Agate Deuna garaikideak


2023ko otsailaren 04an - 09:15
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Urtero bezala bertsoak kantatzera aterako gara otsailaren 4an Agate Deunaren historia gogoratzeko. 1.800 urte baino gehiago pasa dira gizon batek emakume italiar gazte hau, bularrak moztu ondoren, hil zuenetik; ezetza onartzen jakin ez zuelako. Pentsa daiteke ordutik aurrerapausoak egin behar izan ditugula, baina egoera benetan aldatu da ala antzera gabiltza?

Batzuek diote indarkeria matxista feministon asmakizuna dela, gizonek istorio honetan pertsonaia gaiztoaren papera har dezaten. Hala ere, datuak ez datoz bat ideia zaharkitu horrekin: telebista edo irratia piztu besterik ez da egin behar, edota Interneten sartu eta sare-sozialetan begiratu bat eman. Arazoa begi-bistan dago, eta ez dela existitzen esatea zentzugabekeria hutsa da.

Legeak indartzea ez da nahikoa; gu, gizarte moduan, eraldatzea ere beharrezkoa da etorkizunean horrelakorik ez gertatzeko, egunen batean Agate Deuna gehiagorik ez egoteko

Gaur egun, arazoa agerikoagoa da emakumeok egoera txar horiek salatzen ausartzen garelako. Baina zeren truke? Denok memorian daukagu sanferminetan gertatutakoa duela urte batzuk. Neska horrek jazarpena ez ezik, zenbait komunikabideren erasoa ere pairatu behar izan zuen bere datu pertsonalak argitaratu zirenean. Onartezina benetan!

Tamalez, ez da beharrezkoa fokua iraganean jartzea; horrelakoak gertatzen dira egunero. Orain diskoteka batean emakume bati gertatutakoaz eztabaidatzen ari gara. Badirudi futbolari ospetsu batek lokalaren komunean neska eraso zuela. Segurtasun kamerek neska grabatu zuten komunetik irtetean, lur jota eta negarrez. Medikuen txostena dauka bere testigantza indartzeko. Hala ere, kalte-ordaina jasotzeari uko egin dio, jendeak gertakaria asmatu duela ez pentsatzeko.

Behintzat emakume horiek oraindik bizirik daude. Guztiek ez daukate “zorte” hori, ordea. Zenbat emakume hiltzen dituzte urtero? Eta hilabetero? Eta egunero? Zifrak beldurtzeko modukoak dira.

Halako datuekin, botere politikoek etengabe lan egin beharko lukete arazo larri honi konponbideren bat aurkitzeko ahalik eta lasterren. Iaz, “bakarrik bai da bai” legea martxan jarri zuten, eta lege horrek hautsak harrotu ditu. Izan ere, kartzelan zeuden gizon askoren kondenak murriztu dira lege honen ondorioz.

Argi dago gobernuek egoera hau geldiarazteko egiten dutenak ez duela balio. Legeak indartzea ez da nahikoa; gu, gizarte moduan, eraldatzea ere beharrezkoa da etorkizunean horrelakorik ez gertatzeko, egunen batean Agate Deuna gehiagorik ez egoteko.

Joana Garcia Lera

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Arkaitz Zarraga Azumendi
#2
#3
Ane Ablanedo Larrion
#5
Karmelo Landa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


Eguneraketa berriak daude