Adolfo Araiz izango da EH Bilduren zerrenda burua datorren maiatzeko Nafarroako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Izendapen ofiziala larunbatean egingo du koalizioak. Araiz abokatua da eta gaur egun Sakanako Mankomunitateko kudeatzaile lanetan ari da.
Tafallarra da, 1961an jaioa, eta ezker abertzaleko buruzagi historikoen artean da. HBko Mahai Nazionaleko kidea eta Nafarroako Legebiltzarreko kidea zen 1997an Auzitegi Gorenak HBren zuzendaritza osoa epaitu eta zigortu zuenean, ETAk Alternatiba Demokratikoaz egin zuen bideoa HBk bere hauteskunde publizitate tartean eman zuelako. 1999an Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen zigorra.
Nafarroako lehendakaritzarako hautagaiak finkatzen doaz apurka. UPNk abuztuaren amaieran iragarri zuen Yolanda Barcina izango zela hautagaia eta Geroa Baik ere, aurreikusi bezala, Uxue Barkos izango zela finkatu zuen irailean. PSNk argitzeko du oraindik nor izango den, baina bi hautagai nagusi dira eta PSNko militanteek urriaren 19an hautatuko dute Maria Chivite eta Amanda Acedoren artean. Chivite PSOEko senataria da gaur egun, sektore ofizialistaren hautagaia eta 673 militanteren sinadurak aurkeztu ditu abal gisa primarietarako. Acedo hainbatetan foru parlamentaria izan da, sektore kritikoko burua da eta 327 sinaduren sostengua aurkeztu ditu Chiviterekin lehiatzeko.
Ezkerrak (Nafarroako Ezker Batua eta Batzarre) ez du oraindik hautagaitzarik zehaztu, PPk zerrenda aurkeztuz gero badirudi Ana Beltrán litzatekeela zerrenda buru eta Podemosek oraindik ez du publiko egin bere hautagaia. Diario de Navarra-k joan den igandean Podemoseko hautagaia Fátima Frutos izan daitekeela argitaratu zuen, baina alderdiak berehala gezurtatu zuen berria, oraindik ez dutela erabaki azpimarratuz.
PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]
Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.
Irakasle hau egokitzen zaielarik, 6-9 urteko haurrengan beldurra, amesgaiztoak, antsietatea, negarra… orokortzen direla salatu dute Atarrabiako Atargi ikastetxeko gurasoek. Urtetako arazoa konpontzen ez dela-eta, haren klaseei planto egitea erabaki dute. Guraso elkarteko... [+]
"Erorien Monumentuaz sozialistekin akordioa lortu izan ez balitz, eraikinak bere horretan jarraituko luke aurrerantzean ere eta hori zen guk onartzen ez genuen aukera bakarra”. Hala dio Joseba Asironek. Entzun elkarrizketa osorik hemen sakatuta.
Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]
Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.
Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.
Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]
María Chivite lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Alemaniatik Volkswagenetik datozen albisteekin, baina aldi berean, konfiantza duela multinazionalak Iruñean duen lantegian, orain arte iragarritako planak betetzen ari direlako.
Nafarroako "eremu mistorako" deialdi bakoitzean, banan-banan, zehaztu beharko da euskarari zein atzerriko hizkuntzei ematen zaien puntuazioa, eta eremu ez euskaldunean ez da euskara baloratuko. Nafarroako Gobernuaren "jarrera euskarafobo, atzerakoi eta... [+]
Nafarren %68,3 biltzen dituzten 21 udalerri tentsio handiko eremu izendatuko dituela aditzera eman du Begoña Alfaro kontseilariak. Albistea begi onez hartu arren, EH Bilduk aurrekontuak babestearen truke herrietan “hutsik dauden etxebizitzak bizigarri” egitea... [+]
Etxebizitzaren arazoari irtenbidea ematea du helburu Nafarroako Gobernuak hasitako prozesuak. Tentsio handiko eremu izendatu nahi dituzten udalerrien artean daude, besteak beste, Iruñea, Tutera, Lizarra, Tafalla, Corella, Noain, Cintruénigo, Baztan eta Altsasu... [+]
EH Bilduk seigarren urtez jarraian Chivite lehendakariaren aurrekontuak ahalbidetuko ditu, abstentzioaren bidez. Egungo akordioa mantenduz gero, abenduaren 19ko Osoko Bilkuran gauzatuko da proposamena.
Hitzarmenak 1.035 euroko gutxieneko errenta bermatuko du eta euskara, osasuna eta etxebizitza izanen ditu konpromiso estrategiko nagusi. Hamargarren urtez jarraian, UPNk ez du batere eraginik izanen aurrekontuetan, urteroko legerik garrantzitsuenean.