Adimen Artifiziala (AA) nabarmen ari da eraldatzen gure egunerokoa ez ezik, enpresetan lan egiteko zein enpresen elkar eragiteko modua ere, Adimen Artifizialean oinarrituta sortu diren tresnen bitartez edo-eta hizkuntza teknologia baliatuta lantzen ari diren garapenek eraginda. Espero izatekoa da, gainera, datozen urteotan gero eta eraldaketa ikusgarriagoak sortzea.
AA erabiltzen duten zenbait tresnek ohiko jarduera errepikakor eta balio gutxikoak automatizatzeko gaitasuna izanik, pertsonak zeregin estrategikoetara bideratzeko aukera ematen du; produktibitatea hobetzeko eta balizko arazoak aurreikusteko lagungarria izan daiteke eta, gainera, datuetan oinarritutako erabakiak hartzea ahalbidetzen du, produktuak zein zerbitzuak bezeroaren beharretara egokitzeko aukera eskaintzen duelarik; bezeroen arretan ere lagungarria da, ohiko kontsultak laguntzaile birtualen bitartez kudeatzeko aukera eskainita esate baterako edo, itzulpen automatikoaren bidez, maila globalean hedaturik dauden enpresen komunikazioa kudeatzen laguntzen du, besteak beste.
Enpresak eraldaketa sustatzen ari dira, eta hasita daude egoera berriari erantzuten. Aukera berriak sortzen ari dira, bai eta erronka ugari ere, lan-indarra egokitzeari eta formatzeari, edo lankidetzak lantzeari eta teknologian inbertitzeari dagokienez.
Hizkuntzen esparrura etorrita, Adimen Artifiziala modu esanguratsuan erabiltzen ari da enpresen barruan hainbat hizkuntza kudeatu behar direnean, batez ere maila globalean jarduten duten edo hainbat eremutan ordezkaritzak dituzten enpresetan. Itzultzaile neuronalak, laguntzaile birtualak eta hizkuntza prozesatzeko tresnak, komunikazioa eta eduki eleanitzen kudeaketa errazten ari dira. Gureari erreparatuta, adituek adierazitakoa aintzat hartuta, euskarazko hizkuntza-teknologiak beste hainbat eremu aurreratuetara eramateko gai gara. Ibilbide oparoa egin da, eta hizkuntza hegemonikoetatik oraindik urrun egonagatik, beste hainbat hizkuntza gutxituk eta estatu-hizkuntza askok ez duten oinarri teknologikoa dugula esan daiteke.
Zertarako ikasi euskara, teknologiak ahalbidetzen badu beste edozein hizkuntzatan sortutakoa euskaraz ere ondo emango dela? Horregatik, funtsezkoa da ikerketa, garapena eta berrikuntza euskaraz eta euskaratik bultzatzea eta babestea
Nire kezketako bat da horrek guztiak nola eragingo dion euskararen biziberritzeari, Adimen Artifizialaren garapenak nola eragingo dion norbanakoon eta enpresen hizkuntzaren kudeaketari. Hizkuntza teknologiaren inguruan gertatzen ari den garapenak aukera ematen du ingurukoek gu ulertzeko eta guk ingurukoak ulertzeko, nahiz eta beste hizkuntza batean hitz egin, itzulpen eta transkripzio sistemen bitartez. Gure kasuan, horrek esan nahi du euskara lehenesteko aukera dugula, teknologiei esker, euskaraz ez dakienak ere aise ulertuko baitu. Horrenbestez, euskaraz aritu nahi duten era guztietako enpresen kasuan, izugarrizko aukera zabaldu da. Adimen Artifizialaren garapenak lagundu dezake enpresetan eta alor sozialean euskara gehiago erabiltzen. Baina arriskuak ere baditu; izan ere, makina batek euskarazko edukiak sortu, eta beste hizkuntzetakoak euskaraz egoki ematen baditu, euskal hiztunen beharra gutxitu egingo da. Alegia, zertarako ikasi euskara, teknologiak ahalbidetzen badu beste edozein hizkuntzatan sortutakoa euskaraz ere ondo emango dela? Horregatik, funtsezkoa da ikerketa, garapena eta berrikuntza euskaraz eta euskaratik bultzatzea eta babestea, euskarazko jatorrizko edukien sormena eta ekoizpena sustatzea, funtsezkoa da ulertzea AA tresna osagarria izan behar dela, eta ez ordezkoa. Funtsezkoa da, halaber, herritarrak sentsibilizatzea euskararen balio kultural eta historikoaz, komunikazio-tresna gisa duen funtzionaltasunaz harago. Hizkuntzek informazioa transmititzeaz gain, identitatea, historia eta kultura ere transmititzen dituzte. Teknologiarekiko gehiegizko mendekotasunak lausotu egin dezake balio hori, hizkuntzaren giza erabilera aktiboki zaintzen ez bada.
Nola erantzuten ari dira erakundeak eta enpresak AAk behar duen jauziari? Euskal Herriko datu zehatzik ez badago ere, BAICen arabera, enpresen %10 ari omen da adimen artifiziala erabiltzen Euskal Autonomia Erkidegoan. Aukera egonda ere, enpresa askok ez dute baliatzen, beharra ikusi ez dutelako, ezagutzen ez dutelako, orain arteko funtzionamenduari eutsi nahi diotelako edo nola egin behar duten ez dakitelako... Nola heldu behar diogu AAk ekarri digun aldaketari eta etortzeko dagoenari? Nola baliatu aukera euskararen erabilerari onuragarria izan dakion? BAICek argitara emandako AA industrian aplikatzeko gidan ez da hizkuntzen kudeaketari buruzko aipamenik ageri, eta esango nuke bere ekarpenetako bat izan beharko litzatekeela euskararen aldagaiari erreparatzea eta horri estrategikotasunez heltzea.
Euskara planekin gertatzen den bezala, euskararen erabilera aro digitalean sustatzeko politikak, plangintzak eta inbertsioak behar ditugu benetako jauzia gerta dadin. Enpresei azaldu behar zaizkie Adimen Artifizialaren eta hari esker eratorritako hizkuntza teknologian gertatzen ari diren aurrerapenen onurak eta aukerak. Tresnak ezagutarazi behar dira eta enpresen eskura jarri. Euskal Herrian baditugu ereduak eta primerako profesionalak erronkari heltzeko.
Rober Gutiérrez
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]