Adinekoen egunean ere egoitzetan “egiteko asko dagoela” salatu dute

  • Gipuzkoako Senideakek, Irauli Zaintzak, LABek, ELAk eta Duintasuna taldeak urriaren 6ko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute lan baldintza duinak aldarrikatzeko.


2020ko urriaren 02an - 11:56
Egoitzetako senide eta langileak ostegunean, Donostiako bulebarreko elkarretaratzean. Argazkia: Gipuzkoako Senideak

Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira, elkarretaratzea egin dute egoitzetako langileek, senideek eta sindikatuek Donostiako bulebarrean. Pandemia egoeran Gipuzkoako Foru Aldundiak eta enpresek «erantzun egokirik» eman ez dutela salatu dute, eta herritarrei urriaren 6ko greban parte hartzeko deia luzatu diete.

Egoitzetako langileek bi urte baino gehiago daramate lan baldintza duinak eskatzen sektorearentzako. Bi urte horietan 243 greba egun egin dituzte. Pandemia egoeran baldintzak okertu direla adierazi dute, eta horrega-ik egin dute elkarretaratzea adinekoen egunean Gipuzkoako Senideak eta Irauli Zaintza elkarteek, LAB eta ELA sindikatuek eta Duintasuna taldeak. Prentsaurrekoan salatu dute «oraindik egiteko asko» dagoela: «Egoitzak pandemiaren aurretik baino okerrago daude; ohiko langile falta inoiz baino nabarmenagoa da, lan kargak areagotu direlako».

Horrela, elkarretaratzean herritarrei ere urriaren 6ko greban parte hartzeko deia zabaldu diete: «Guztiok jakin behar dugu gero eta zaharragoa den gizarte batean gaudela eta doako gizarte-zerbitzu publiko duinak eta kalitatezkoak bermatu behar ditugula», esan dute.

Oraingoz greba egun bat

Urriaren 6ko manifestazioa Donostiako Gipuzkoa Plazatik aterako da 11:00etan. Sandra Lopez Ordiziako San Jose egoitzako langileak azaldu du «kaleetara itzultzeko» aukera izango dela: «243 egun horiei eta senideek ere borrokan daramaten urte eta erdiari berrekingo diogu».

Lopezek jakinarazi du egun bakarra izango dela eta ondoren egoeraren arabera erabaki beharko dutela ekintza gehiago egingo dituzten ala ez: «Baloratzen ari gara, langileok ulertzen dugu orain arte egindako grebarik ezin dugula egin; arduratsuak eta kontsekuenteak gara eta orain lehentasuna gure adinekoak dira». Dena dela, borrokan jarraituko dute lan baldintza duinak eta kalitatezko zerbitzua aldarrikatzeko.

«Egoitzetan langile falta ikaragarria dago eta materiala ez zen iristen», azaldu du Lopezek. Ordiziako San Jose zentroan aritu da lanean 21 urtez, baina orain COVID-19a duten egoiliarrentzat egokituko dute egoitza hori. Lopezek azaldutakoaren arabera, langileek eta senideek ez dute informazio zuzenik jaso aldaketaren harira: «Egoiliar, senide eta langileokin ez dira elkartu egoitzarekin egin behar dutenaren berri emateko». Jakin badakite urriaren 5a eta 9a bitartean kurtsoak egin beharko dituztela: «Kurtsoak ematen dituztenek langileok prest gaudela uste duten arte ez da martxan jarriko Ordiziako zentroa». Bitartean, langile batzuk beste zentro batzuetara lekualdatu dituzte, eta beste batzuk, berriz, etxean geratu dira. Lopezek esan du Ordiziako egoitzan bizi izan duten egoerak «psikologikoki eta fisikoki akituta» utzi dituela eta baldintzek hobera egin behar dutela: «Gutxienekoa da zaintza kalitatezkoa izatea».

Senideen eskaera

Langileekin bat eginda, egoitzetako lan baldintzak hobetzeko eta kalitatezko zerbitzua emateko aldarria senideek ere egin dute. Urte eta erdi daramate borrokan. Oraingo honetan beste eskaera bat ere egin dute. Maite Peña Gizarte Politikako arduradunari helarazitako gutun baten bidez, greba egunetan ordaindutako dirua itzultzeko eskatu du egoitzetako senideak ordezkatzen dituen Gipuzkoako Senideak elkarteak. Duela zazpi hilabete jakinarazi zien aldundiak senideei diru hori jasoko zutela: «Gogorarazi nahi dizugu duela zazpi hilabete inguru, zuk ordezkatzen eta zuzentzen duzun foru-sailaren izenean, publikoki hitz eman zenuela negoziazio kolektiboan egoitzen sektoreko greban bidegabeki kobratutako zenbatekoak itzultzeko». Senideen elkarteak gehitu du «marketin estrategia» izan dela kobratutako itzultzeko promesa.

Bestalde, elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari esku hartzeko eskatu dio, «behingoz konponbide adostua eta eraginkorra lortzeko»: «Aldundiak esku har dezala eta inplikatutako alde guztiekin mahai baten inguruan eseri dadila eskatzen dugu», esan dute. Izan ere, 2012tik ez dago hitzarmen kolektiborik egoitzetan: «Negoziazio mahaia beste behin hautsita dago, patronalaren azken proposamenaren ondorioz sindikatuak altxatu egin baitziren». Gatazkak bere horretan jarraitzen duela salatu eta kaltetuenak egoiliarrak direla azpimarratu dute. Hain zuzen, pandemia garaian gizatalde kaltetuena dena. Zaintza erdigunean jarri behar dela aldarrikatu dute, eta gizartearen laguntza eskatu dute horretarako: «Sektore horri balioa eman behar diogu, produkzioa bezain garrantzitsua baita bizitzari eusteko». Gizarte osoari eta «bereziki emakumeei» egin diete deia sektore feminizatua delako zaintzarena eta egoiliar gehienak emakumeak direlako.

Beraz, urriaren 6an Donostian izango den manifestazioan lan baldintza duinak, kalitatezko zerbitzua eta hitzarmen kolektiboaren aldeko lanketa aldarrikatuko dituzte: «Sektore publiko indartsua duen gizartea demokratikoagoa da eta guztion ongia eta berdintasuna funtsezko helburuak dira», adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adinekoen zaintza
Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


Irati Mogollon
“Aurreikuspen onenetan, gazteen kopurua bikoiztuko dute nagusiek eta kasurik okerrenean boskoiztu. Zaintzari buruz hausnartu behar dugu”

Irati Mogollon soziologoak (Lezo, 1991) hausnarketa saioa bideratu du asteazkenean Laudioko Lezeaga Aretoan. Zaintzaren antolakuntzari buruz hausnartu eta etorkizunera begira jartzea proposatu du, bai jendarte moduan zein banaka.


Aukeratu gabeko bakardadea prebenitzeko proiektu bat martxan jarri du Nafarroako Gobernuak Sakanan

Sakanako pertsona zaharrei babesa emateko proiektu pilotua da Teknoadineko Landab. Bizilagunen parte hartzea “funtsezkoa” dela nabarmendu du Nafarroako Gobernuak.


Proposamen bat zaintza eredua aldatzen hasteko

Bizitza Zaintzeko izenpean, ekonomia soziala ardatz duen irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortu dute etxez etxeko sei langilek, Urola Kostan (Gipuzkoan). Ideia sinplea da: enpresen irabaziak langileen esku uztea. Merkatuaren prezioak mantenduko dituzte; hau da, erabiltzaileek... [+]


2023-10-11 | ARGIA
Elizondoko adinekoen egoitza publifikatu du Baztango Udalak

Orain arte kudeaketa zeraman enpresa pribatuarekin kontratua eten eta Patronatuko Batzordeak erabaki du Zaintza Lanak SL udal enpresa publikoren esku uztea egoitza. Eraikinean obrak egingo dituzte eta egoiliarrentzako lekua murriztuko dute eraberritze lan horien ondorioz.


2023-09-04 | Mati Iturralde
Zaintzaren iraultza

Iraultza txikien akanpadan parte hartu nuen uztailean, zaintzari buruzko hausnarketa egiteko. Mahaiaren inguruan bost emakume eseri ginen: Arabako etxe- eta zainketa-langileen elkarteko Laura eta Shirley; Denon bizitzak erdigunean taldeko Paula eta Ainhoa; eta Kukuso taldeko... [+]


2023-07-07 | Ilargi Manzanares
Donostiako La Paz erresidentzian adinekoak goizeko 6:15ean esnatzen dituztela salatu du ELAk

Donostiako La Paz egoitza Mondragon taldeko GSR kooperatibak kudeatzen du, Egiako auzoan. Hain goiz esnatzeak adinekoentzat lan karga handiagoa eta arreta okerragoa ekartzen du.


Analisia
Publiko-pribatu elkarlana

Urkulluk askotan aldarrikatu du sistema kapitalistaren muinean dagoen publiko-pribatu elkarlana, baina lotura hori gaur zertan den azaltzeko inolako asmorik gabe. Publikoa osagarria eta menpekoa denean, ezin dituenean merkatuaren interesak zanpatu, eta lege bidez inposatutako... [+]


Zaintzailearen zaintzaz

Maria Josefari alzheimerra diagnostikatu ziotenetik ahizparen eta alabaren artean zaintzen dute; gaixotasunak eragindako beldurrez, zailtasunez eta zamaz mintzatu da Maite, Maria Josefaren alaba.


2023-03-08 | Estitxu Eizagirre
Soraya Agirre, migratu feminista zaintzailea
“Zure zaharra zaintzeko kontratatu behar bagaituzu ez gaitzazu begiratu gainetik, parez-pare baizik”

Euskal Herriko Emakume Migratu Feminista Zaintzaile Soziosanitarioen Elkarteko kidea da Soraya Agirre. Berak orduka egiten du lan zaharrak zaintzen, baina elkarteko %90 egoiliarrak dira, zaintzen duten zaharraren etxean bizi direnak. Alokairua lortzeko eta lan baldintzak... [+]


Zilarrezkoak omen

Boomer belaunaldi deritzonak populazioaren piramidea buruz behera jarriko duela diote aurreikuspenek. Bizi-itxaropenaren luzapena dela eta, 1949-1968 urteen artean izandako jaiotza-tasa altuek piramidearen goialdea borobilduko omen dute datozen urteotan. Duela hilabete inguru... [+]


Zaintza sistema publiko-komunitarioaren kimera

Berdintasun Ministerioak Estatuko Zainketen Estrategia martxoaren erdialdean aurkeztea aurreikusten du, Gizarte Eskubideen Ministerioarekin lankidetzan. Legegintzaldia amaitu aurretik, alderdi aurrerakoiek zaintza-sistemaren  ibilbide-orria ezagutarazi nahi dute. Gaiari... [+]


Eguneraketa berriak daude