Hernaniarrek errodajea dute, eta 2018ari begira pentsatu dute ez direla udazkeneko hotzen zain egongo. Urte osoan saiatuko dira 24 orduz euskaraz egiten. Euskara Ari Du elkartea sortu berri dute horretarako.
Urumeako kronikak, abenduaren 2an, hernaniarren egitasmoaren berri eman zuen, proiektua aurkeztu zuten egunean. Ondoko lerroetan egitasmoa azaltzen duen erreportaje haren zati bat duzue.
Ekimen iraunkorreko proposamena
Pasa den urteko ekimenean 6 astez euskeraz bizitzeko deia egin zuten. Helburua zen "euskaldunek euskeraz bizitzeko aukerak badituztela eta euskeraz bizitzeko aukera uste baino haundiagoa dela ikusarazi edo sentiaraztea", adierazi dute ekimenaren hiru kideek, Juanmari Larrartek, Axun Larburuk eta Joxe Artolak. Ekimenak harrera ona izan zuen, eta baita arrakasta ere. Baina nola gainditu ekimen edo kanpaina puntualak egin eta euskera erabiltzera eta ikastera bideratuko duen ekimen soziala? Bada, iraunkortasuna bilatu nahi duen egitasmo bat planteatuz.
"Erronka luze honekin, etena hautsi nahi da; aurreko urteko sei astetako jarraipena izan nahi du", dio Euskara Ari Duk. Eta hortik aurrera, "bidea luzatzea da helburua; herritarren bizitzan egonkortzea nahiko genuke, euskeraz egitea ohitura bat bihurtuz eta kanpaina baten baitan gaudela ahaztuz".
Hernani, aitzindari
Ideia berritzailea da, beraz, Euskara Ari Du elkarte sortu-berriak herritarrei gaur (abenduaren 2an) eskainiko diena: "Hernani izango da aitzindaria Euskal Herrian". Beraz, aurreneko aldiz proposatuko da horrelako erronka bat. Aurreikusitakoaren arabera, urtarrila bukaera, otsaila hasiera aldera aurkeztuko dituzte euskerari eutsiko dioten aurreneko 100 hernaniarrak. Eta ordutik aurrera, hilero-hilero lekukoa aldatzen joango dira: "hasieran, 100 lagun izango dira, eta hilero beste 100 batuko dira; hortaz, abenduan 1.200 hernaniar arituko dira desafio pertsonal honetan".
"Apustu" gisa deskribatu dute Euskara Ari Du egitasmoa osatzen dutenek, eta "dibertigarria" izatea espero dute. Erronkari nolabaiteko ikusgarritasuna eta bizitasuna emateko, aurreko urtean bezalaxe, lekukotasuna esku batetik bestera pasatzeko ekitaldiak egingo dira, baita ere.
Norbanakoen desafioa
2018rako aurkeztu duten erronka, "norbanakoen desafioa" izango da; iaz taldeek, familiek, koadrilek... parte hartu zuten, baina oraingoan, esperientzia pertsonaltzat hartuko da. "Ohitura batzuk aldatzea da kontua; bakoitzak erabakiko du noiz eta zer egin dezakeen horretarako", azpimarratu zuten. Eta dei berezia egin nahi diete hitz egin ez, baina euskera ulertzen dutenei; izan ere, "ulertzea ere bada hizkuntza erabiltzeko modu bat".
Horren bueltan, nabarmendu zuten pentsatzen dugula "erderaz egiten duenak, ez duela euskeraz ulertzen". Hain zuzen, inertzia horiek hausteko deia egiten dute.
Ikastaroak, ekintzak... denetarik urtean zehar
Bestalde, "herrian mugimendua»" sortzea nahi du ekimenak, hori dela eta, otsailetik aurrera, beste hainbat ekintza burutzeko asmoa ere azaldu dute: ikastaroak, ekintza desberdinak...
Euskaraldiarekin, bukaera urteko erronkari
Honekin guztiarekin Hernanik beste pausu bat eman nahi du euskeraren erabileran, urte osoko erronka honekin. Eta bukatzear denean, hain zuzen, Euskal Herri osoan hedatuko den Euskaraldiarekin egingo du bat.
Abenduaren 2an, aurkezpen ekitaldian irakurritako testua helbide honetan aurkituko duzu.
Albiste hau Urumeako kronikak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Galiziako Oleiros udalerriko María Casares ikastetxe publikoko ikasleak dira. 12 eta 17 urte arteko 600 ikasletatik inork ez du eguneroko hizkuntza galegoa. Maiatzean erronka jo zuten hainbat irakaslek eta ikaslek: ea gai garen 48 orduz galizieraz aritzeko. 200 ikaslek... [+]
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte egingo da 11 egun euskaraz ekimena. Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskal Elkargoa, Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskaltzaleen Topagunea dira antolatzaile. Beren datuen arabera,
60.000tik gora pertsonak eman du izena.
Ezohiko egitasmoa dute martxan Hernanin otsailetik: urte amaierara bitarte, orain arte dituzten hizkuntza ohiturak irauli eta harremanak euskarara ekartzeko ahaleginean ari dira ehunka herritar. Hilero, 100 norbanako gehitzen dira ekimenera eta dagoeneko 800 herritarrek baino... [+]
Nerea Redondo eta bere ahizparen asmoa triatloia probatzea zen. Hala gerturatu ziren ekainaren 23an Donostiako X. Emakumezkoen Triatloira. Epailearen hitzek harri eta zur utzi zituen: “Por mis cojones que vais a hablar en castellano”. Alegia, bi ahizpen artean... [+]
Euskaraldia, EAEko instituzio nagusi guztietan PSErekin gobernatzen duen PNVk Topagunearekin izenpeturiko akordio estrategikoa da, ez nik hala esaten dudako, beraiek publikoki 2017ko Udaltopean horrela aurkeztu eta definitu zutelako baizik. Eta Euskaraldia da PNVk, bere... [+]
Lehenengo ehun erronkalariak otsailaren 3an hasiko dira. Gaztelaniaz dituzten harremanak euskarara ekartzen saiatuko dira. Hilero ehun pertsona gehitzea da helburua. Hala, 2018an 1.100 hernaniarrek hartuko dute parte aurrekaririk ez duen erronkan.
Guk dakigula ez dute halakorik egin, baina Alberto Irazu kazetariak euskaraz egin du elkarrizketa zuzenean Radio Euskadin, ia 20 minutuko esperimentua.
Aurten gehiegi pentsatu beharrik ez dago, zer egingo dugu bertso saioa, ginkana, txokolate jana, mosaikoa, lipduba? Horiek ere egingo dira, baina herri dezentetako herritarrek eta euskalgintzak motorrak berotuta dituzte. Kalera aterako dira egun osoz euskaraz egiteko asmoz.
Eneko Gorri (Angelu, 1983) euskaltzale militante izateaz gain Biarrizko Herriko Etxeko euskara teknikaria da. Lapurdi kostaldeko hirigintza ereduak euskal hiztunen bilakabidean duen eragin handiaz ohartarazi nahi izan gaitu: “Biarritzek hamarrez biderkatuko balu ere... [+]
Sustatzaile nagusi Euskaltzaleen Topagunea eta Eusko Jaurlaritza ditu. Xedea 2018ko udazkenean Euskal Herriko txoko guztietan herritarren hizkuntza ohiturak aldatzeko praktikak egitea da.
Establezimenduen zerrenda egin dute euskaraz aritzeko duten gaitasunaren arabera. Udazkenean, beste herri askotan bezala, derioztarrak “ahobizi” eta “belarriprest” bilakatuko dira.
Errenteria, Oiartzun, Pasaia eta Lezon 110 lagunek konpromisoak hartu dituzte euskara erabiltzeko.
Baiona, Angelu eta Miarritze artean egingo dute ekimena, azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean. 450 hiztun mobilizatu nahi ditu BAM ekimenak. Antolatzaileek euskaraz “naturaltasunez eta alaitasunez” aritzeko deia egin dute.
Ekimen berria du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak esku artean: 1.000 ahobizi eta 5.000 belarriprest “armairutik" ateratzea. Euskaraz hitz egiten dakitenen eta hizkuntza ulertzen dutenen arteko zubiak eraikitzea da egitasmoaren xedea. Astebeteko lau txanda egingo... [+]
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Topaguneak hitzarmena sinatu dute. 2018an, Euskararen Egunaren bueltan, egitasmo bat egin nahi dute Euskal Herriko ahalik eta herri gehienetan. Egitasmoaren izenak zehazten du helburua: Euskarak 365 egun: hizkuntza... [+]