IAPLAT adimen artifizialeko zerbitzuen plataforma sortuko dute Adur, Iametza eta ARGIAk, zerbitzu horien kostu ekonomikoa txikia izatea eta hartara enpresa txiki eta ertainek erabili ahal izatea helburu. I+G sustatzeko HAZITEK laguntzen programak finantzatutako proiektua da.
Adimen artifizialari buruzko dozenaka albiste publikatzen da egunero hedabideetan, gaiak sortzen duen jakin-minaren eta hartu duen garrantziaren erakusgarri. Zientoka dira erantzuteke dauden galderak, abian den “iraultzak” noraino eramango gaituen inork ez baitaki ziur, baina funtsean, adimen artifiziala litzateke ahalmen konputazional izugarri handiko ordenagailuak milioika daturekin elikatu (Big Data), algoritmoen bitartez datuok prozesatu eta patroiak identifikatu ostean ondorioak ateratzea edo “erabakiak hartzea” zein "gauzatzea", mundu digitalean edo, gorputz robotiko baten bidez, fisikoan.
Adimen artifizialeko kalkuluak egiten dituzten ordenagailuen konplexutasuna eta kostu konputazionalak, ordea, oso altuak dira, eta kostu txikia izango duten IAPLAT adimen artifizialeko zerbitzuen plataforma sortuko dute ARGIA, Iametza eta Adurrek: gaitasun konputazionala zentralizatzeko, baliabideak partekatzeko eta hiru enpresen eta oro har merkatuaren beharrei erantzungo dieten mikro-zerbitzuak garatzeko balioko du plataformak, eta enpresa txiki eta ertainek zerbitzu horiek erabili ahal izango dituzte, ekonomikoki bideragarria izango zaien formula baten bidez. Izan ere, kostu konputazionalak bezero desberdinen artean partekatuko dira.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren 2021 eta 2022ko deialdien barruan finantzatu da IAPLAT proiektua (espediente zenbakiak: ZL-2021/00624 eta ZL-2022/00370). Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzaturiko jarduera da.
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Geroz eta ekoizpen gehiagok baliatzen dituzte teknologia berriak, izan plano orokor eta jendetsuak figurante bidez egitea aurrezteko, izan efektu bereziak are azkarrago egiteko. Azken urtean, dena den, Euskal Herriko zine-aretoak gehien bete dituztenetako bi pelikulek adimen... [+]
Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]
«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version
«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea
Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]
Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]
Silicon Valleyko enpresa teknologiko handienei zaplazteko ederra eman die DeepSeek-ek. Adimen Artifizialeko chatbot txinatar merke eta berriak zalantzan jarri du AEBen nagusitasuna arlo horretan, eta erakutsi du ez dela milaka milioi diru behar modelo aurreratu eta efizienteak... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]
ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]
Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]
Stargate izeneko proiektuarentzat 500.000 milioi dolarreko inbertsioa iragarri du AEBetako presidente izendatu berriak. OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek hartuko dute parte.
Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]
Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.
Orain dela urte asko Dr. Abuse chatbota ezagutu nuen, aplikazio horrekin ohartu nintzen ere pertsonok zeinen azkar kateatu gaitezkeen holako makinetara. Animalia sozialak izanda, harremana berezkoa eta beharrezkoa dugu, eta 'harremana' izenak dioen bezala,... [+]