Adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista detektatzeko gida aurkeztu dute

  • Emakundek diruz lagunduta eta EDE Fundazioaren parte-hartzearekin, Suspergintza erakundeak gida bat osatu du adineko emakumeek bikotearengandik edo bikote ohiarengandik pairatzen duten indarkeria matxista detektatzeko eta egoera horietan esku-hartzea bultzatzeko.


2022ko urriaren 26an - 11:24
Azken eguneraketa: 12:37

Adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista detektatzeko gida aurkeztu dute asteartean Bilbon. Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak aurkezpenean adierazi duenez, emakumeen aurkako indarkeriak adin-tarte zehatz batean dituen berezitasunetan jartzen du arreta gidak; izan ere, "adineko emakumeak askotarikoak diren arren eta guztiek profil berari erantzuten ez dioten arren, adinari lotutako zaurgarritasun berezi batez hitz egin daiteke". Zehazki 65 urtetik gorako emakumeetan jartzen du arreta gidak, EAEko biztanleriaren %13a osatzen duen sektorean. Elgarrestaren hitzetan, belaunaldi horretako "emakume gehienak autonomia ekonomikorik izan ez duten emakumeak dira; senarrei lan egiteko, kontu korronte bat irekitzeko edo atzerrira joateko baimena eskatu behar izan zieten garai batean; gehienbat, gainerako pertsonak zaintzen jardun dute, aisialdirako eta gozamen pertsonalerako tarterik gabe; emakumeen aurkako indarkeria arazo pertsonala zen garaikoak dira".

Emakundek emandako diru-laguntzarekin, Suspergintza erakundeak landu du gida, eta EDE Fundazioak ere parte-hatu du lanketan. Detekziorako eta hasierako akonpainamendurako gida. Adineko emakumeek bikote edota bikote ohiarekin duten harremanean jasaten duten aurkako indarkeria matxistaren aurkako gida jarri diote izenburua, eta titulutik zehaztera ematen denez, adineko emakumeek bikotearengandik edo bikotekide ohiarengandik jasandako indarkerian zentratzen da.

Gida didaktikoa da, bereziki adineko jendearekin lan egiten duten pertsonei bideratua. Adineko emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurrean metodologia konkretu bat xedatzeko asmorik ez du. Bestelako helburua du: begirada zabaltzea eta gaian sakontzea, erreferentziak eta estrategiak eskura jartzearekin batera; eta indarkeria kasuren bat identifikatzen denerako aholkuak eta indikazioak eskaintzea, egoeren aurrean esku hartzeko.

Bost zatik egituratzen dute gida: sarrerak, marko teorikoak, gakoei eta gomendio praktikoei eskainitako kapituluak, adineko emakumeen gertukoen auto-zaintzari eskainitakoak, eta amaierako hausnarketak. Zenbait ariketa praktiko ere barnebiltzen ditu gidak, eta jasotzen ditu, baita ere, indarkeria matxistari aurre egin dioten zenbait adineko emakumeren testigantzak ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


2025-04-24 | Gedar
Indarkeria matxistaren aurkako babesa: Hego Euskal Herrian, salatutako kasuen %31tan ez ziren neurriak hartu

Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.


Bortizkeria ikusgarri egitetik, ardura hartu eta erreparaziorako bideak antolatzera

Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


2025-04-11 | ARGIA
Uztaritze, Domintxaine eta Angeluko hiru ikastetxetan izandako hamahiru eraso salatu dituzte

Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]


Betharramgo indarkerien berri “komunikabideen bidez” hartu izana zehaztu du Baionako apezpikuak

Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]


2025-03-12 | June Fernández
Meloi saltzailea
Eskratxe

Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.

Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]


85 urteko espetxe zigorra eskatu dute Hondarribiko surf irakasle erasotzailearentzat

11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


2025-02-26 | Ane Labaka Mayoz
Hatza ezpainetan

Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Martxoak 8
Faxismoa borrokatzeko feminismotik indarrak batzeko deia

Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


Eguneraketa berriak daude