Joe Bidenen Gobernuak iritziz aldatu du eta COVID-19aren aurkako txertoei patentea behin behinean kentzea babestu du, mundu mailako txertaketa azkartzeko asmoz. "Salbuespenezko egoerak salbuespen neurriak" eskatzen dituela adierazi du Gobernuak.
Joe Biden presidenteak kontra egin dio hainbat hilabetez patentea kentzearen pausoari eta presio ugari jaso ditu. Egungo egoera dela-eta, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak iritziz aldatu du: India eta Hego Amerikan kutsatze kopuruak nabarmen egin du gora eta pandemiari aurre egiteko desberdintasunak gero eta nabarmenagoak dira. Asteazken arratsaldean patenteak behin behinean liberalizatzearen aldeko komunikatua plazaratu zuen Gobernuak, mundu mailako txertaketa azkartzeko asmoarekin.
Katherin Tai Munduko Merkataritza Erakundeko ordezkari estatubatuarrak adierazi duenez, Gobernuak patenteetan sinisten du baina "pandemiaren salbuespenezko egoerak, salbuespenezko neurriak eskatzen ditu".
Joan den urrian Indiak eta Hegoafrikak Munduko Merkataritza Erakundeari txertoen patenteak aldi baterako kentzea eskatu zioten, eta Latinoamerikako, Afrikako eta Asiako hainbat herrialdek bat egin zuten haiekin. Txertoen produkzioa konpainia farmazeutikoen menpe ez egotea eta txertaketa kanpainak azkartzea nahi zuten, pandemia kontrolatzeko asmoz. AEB ordea, kontra agertu ziren.
Hemendik aurrera txertoen egile-eskubideak behin behinean kentzeko negoziazioak hasiko dira, eta Taik adierazi duenez “denbora beharko dute”. Patentea kentzea, abiapuntua besterik ez da. Industriaafrmazeutikoak “transferentzia teknologia” deiturikoa ere erraztu behar du, dosiak ekoizteko eta kontserbatzeko prozesuaren ezagutzak eskaini behar baitituzte. Sektore farmazeutikoa kontra agertu da eta “arazoak” sortuko dituela eta “txertoak sortzeko prozesua motelduko” duela adierazi du.
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko lehendakariak adierazi duenez, "prest" dago patentea kentzeko salbuespena eztabaidatzeko eta txertoak ekoizten dituzten herrialdeei deia egingo die "esportazioa baimendu eta hornikuntza kateak oztopatzen dituzten neurriak deuseztatzeko".
Egoerari buelta emateko nahia adierazi du eta Europako Batzordea "krisiari modu eraginkor eta pragmatikoan helduko dion edozein proposamenen inguruan eztabaidatzeko prest" dagoela gaineratu du.
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Janssen farmazia multinazioanalak txertoaren ikerketa bertan behera uzteko erabakia hartu du, batzorde batek ondorioztatu ostean txertoak ez dituela giza immunoeskasiaren birusari aurre egiteko baldintzak betetzen.
Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
COVID-19 kasuek gora egin dute Europan eta 60 eta 79 urte artekoei eta gaitza larri pasatzeko arrisku handiagoa dutenei txertoaren laugarren dosia “berehala” jartzea gomendatu dute Sendagaien Europako Agentziak (EMA) eta Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako... [+]
Erresuma Batuko Airfinity datu analizatzaileak aurreikusi du Europar Batasunak eta G7ko estatuek erositako milioika txerto dosi xahutuko direla erabili aurretik; ohartarazi dute banaketa arazoengatik izan litekeela. UNICEFek jakinarazi du herrialde pobretuek uko egin zietela 100... [+]
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren azken txostenaren arabera, COVID-19ak eragindako heriotza kopurua oraingoaren bikoitza izango litzateke, haren kontrako txertoaren kanpaina martxan jarri ez balitz.
Pandemia honetako erabaki askok eztabaida garden, aske eta sakonen beharra daukate. COVID-19aren aurkako umeen txertaketari debatea zor diogu, Lehen Arretako Berrikuntza Mintegiaren (SIAP) eta Lehen Arretako Espainiako Sarearen (REAP) honi buruzko lanek argi utzi duten... [+]
Patenteetatik libre dagoen COVID-19aren aurkako txerto berri bat sortu du Texasko haurrentzako ospitaleko txertoen garapenerako zentroak (AEB). Indiak dagoeneko onartu du txerto hori erabiltzeko emergentziazko baimena eta haren sortzaileek espero dute laster Indonesian,... [+]
COVID-19ari dagokionez, abenduaren 22an hasi dute umeei zuzenduriko "hautuzko txertaketa" Ipar Euskal Herrian. Desadostasunak eta ulertu ezinak areagotzen ditu azken neurri honek.
Ayoade Alakija Afrikako Batasuneko presidentekideak salatu du omikron aldaera txertoen banaketa desorekatuaren ondorioz sortu dela. Bestalde, EMAk bosgarren txertoaren merkaturatzea onetsi du, “eraginkorra, kalitatezkoa eta segurua” dela baieztatuta; oraindik ez... [+]