“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70 urte bete ditu, eta Donostian bizi da 2024tik; bere etxean hartu gaitu.
“Euskara ikasteko aukera bakarra Euskal Herrian bizitzea zela uste nuen. Euskara ikasteko asmo hutsez bizi naiz Donostian egun”, aitortu digu begi urdineko emakumeak. Esan beharrik ere ez dauka: erraz erreparatu diegu euskarazko hitz, aditz eta testu horiei; paretetan nahiz altzairuetan itsatsitako post-it-etan, apaletan pilatuta, mahai gainean sakabanatuta… Euskara ikasteko bost urte beharko dituela kalkulatu du. Momentuz ingelesez mintzo da gurekin, urduri eta zalantzati hasieran. Lasaitu heinean, bere istorioa askatzen joan da.
Antza, bere aitona-amonek Bizkaitik jo zuten Estatu Batuetara, iragan mende hasieran. Mary Kimen ama eta haren zortzi anai-arrebak euskal artzainen pentsio batean hartu zituzten, Idahoko Twin Falls hirian.
Kimek eta bere bi anai-arrebek Boiseko euskarazko irratia entzuten zuten etxean, bai eta euskal dantzak ikasi, Euskal Etxeetan bildu, Gabonak “euskal erara” ospatu eta abar ere. Euskara gurasoen ama hizkuntza zen, baina ez zieten seme-alabei transmititu.
“Estatu Batuetan ingelesa erabilgarriagoa zelakoan zeuden orduan. Baina beti damutu ziren guri euskaraz erakutsi ez izanaz”, dio emakumeak. Bera ere damu du, eta biziki gainera. “Euskara ikasi arte ez naiz guztiz euskalduna sentituko”, bota du, arantza agerian utzita.
Ingeles elebakarra zen Idahoko Unibertsitatean Hezkuntza Berezia adarrean matrikulatu zenean, bai eta irakaskuntza masterra burutu zuenean ere. Aitak euskaldun batekin ezkontzeko esaten zion, eta hala egin zuen. Mutrikutik iritsitako euskal artzain batekin bi seme-alaba izan zituen: Sole eta Sebi.
Euskal diaspora mundu osoan hedatu da urteetan zehar. Frankismotik ihesean, ehunka mila euskaldunek emigratu zuten; haietako asko Estatu Batuetan instalatu ziren, batez ere Oregon, Nevada, Utah eta Idahon. Azken horretako hiriburuan, Boisen, 15.000 euskal jatorriko hiritar daudela kalkulatzen da.
Mary Kimek 27 urte zituela Euskal Herria bisitatu zuen lehendabiziko aldiz, Nevadako Unibertsitateak eskainitako programa bati esker. Bi hilabeteko egonaldia zenez, zazpi lurraldeak ezagutzeko aukera izan zuen. Gurasoek ere orduan egin zuten euren bizitzako lehen bidaia Euskal Herrira. Besteak beste, alaba bisitatzea ere aitzakia sendoa zuten.
Lehen bidaia horrek hazi bat landatu zuen Mary Kimengan. Euskara ikasteko liburuak eta kaseteak eskuratu, eta mundu analogikoak eskaintzeko zeukan guztiari heldu zion. Ez zen asko, ez eta aro digitalaren hasieran ere. “Gaztelania, frantsesa, alemana… Horiek denak ikasteko aplikazioak zeuden hasieran, baina ez euskara ikastekorik. Berriki baino ez dugu izan horrelakorik”, diosku Kimek. Baliabideak ez ditu faltan gaur, baina kosta egiten zaiola ere aitortu digu. “Aditzak zailak egiten zaizkit, bai eta esaldien ordena ere, ingelesaren alderantzizkoa da eta! Gainera, irakasleek soilik euskaraz eta gazteleraz egiten dute, baina nekez ingelesez…”, kexu da Donostiako AEK-ko ikaslea.
Ahal duela, hizkuntza gelatik atera eta kalera eramaten saiatzen da. Dendetan “poz-pozik” hartzen omen dute, eta berarentzat ere pozgarria da. “Ez dakit nola azaldu, baina euskara oso nirea sentitzen dut. Nire aitona-amonek gorriak ikusi zituzten AEBetara iritsi zirenean; ez zekiten ingelesez eta lan gogorrenak egokitu zitzaizkien. Hala ere, harro zeuden beti beren euskal jatorriaz. Ni oso eskertuta nago eta, hein batean, euskara ikastea nolabait sendagarri gisa bizi dut. Haien ahalegina eta euskal sustraiak ohoratzeko modua da niretzat”.
Euskara ikasteko Euskal Herrira etortzea ezinbestekoa zuela uste arren, lehenengo hilabeteetan Estatu Batuetan izan du burua. Donald Trump hautagai errepublikarraren garaipena kolpe gogorra izan da bera bezalako demokrata sutsu batentzat. Bere herrialdea hondatzen ari dela dio. Pozik dago hemen egoteaz, “eta ez han”.
Batzuetan etsita sentitzen da, baina euskara ikasteko grinak, batetik, eta horretarako duen familia nahiz irakasleen laguntzak, bestetik, aurrera jarraitzeko indarra ematen diote idahotarrari. “Euskaldunen burugogorkeria dut. Kostatu arren, euskara ikasiko dut”.
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.
EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.
Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]