztenak ez zuen kritika politikoa egiteko intentzioarekin egin, baina edonola ere, agintariei ez bide zitzaien asko gustatu ohitura sortu berria; 1916an irainak izan ziren, eta 1917 eta 1918an udalbatzari traba egitea debekatzen zuten aginduak kaleratu ziren. Tradizioa laster egonkortu zen eta hurrengo urtetan segizioari 500 metro eskaseko ibilbidea egitea gero eta gehiago kostatu zitzaion. 1970eko hamarkadatik aurrera egoera gaiztotzen joan zen, eta udal-agintarien aurkako irainak –eta eraso saiakerak– ugaritzen joan ziren. 1991ko istiluak eta gero, 1992an bertan behera geratu zen Riau-Riaua. Ordutik, ekitaldi hura berreskuratzeko bi saiakera izan ziren 1996ean eta 2012an, baina ez da posible izan.
Ordutik aurrera udalbatzaren aurkako kritikak egiteko tradizioa uztailaren 7ko prozesiora mugitu zen. Ibilbidearen kale batzuetan txalo egiten zaio alkateari eta, Kuria kalean, aldiz, txistu. Gaur egun prozesioan gertatzen dena Riau-Riauan gertatzen zenaren ondorengoa baino ez da.
Orain arteko gizateriaren historia osoa gatazka-sozialen historia izan da. Gizon-libreak eta esklaboak, patrizioak eta plebeioak, jaunak eta jopuak, hitz batez, agintariak eta agindupekoak. Gatazka horien aurrean mendekoek erresistentzia mekanismoak eta protestarako formak erabili izan dituzte beti. Ospakizunek eta haiei lotutako errituek boterea irudikatzeko balio izaten dute, hemen nork agintzen duen markatzeko; baina agintariekiko aurkakotasuna adierazteko parada ere badira. «Fiestas sí, polítca no» diotenek nahi dituzte Sanferminak Txupinazoko aldarririk gabe, peñen karikaturarik gabe, barraka politikorik gabe eta prozesioko txistu-hotsik gabe. Nahi dituzte Sanferminak hegorik gabe; eta nik txoria nuen maite.
Ostiral honetan Kuria kalera hurbiltzen bazarete, kontuz ibili; arren.
Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.
Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzea egin du uztailaren 7an, bezperan izandako lau eraso salatzeko. Berriozarren eta Tuteran bi gizon atxilotu dituzte sexu abusuengatik.
Iruñean, Sanferminetarako, udal estrategia bat sortu da eraso sexisten aurkako protokolo saretua aurrera eramateko. Protokoloak, sentsibilizazio eta prebentzio neurrietan, eta ekintza plan batean oinarrituta dago, zeina, interbentzioa, laguntza eta erantzun protokoloa... [+]
2022ko uztailaren 14an jazotakoaren harira Peñako bazkide guztien datuak exijitu dizkio Sanduzelaiko zuzendaritzari, gertakarietan parte hartu zuen peñakidea dagoeneko identifikatuta zuten arren. Milioi euroko isuna jartzeko mehatxua jaso zuten Sanduzelai... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Aurten ere, uztailaren 8an, astelehenean gogoratuko dute German Rodrigez haren omenezko oroitarriaren alboan. 13:00etan izanen da: aurreskua lehenbizi, Mikel Lasarteren bertsoak gero eta La Furia eta Fermin Balentziaren emanaldiak bukatzeko. Iluntzean, Peñak, isilik eta... [+]
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Uztailaren 13rako antolatu du manifestazio bat Palestinarekin Elkartasunak. 18:30ean aterako da San Frantzisko Plazatik.
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]
"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]
Angel Blanco da kartelaren egilea eta bigarrenez irabazi du saria, 2009an ere jaiak iragarri zituen. 635 kartelen artean 10 hautatu ditu epaimahaiak eta 10.018 boto jaso dira irabazlea erabakitzeko.
Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.
Uztailaren 6tik 10era bitarte 11.261 dei erantzun dituzte SOS Nafarroaren 112 zenbakian. Besteak beste, entzierroaren osasun azpiegitura koordinatzen da zerbitzuaren egoitzatik.