Agerian utzi dute VOXen manipulazioa gazte migratzaileen aurka egiteko

  • Madrilgo hauteskunde-kanpainan VOXek karteletan polemika eragin du adingabe migartzaileen aurka bete-betean jo duelako. Azken egunetan kartel honen edukia eta irudiaren atzean dagoen manipulazioa agerian geratu da.


2021eko apirilaren 23an - 12:14
VOXen kanpainan erababilitako kartela pintadekin.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Voxek hauteskunde-publizitatea jarri du Madrilgo Puerta del Soleko geltokian, Renfek kudeatzen duen espazio batean, adin txikiko migratzaileen kontra. Datuak manipulatzen dituen mezu baten bidez, bakarrik dauden adingabe atzerritarren aurka jo dute. "Adin txikiko migratzaileak: 4.700 euro hilean. Zure amona: 426 euroko pentsioa hilean", izan da kartelean zabaldu duten mezua. Hainbat hedabidek berretsi dutenez, 4.700 euro horiek bermatzeko diru-laguntzarik ez da Espainiako Estatuko ezein herrialdetan.

Kartel horretan erabilitako argazkia ere manipulatu egin dute. VOXek erabilitako argazkia ez da adin-txikiko migratzaile batena eta argazkia Bangladeshen ateratakoa da. El Diario.es komunikabideak jakin duenez, Ahnaf Piash irudiaren egilearekin hitz egin dute eta adierazi duzenez, Piashek ez zuen uste bere argazkia kanpaina xenofobo batean erabiltzen ari zenik. “Argazkiko modeloa nire laguna da. Konfidentzialtasun-arrazoiengatik ezin dut izena eman, baina argazkian agertzen den pertsona ez da etorkina”, adierazi du Piashek.

Kartela erretiratzea

Epaile batek uko egin dio VOXen kartel xenofoboa kentzeari, Fiskaltzak eskatu bezala, bakarrik dauden adingabeen aurkakoa izateagatik. Fiskaltzak ostegun honetan bertan eskatu du “ahalik eta eperik laburrenean” kartela kentzeko hauteskunde-kartel bat jartzeagatik, bere ustez gorroto-delitu izan daitekeena. Erretiro-pentsio bati eskainitako dirua eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrei eskainitako ustezko kostua alderatzen dira, zifra engainagarriekin. Epaileak ezetsi egin du Ministerio Publikoak kautelazko neurria, gorroto-delituagatik eskuin muturreko formazioa salatu duena.

Sare sozialetan askotariko erantzunak eragin ditu manipulazioak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Manipulazioa
Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


Analisi mediatikoa
Genozidioa zuritzeko hedabideen hamar artefaktu

Gazako inbasioak aurrera darrai, Israelgo Gobernuaren aliatu estrategikoak direlako Mendebaldeko gobernuak, eta beraz, herrialde horietako hedabide nagusiak. Israel biktima bezala aurkezteko asmoa ondorioztatzen da diskurtso nagusien azterketa semantikoa eginez gero. Eta hala... [+]


2023-02-16 | ARGIA
Desinformazioa erabiliz, mundu osoko hauteskundeak manipulatzen dituen Israelgo talde bat azalerazi dute

Hauteskundeetan eragiteko edo bestelako helburuekin, zibernetikoki manipulazioa eta desinformazioa sustatzen, dokumentuak faltsifikatzen edota zuzenean dokumentuak lapurtzen ditu Tal Hanan enpresari israeldarrak. Ikerketa kazetaritza lan batek eman du argitara, eta Kataluniako... [+]


2022-09-14 | ARGIA
Espainiako Defentsa Ministerioa harrapatu dute Kataluniako erreferendumaren Wikipediako erreferentzia bat moldatzen

Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]


Guda propaganda Europan
Mendebaldeko komunikabideak gerraren sustatzaile gisa ari dira

Miliziak armatu eta zibilak lehergailu inprobisatuak egitera animatzen ari dira kazetariak, normalean terrorismo gisa hartzen dituzten ekintzak.

Artikulu hau Middle East Eyek argitaratu du, hemen ikusi originala.


Puigdemontek “ihes egin” zuela zioten hedabideek Juan Carlos I.a “joan” dela diote orain

Kataluniarrek aukeratutako presidentea Belgikara joan zenean, boterearen hegalpean aritzen diren hedabideek Puigdemontek "ihes egin zuela" adierazi zuten edo "justiziari izkin egiteko ihesalditzat" jo zuten titular handitan. Orain, Francisco Francok... [+]


2020-02-07 | Ahotsa.info
Altsasu berriz ere jo puntuan: Guardia Zibilak ezeztatzen duen eraso jendetsu bat asmatu dute

La Razón egunkariak Santa Ageda ospatzen ari ziren kaputxadun talde batek Guardia Zibilaren patruila bati eraso egin ziola argitaratu du. Hedabideko literaturak Altsasuko hainbat gazte kartzelarazea ondorio izan zuen istiluarena gogorarazten du.


Poliziaren gezurren zerbitzura dauden kazetariak, ogibidearen lotsakizun

Ostegunean jakin dugu, sumario-sekretua kendu dutenean, Espainiako Auzitegi Nazionalak aitortu duela orain hilabete atxilotu zituzten Kataluniako CDRetako kideek ez zeukatela lehergairik etxean. Hala ere, terrorismoa egotzita espetxean daude behin behinean.


2019-06-25 | Mikel Asurmendi
Fito Rodriguez
“Informazioan oinarritutako boterearen hegemonia krisian dago”

Gasteiz, 1955. Donostiako Egiako auzokidea. Madrilgo Complutense Unibertsitatean Filosofia eta Letretan lizentziatu zen 1978an. EHU eta UEUko irakaslea. Hezkuntza Zientzietan doktorea. Idazlea. “Fake News”-ak ez dira atzo goizekoak (Utriusque vasconiae) saiakeraren... [+]


2018-05-30 | ARGIA
Atzerriko kazetariak, adi honi: Espainiari buruz ondo hitz egiteagatik dirua eman nahi dizue Moncloak

Espainiako Atzerri Ministerioak Vianako Jauregia Kazetaritza Saria sortu du, Espainiako Estatuari buruzko irudi positiboa ematen duten atzerriko kazetarientzat. Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren kontra erabilitako bortizkeriak nazioarteko medioetan asko kaltetu zuen... [+]


RTVEko editore batek zentsuragatik dimititu du

Valentzian RTVEk daukan egoitzako albistegien editore Arantxa Torresek dimititu egin du asteartean.


2018-05-03 |
Informazioaren manipulazioa jo puntuan jarri du RTVEko emakumeen plataformak

Mujeres RTVE plataformak, zeinak Espainiako Estatuko komunikabide publikoko emakumezko langileak biltzen dituen, korporazioaren baitan ematen den informazioaren manipulazioa salatzeko kanpaina bat abiatu du sarean #AsíSeManipula traolarekin. Komunikabide... [+]


Lurrin kirastuak

Telebista isiotu dudan bakoitzean, lurrin iragarkiak ikusi ditut, zientoka. Pentsatzen hasita nago hatsa dariola gabiltzala, hainbeste perfumatu beharra badugu. Baina era berean, spot horiek ez dute usaimenik irudikatzen. Gaitza da, bai, usainak (edozein) pantaila zeharkatzea,... [+]


2017-08-30 | Jabi Zabala
Pascual Serrano, kazetaria
“Internetek ez du informazioa demokratizatu, desinformazioa baino”

Hedabideak izan dira Pascual Serranoren (Valentzia, 1964) lantoki eta aztergai. Rebelión agerkari digital aitzindariaren sortzaileetakoa izan zen 1996an eta Telesur telebistaren aholkulari aritu zen Latinoamerikako kanalaren hastapenetan. Sektorearen aztertzaile zorrotza,... [+]


Eguneraketa berriak daude