“Adostu diren Madrilgo aurrekontuetan puntu bat izan zitekeen datorren maiatzean mediku gehiago edukitzea”

  • Bigarrenez jo dugu Osakidetzako familia medikuarengana. Atzoko kontsultan, pandemiaren kudeaketak Lehen Mailako Arretan sorrarazitako sintomak aztertu zituen eta gaur, aldiz, osasun publikoak kronifikatuta dituen gaitzen analisiak azaldu dizkigu.


2021eko abenduaren 16an - 05:58
Azken eguneraketa: 07:13

“Osasun publikoak duen erronka nagusia, gizartearen bilakaera da. Zahartzen ari den gizartea da Euskal Herrikoa” hasi da medikua: “Horrek dakar esponentzialki biderkatzen direla gaixotasunen  eta osasun beharren kopuruak. Hipertentsio arteriala 50-60 urtetik aurrera hasten da agertzen, minbiziak batez ere 50-60 urtetik aurrera... Beraz, lehen hainbat pertsona baldin bagenituen mokorreko artrosiarekin ebakuntza behar dutenak, orain bost bider gehiago dira. Berdin bihotzeko eritasunekin... Ez dira halamoduko arazoak, hilgarriak dira, mugatzaileak eta askotan osasun arreta  konplexua eskatzen dutenak eta horrek medikuen egunerokoan lan gehiago dakar. Edo berdin etxetik irten ezinda dauden gaixo kronikoekin: gero eta gehiago daude eta adibidez analisiak egiteko erizainek odola ateratzera joan behar badute etxeetara, gero eta denbora gehiago behar dute etxez etxe. Mediku eta erizainen lankarga biderkatzen ari da gizartearen zahartze prozesuagatik. Hori erronka handia da”.

“Mediku eta espezialisten plazak Madrilen negoziatzen dira, AHT bezala”

Familia mediku honek azaldu digunez, azken urteetako gaitza da osasun publikoan giza baliabideen falta: “Esaten da Espainiako estatua (eta Hego Euskal Herria bere barnean) dela biztanleko erizain gutxien duen herrialdea Europan, askoz erizain gehiago behar ditugula. Horietako asko kanpoan daude: Katalunian, Mallorcan, Frantzian... Hemen lan baldintzak oso petralak izan direlako. Eta behar beste medikurik ere ez dago eta daudenak zaharrak dira, medikuen bataz-besteko adina 55-58 urtekoa izango da. Pentsa, urtero 300 inguru mediku erretiratzen dira”.

Baina argi esan du: “Erizain eta mediku gabezia horri aurre egitea erraza da, borondatea badago. Unibertsitatean hasten da osasun langileon ibilbidea; beraz, igo unibertsitatean ikasteko plazen kopurua. Bigarrenik, medikuok karrera amaitzen dugunean MIR azterketa egin behar dugu espezialitatea hautatzeko eta hori Madrilek kudeatzen du. Madrilen negoziatzen dira espezialitateak egiteko plazak edo lanpostuak, Abiadura Handiko Trena negoziatzen den bezala. Hau da, zer behar du EAEk edo zer behar du Nafarroak? Behar hori plazaratu eta horren arabera hainbesteko MIR plazak ateratzea negoziatu behar da, handik hiru-lau urtera eduki ditzagun nahi ditugun espezialistak. Baina azken urteetan hori modu kaotikoan egin da eta ez da benetako plangintzarik egon. Ondorioz, gero eta espezialista gutxiago dauzkagu”.

Askotan entzun dugu ez dagoela medikurik eta erizainik kontratatzeko: “Noski, gaur bertan, abenduaren 16an, agian ez. Baina aurrekontuak adostu dira Madrilen, ezta? Bada adosteko gai bat izan zitekeen datorren maiatzerako sartuko diren MIR hautagai horiek, adibidez, 400 beharrean izan daitezela 600, eta horrela beste 200 mediku gehiago egongo dira lanean datorren urtean. Hori bezain erraza da”.

Zaintzaileak zaintzen ez dituen kudeaketa

Pandemiaren aurretik ere eskas baziren osasun publikoko langile kopuruak, pandemian ezarri duten kudeaketak osasun langileak txikitu egin ditu, fisikoki eta batez ere, psikologikoki. “Mediku eta erizain asko bajan daude, bai lan-kargek eta bai kezkek eta ardurek izugarrizko ondorioak ekarri dituzte”. Pandemiak osasun langileentzat zekarren lan-kargaren aurrean, epe ertain-luzean iraun ahal izateko moduko lan antolaketak, atsedenak, oporraldiak eta bestelako zaintza bideak aurreikusi beharrean, hauek denak gabe utzi dituzte “urgentziaren” izenean, lanaldi kilometrikoetan, txalo artean heroi bihurtuta. Urteetan luzatzen ari den lan egoera zail horren ondorioak gero eta larriagoak izango dira, medikuak azaldu duenez: “Une honetan Osakidetzako langileon osasun mentala oso kaltetuta dago. Jota daude langile asko eta asko, arreta psikiatrikoarekin”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Tunagate: merkurio pixka bat nahi entsaladarekin?

Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]


Erru sentimendua heriotza perinatalean

Haurdunaldiaren zazpigarren hilabetean hil zen Aduna, Amets Etxeberriaren alaba. Halakoetan, erru sentimendua da bizkar gainean emakume askok hartzen duen zama, dolua ere oztopatzen duena. Profesionalengandik jasotzen duzun tratua funtsezkoa dela dio Etxeberriak, horri aurre... [+]


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-27 | Estitxu Eizagirre
Kosmetikoak Sendabelarrekin
Nola garbitu eta zaindu, gorputza eta Lurra kutsatu gabe?

Azala ez da azaleko gaia, kanpoarekiko muga eta gure buruaren babesa baizik. Ordea, kosmetiko industrialak erabiliz gero, toxiko kimikoak barneratzen ditu gure gorputzak azaletik, eta dutxako zulotik behera joaten direnean, ura eta Lurra ere kutsatzen ditugu egunero. Eredu... [+]


Osakidetzari eginiko erreklamazioak %20 igo dira azken urtean

Kexak eta esker onak paretsu mantendu dira, baina erreklamazioetan bada aldea. Esaterako, aurtengo ekaina iazkoarekin alderatuta, ia %30 igo dira erreklamazioak.


“Menopausia patologizatu beharrean, etapa baten parte gisa bizi behar dugu”

Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.


2024-11-15 | Gedar
Haserrea Gurutzetako ospitalean, Joint Commission-en auditoriaren astean

 Aste honetan zehar egongo da AEBko auditoria Gurutzetako ospitalean; bere estandarrak betetzen dituzten osasun-zentroei akreditazioa ematen die. Osakidetzak 106.843 euro gastatu ditu bere aurrean itxurak egiteko.


Silikosi epidemia: kasuak biderkatu egin dira sukalderako harri-artifizialaren ondorioz

Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.


2024-11-13 | Gedar
Amiantoak eragindako minbiziak gora egin du Europar Batasunean

Eurostaten arabera, 2013tik 2021era bitartean, 13.530 kasu erregistratu zituzten Europar Batasunean. Teorian 2005ean debekatu zuten amiantoaren erabilera, baina mesoteliomaren sintomak ez dira agertzen hamarkada asko igaro arte. Amiantoagatik 700 pertsona baino gehiago hil dira... [+]


Gorputz hotsak
“Bidea moztu da eta hutsune batean gaude”

Igeriketa, patinetean ibiltzea eta irakurtzea gustuko ditu Leire Manzanares Etxeberriak (Donostia, 2005). Garapenaren nahasmendua dauka eta Zereginak Ikasteko Gelan (ZIG) dago. Gurasoekin batera informazioa bilatzen aritu da ikasten jarraitzeko aukerak aztertzeko, baina oztopoz... [+]


2024-11-12 | ARGIA
Anbulantzia zerbitzua publifikatzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]


Amiantoagatik zigortu dituzte Pasaiako Portua eta Algeposa enpresa taldea

Pasaiako Portuko Agintaritza eta Algeposa taldea lan arriskuen babesa ez bermatzeagatik kondenatuak izan direla adierazi du Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarte ASVIAMEk. Osakidetzak laneko gaixotasunak ezkutatu izana salatu dute.


Eguneraketa berriak daude