Pertsona batek sei pertsona hil ditu AEBetan eta sarraskiaren egilea trans pertsona bat izanik, ezaugarri hori baliatzen ari dira ultraeskuindarrak transexualak oro har kriminalizatzeko. Politikari errepublikanoek eta zenbait telebista kate eskuindarrek, Fox tartean, krimena erabili dute trans eta beren eskubideen alde daudenei errua leporatzeko.
Nashvilleko (Tennesse) ikastetxe batean pertsona batek sei pertsona hil ditu astelehenean, bederatzi urteko hiru haur eta hiru heldu. Hiltzailea trans pertsona dela aitzakia hartuta, kolektibo osoaren aurka egiteko baliatu du abagunea eskuinak, kriminalizatu eta arrisku gisa seinalatzeko.
Audrey Hale, 28 urtekoa, ikasle izandako ikastetxean sartu zen. Bi fusilekin, pistola batekin eta munizio ugariarekin, ezagutzen ez zituen sei pertsonaren aurka tiro egin zuen. Oraindik ez dira zabaldu ikasle eta irakasleen aurkako erasoa egiteko arrazoiak zein diren.
Lehen prentsaurrekoan, Polizia buruak Hale trans gisa identifikatu zuen, baina onartu zuen ez zuela informazio egiaztaturik. Polizia bozeramaile batek, gero, hauxe zehaztu zuen: “Audrey Hale emakume biologikoa zen, sare sozialetako profil batean gizonezko izenordainak erabiltzen zituena”. Minutu gutxira, TransTerrorism hashtaga zabaldu zen Twitterren.
El Diariok jakin duenez, JD Vance Ohiko senatari errepublikanoak erantzukizunaren zati bat ezkerrari esleitu dio, eta krimena erabili dute trans eta beren eskubideen alde daudenei errua botatzeko. "Ezker muturrekoak hausnarketa sakona egin behar du. Ideia horiek onartzea ez da errukia, arriskutsua da", idatzi du senatariak.
Tucker Carlson Fox News programako aurkezleak saio zabala eskaini du bere programan gertatutakoari buruz: "Badirudi trans terrorismoaren igoeraren lekuko garela". Halaber, aukera bilatu du krimenak AEBetan armak edukitzeko aukera ematen duen legeria batekin zerikusia izan ez dezan: "Sarraskia ez da gertatu armei buruzko lege permisibo batzuen ondorioz, baizik eta ideologia nahasi baten ondorioz. Herrialdea Joe Biden bezalako jendearen laguntzarekin kutsatzen ari da".
Lau aldiz aukera gehiago ditzute transek erasoa jasateko
UCLA Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak berriki egindako ikerketa baten arabera, transak lau aldiz aukera gehiago dituzte AEBetan erasoa jasateko. Trans pertsonek osasun zentroetan eska ditzaketen tratamendu hormonalak delitu bihurtzeko legeak onartu dituzte AEBko zenbait estatutan, errepublikanoen aldeko botoekin.
Tennesseeko tran komunitateko ekintzaileak kanpaina honen ondorioen beldur dira. "LGTBI komunitatekoak izututa gaude", adierazi dio ekintzaile batek NBC kateari. "Odol gehiago isuriko da eta ez da eskola batean izango", gehitu du.
Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]
1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.
Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]
BAMBIk (Amurrio, 1999) diru bilketa abiatu du, bere trantsizio prozesuaren barruan, aurpegia feminizatzeko asmoz. Trans kolektiboaren egoeraren eta bere ibilbide artistikoaren inguruan mintzatu da.
Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]
Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Lege honek oztopoak kendu eta aitortza legala izatea “berebizikoa” dela adierazi du Naizen elkarteko Bea Severrek.
Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.
Polemika artean atera zen aurrera Espainiako Estatuko Trans Legea, 2023ko otsailean. Erregistro Zibilean izena eta sexua aldatzeko prozesua erraztea zen helburuetako bat. Urtebetean 227 pertsonaren aldaketa burutu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
Gehiengo zabalarekin onartu dute. EAJ, PSE-EE, EH Bidu eta Elkarrekin Podemos-IU-k baiezkoa eman dute, eta PP aurka agertu da.“Hainbat hobekuntza” txertatuko dituzte Osakidetzan, hezkuntzan eta lan-arloan.
Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatearen “arreta txarra” eta “tratamendu bortitza” salatu du Izei Etxeberriak.
Trans pertsona arrazializatuek, trans pertsona arrazializatuentzat sortutako dantza da vogue-a. Interneten bideoak ikusita horren berri izan zuen Anouar Merabetek (Martil, Maroko, 1991), eta Euskal Herrian komunitaterik ez zegoenez, Parisera joan zen ikastera. Ostean, Kiki house... [+]
Ehundik gora lagun bertaratu ziren iragan larunbatean Laudioko Orbeko Etxean eginiko ‘Txao Titis, Titi gabe bada paradisua’ jaialdira. Ekimenaren helburu nagusia mastektomia egin nahi duen Laudioko pertsona trans bati ebakuntza hori egiteko dirua biltzen laguntzea... [+]
Tratu txarrak Osakidetzako langile batzuen eta Ertzaintzaren partetik pairatu dituela salatu du.