Bestela ere oso barea ez zen giro baten erdian –Yemenen 2015ean hasitako gerra, santzioak eta petrolioaren itsas-komertzioan izaten ari den eragina, AEBetako gerra ontzi bat Pertsiar Golkora bidean–, Saudi Arabiako bi petrolio-ontzik Ormuzko itsasartean, Arabiar Emirerri Batuen kosta parean, erasoa jasan zuten joan den igandean. Gertakari horrek AEBen eta Iranen arteko tentsioa areagotu du eta “gerra” hitza mundu osoko hedabideetan agertzen hasi da.
Saudi Arabiak dio bere barkuek kalte handiak jasan dituztela. Arabiar Emirerri Batuek diote erasoa bere uretan gertatu dela. Eta AEBen bi aliatuok ahotsa altxatzearekin bat, Iran jo-puntuan dago berriz ere.
Donald Trump AEBetako presidente denetik, herrialdea estu hartzea izan da bere atzerri politikaren gakoetako bat eta asteburuko gertakariek aitzakia ona eman diete norabide horretan koska bat gorago egiteko.
Riad-eko gobernuaren arabera, erasoa jasan zuten ontziek AEBetara petrolioa esportatu behar zuten eta igandeko gertakariak hori ezinezko egingo du. Joan den azaroan AEBek Irango petrolioari jarritako santzioen ondoren, erasoa Teherandik gidatutako mendeku gisa aurkeztu dute, nahiz eta astelehenean Iranek ukatu duen erasoarekin zerikusirik duenik.
Beste hari batzuk ere gurutzatzen dira Pertsiar Golkoan geroz eta nahasiagoa bihurtzen ari den matazan, Martin Chulov-ek The Guardian egunkarian esplikatzen duenez: Iranek mundu arabiarrean duen eragina, Israelen aurkako jarrera, eskualdearen ordena aldatzearen aurka egiteko adierazi duen asmoa, edo Siria eta Yemengo gerretan izandako influentzia, besteak beste.
Eta, nola ez, petrolioa. Trumpek Irango petrolioaren aurka hartutako neurriek tentsioa igoarazi zuten, baita iazko maiatzean Etxe Zuriko maizterra AEBen eta Iranen arteko akordio nuklearreko mahaitik altxa izanak ere. Geroztik Teheranek akordio horren baitan hartutako konpromisoei eutsi die. Joan den astera arte: akordioaren puntu batzuk ez zituela beteko adierazi zuen gobernuak eta ez zuela paktuaren bertsio berririk eztabaidatzeko asmorik.
Bien bitartean, AEBen santzioek Irango ekonomia gogor jo dute. Badirudi AEBek bide horri eusteaz gain, egoera mugara eramateko asmoa daukala. Astelehenean administrazio estatubatuarrak Iraken eta inguruko herrialdeetan bizi ziren herritarrei ohartarazpena egin zien. Arriskua azken 15 urteetan ezagutu gabekoa da.
Amnesty Internationalek jakinarazi du azaroaren 2an Teherango Unibertsitateko ikasle bat atxilotu zutela arropa kentzeagatik. Barruko arropatan gelditu zen neska, Irango janzkera kode islamiar zorrotzaren aurka protesta egiteko.
Azken egunetan gutxienez Nazio Batuen Erakundeko bost kasko urdin zauritu ditu Israelgo armadak, UNIFIL Nazio Batuen Libanorako Indar Behin-Behinekoak duen egoitza nagusiaren kontrako erasoetan, Naqoura herrian. Netanyahuk esan du kasko urdinak “giza ezkutu” gisa... [+]
Astearte gauean Iranek ehunka misilekin egin dio eraso Israeli. Base militar eta azpiegitura energetikoen aurka zuzendu du erasoa. Gutxienez zazpi pertsona hil dira erasootan, CNNn irakur daitekeenez. Ez dago garbi Israelgo defentsa sistema zenbat misil neutralizatzeko gai izan... [+]
Narges Mohammadi Bakearen Nobel Saridunak eta beste 33 preso politikok gose greba hasi dute irailaren 15ean. Gaur, irailak 16, bi urte dira Mahsa Amini emakume kurdua Irango Poliziaren jipoiaren ondorioz hil zela. Buruko zapia gaizki jarrita eramateagatik atxilotu zuten.
Hamasek salatu du talde islamistak aurretik onartutako akordio proposamenetan Israelgo lehen ministro Netanyahuk baldintza berriak jarri dituela. Iran su-etenaren alde agertu da, baina Israel “zigortzeko eskubidea” aipatu dute, uztailaren 31n Hamaseko buruzagi Ismail... [+]
Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]
Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko helburua ez da erresistentzia ahultzea. Benetako asmoa da inteligentzian eta arlo militarrean bere nagusitasunaren irudia berrezartzea Israelgo iritzi publikoaren aurrean .
Hamas, Iran eta beste hainbat eragilek Israeli egotzi diote erasoa, baina oraingoz ez du egiletza onartu. Horrez gain, Hezbollahko agintari garrantzitsu bat hil du Israelek asteazkenean Beiruten, eta ostegunean Israelgo Armadak ziurtatu du Hamaseko buru militarra hil zuela Gazan... [+]
Langile eskubideen aldeko ekintzaile Sharifeh Mohammadiri heriotza zigorra ezarri diote. 2023ko abenduaren 5ean atxilotu zuten aktibista matxinada karguak egotzita.
Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]
Komala alderdiak Irango Gobernuaren akusazioa ezeztatu du, eta adierazi du manifestariak “erreprimitzeko eta isilarazteko” saiakera dela.
Irango Zagros mendikatearen hegoaldean dagoen Ghar-e Boof kobazuloan ez dute hominidoen hezurrik aurkitu, baina bai haiek duela 80.000 urte inguru jandako animalien hezurrak; zehazki, 941 hezur.
Eta hezur horiek aztertuta, garai hartako dietaren berri jakin ahal izan dute... [+]