Adimen artifiziala eta emozioak


2022ko abuztuaren 03an - 11:02

XIX. mende amaiera aldera laineztua zebilen positibismoaren aurka egin zuen filosofoetako bat izan zen Henri Bergson. Zientziaren goraipatze edo lausengu neurriz gaindikoa egitea egotzia zion zenbaitek, ordurako, positibismoari. Pentsalari frantziarraren iduriz, zientziaren jardunbidea, batetik, eta, gizakiaren jokabidea bestetik, ez datoz inondik ere bat denboraren nozioa ulertzeko moduetan.

Zientziak era matematiko-kuantitatiboan aztertzen du denbora; esan nahi baita, espazializatu egiten du denbora balio numerikoa emanez, eta zinez ezaguna zaigun espazioaren eta denboraren arteko erlazio klasikoan oinarritzen da horretarako. Erlazio horren izaerara edo legera neurtzen dira, esate baterako, azelerazioa, abiadura eta gisako bestetzuk.

Nolanahi den ere, zientziak denboraren nozioarekin duen esteka horrek, Bergsonen iritziko, ez du balio gizakiaren edo kontzientziaren denbora entenditzeko. Konparazio batera, zientziaren begietara elkarren berdin-berdinak diren 60 segundoz osatzen da minutua, hau da, 60 aldi edo denbora-tarte beti berdinez. Asko da erlojuaren orratzei erreparatzea, adibide bat jartzearren, denbora-tarte horiek nola espazializatzen diren hautematekotz.

Ez da, haatik, halakorik gertatzen gizakiaren denborari bagatxezkio. Minutu parekagarriak ote dira, menturaz, etxean film ederra ikusiz joan zaiguna, edo, alderantzira, Poliziaren galdeketapean emandakoa? Agerikoa dirudi, beraz, ezik gizakiaren bizipenak zein haietatiko emozio edo sentimenduak, guzti-guztiak hartu behar ditugula aintzat denboraren nozioa gizakiaren adimenera errendituko badugu. Aipatutako erlatibotasun hori ez eze, denboraren nozioak, gizakiaren baitan, ondo kontuan hartzen ere du jazotakoaren garrantzia edo pisua. Kasik ezer gertatu gabeko minutua, ezagun denez, askoz inportantzia txikiagokoa zaigu gauza atsegin edo asegarriren bat bizi izandakoarenaren aldean.

Halaxe bada, esan ahal daiteke bi denbora-modu bereizten dituela Bergsonek: bizitzaren denbora edo “bizialdi” gisa bataiatzen duena bata, egunerokotasuna ardatz duena, neurtezina eta barnekoia edo gizakiaren baitara bildua; eta, bestea berriz, denbora espazialdu zientziak bere eginikoa, askoz metodikoagoa, matematikoagoa eta materialagoa, ezen ez hain espirituala. Nabarmen azaleratzen zaigu, beraz, Bergsonenean, materiaren eta espirituaren arteko bitasun edo dualismoa.

Bizitzaren edo kontzientziaren denboran, haren nolakoa, kalitatea da neurgai; denbora espazialduan, ostera, zenbatekoak, alderdi kuantitatiboak hartzen du garrantzi. Beste aldeetako bat da zientziaren denbora errepikakorra, berrizgarria dela: laborategian lege naturalen xerka egiten diren esperimentuetako aurkikuntzek errepikatzeko modukoak, haietara itzulgarriak behar dute izan nahi hainbat alditan, eta modu berean egiaztatzen dira beti. Bizitzaren denbora, alabaina, itzulezina da, igarotako aldi edo unea ez baita egundainokoan bueltatzen. Ahalegindu zaitezte behinola batean mamitu zenuten bizipen hura berritzen; ez zaizue, ez zaizuenez, inola ere lehengo bera izango.

Baina Bergsonek denboraz egin zigun azterketaren muina, beharbada, hurrengo hau da: zientzian, igarotzen den minutua 60 zati berdinetan dago banatua, segundoetako bakoitza da  guztiz berbera hurrengoaren, eta hurrenaren hurrengoaren. Zientziaren denbora, erlojuarena edo kronometroarena kasu, beren artean ezberdinak eta bereiziak diren zatiz osatzen da, baina, betiere, uniformetasunari eutsiz; perlaz osaturiko lepokoak dakarke ondoen gomutara adigai hau, nolabait azaltzearren. Bizitzaren denboraz den bezainbatean, bestelakoa da auzia: gure kontzientzian kateatzen diren aldiak, bata besteari darraiotzanak, ez dira soilik perla beren artean bereiziak edo une elkarren artean ezberdinak, baizik bai aldi gainjarri, katramilatu, txirikordatuak ere. Dela elur-jauziaren dela hari-matazaren metafora esanguratsuak darabiltza Bergsonek, kontzientziaren denbora hori irudikatze alde.

Gure bizipenak bata bestearen gain pilatzen dira, ez dira solte edo beregainak, eta, arrazoi horrexegatik, azken bizipena ez dugu bere hutsean edo bakarrean gogoratzen, ezpada orain aurrekoekin nahasian.

Gizakiok ez genuke harritu behar, bada, geure kontzientziaren matazan mordoilo askaezinak topatuagatik! Orain gutxi emozioak sentitzeko (ez kognitiboki interpretatzeko soilik!) gauza izan den robot gaixoarena, ordea, besterik da, eta zalantza hau egin zait albistea irakurtzean, harengana tristura sentitzeaz batera: adimen artifizialaren sortzaileek, azkarretik hainbeste, ez bide dute azkar-ustekotik? Itzulgarriak, errepikagarriak, frogagarriak ote dira robotak sentitu dituen emozio horiek? Hala balira, ez ote litzateke beren frogaezintasunaren froga?  

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude