AEBek 900.000 pertsona hil dituzte 20 urtean mundu zabalean egiten ari diren "terrorismoaren aurkako gerra” delakoan. Heriotza horiek bonba, bala edo su bidez eragindakoak dira soilik, kontaketatik kanpo geratzen dira gudek zeharka eragindako beste heriotzak. Brown Unibertsitateko Gerraren kostua ikerketaren arabera, AEBek 8 bilioi dolar xahutu dituzte.
2001eko irailaren 11ko atentatuen harira hasi zuten “terrorismoaren kontrako gerra” AEBek, NATOren laguntzaz, eta Brown Unibertsitateak kaleratutako “Gerraren kostua” ikerketaren arabera, gutxienez 900.000 pertsona hil dira horren ondorioz azken 20 urteetan. Egun, AEBko militarrak munduko 85 herrialdetan daude presente, 79tan lekuan lekuko armadak entrenatzen dituzte, hamabi herrialdetan guda egoeran daude eta zazpitan aire erasoak egiten dituzte.
Bonbek, balek edota suak zuzenean hil dituztenak soilik dira horiek; AEBetako militarrak, soldadu aliatuak eta oposiziokoak dira asko, baina hildako ugari dira zibilak (380.000 inguru), baita kazetariak (680) eta giza-laguntzako langile eta boluntarioak (892) ere. Zifra horretatik kanpo daude gerrak zeharka eragin dituen beste heriotzak, gaixotasunei, behartutako lekualdatzeei eta jan-edanak eskuratzeko ezintasunei lotutakoak.
Herrialdeak gerra horietan erabilitako diru kopurua ere zehaztu dituzte: 8.000.000.000.000 dolar. Catherine Lutz ikerketako zuzendarikideak ohartarazi du herritarrek ez dakitela zenbaterainoko dirutza xahutzen duten gerretan:
“Pentagonoak eta AEBetako indar armatuek xurgatu dute aurrekontu federalen zatirik handiena, eta herritarren gehiengoak ez daki. Gure eginbeharra da, orain eta datozen urteetan, jendea jakinaren gainean jartzea gerren finantzaketaren jatorriaz eta tamainaz”.
Zehaztu dutenez, 8 bilioi dolarretatik 2,3 Afganistango eta Pakistango gerra eremuetarako erabili dituzte. Joe Biden AEBetako presidenteak azterlan honetako datuak aipatu zituen abuztuan, Afganistandik tropak aterako zituztela justifikatzeko. “Jada ez genuen helburu argirik Afganistango misioan, ez zuen amaiera zehatzik”, laburtu zuen.
Hala ere, nahiz eta armada handik atera, ikerketak ondorioztatu du gerraren kostua ordaintzen jarraituko dutela, hala nola soldadu beteranoen soldatetan eta ingurumenari eragindako kalteak konpontzen: “Hemendik 20 urtera segiko dugu Afganistango eta Irakeko gerrek sortutako kostu sozial handiak izaten, tropak bertatik atera eta denbora asko geroago”, azpimarratu du Stephanie Savell zuzendarikideak.
Gai honekin lotuta, orain gutxi New York Times-ek argitaratu du AEBek milaka zibil hil dituztela droneekin eginiko erasoetan eta inpunitatea dela nagusi militarren artean.
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Israel Katz da Defentsa ministro berria, orain arte Atzerri ministro izandakoa. Erabakiak israeldarren kexua eragin du eta milaka dira karriketara atera. Israelgo Gobernuko oposizioko ordezkariek prentsaurreko bateratua eskainiko dute azaroaren 6 honetan. Bizkitartean, Israelen... [+]
“Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu (…) Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro”, bota zuen Hartzea Lopez Arana adiskideak ARGIA aldizkarian 2018ko uztailean argitaratu zuen “Oldartze eraginkor baten... [+]
Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]
Kontatu –ezta iradoki ere– ez digutenez, imajinatu egin beharko dugu. Gertatu, halatsu gertatuko zelako, gutxi gora behera.
Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]
2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.
Bigarren Intifadaz geroztik ikusi gabeko eraso "antiterroristari" ekin dio Israelek Zisjordanian. Jenin, Tulkarm eta Tubas hiriak izan ditu jomuga drone, helikoptero eta batailoi militarren bidez, eta gutxienez bederatzi lagun hil ditu jadanik. Hainbat iturriren... [+]
Haurra nintzenean, etxean ohitura zen arratsaldeko zortzietan egiten ari ginen hori albo batera utzi, telebista piztu eta ETB1eko albistegia ikustea. Hasieran sekulako amorrazioa sentitzen nuen gaueroko kate aldaketa bidegabe horien aurrean, eta gurasoei galdetzen nien ea nola... [+]
Munduko erakunde militar suntsitzaileenak 75 urte bete ditu, eta eztei horiek behar bezala ospatzeko, esan du bere kideek gehiago gastatu beharko dutela armetan. Gainera, urtemugaren goi bileran beste potentzien kontrako gerra hauspotu du NATOk, Txinaren eta Errusiaren kontrako... [+]
1415eko udazkenean Agrincourteko gudua lehertu zen Ingalaterra eta Frantziaren artean, Ehun Urteko Gerraren gudu erabakiorrenetakoa. Horretarako, Henrike V.a Ingalaterrako errege eta Irlandako jaunak uda horretan bere ejertzitoa Frantziara bidaltzea erabaki zuenean, soldaduak... [+]
“Si vis pacem, para bellum” kantatzen genuen laurogeiko hamarkadan orduko gazte euskaldunok. Bakea nahi baduzu, prestatu gerrarako, oihukatzen genuen latinez, ulertu barik oso ondo esaldiaren esanahia.
Sasoi hartan, euskal gatazka gori-gori zegoen, eta munduak... [+]
Genozidioa zoritxarrez modan dagoen hitza da. Rafael Lemkinek 1946an egin zuen definizioaren arabera, “talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako ekintzak” dira genozidioa. Ekintza horiek “taldeko kideak... [+]