Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako hitzordua: itsuki eta dirutza jarrita, sektorearen garapenaren alde egin dute guztiek. "Irekia", "inklusiboa" eta "etikoa" izanen litzatekeen AA baten aldeko mezua zabaldu badute ere 61 estatuburuk, dirutza ez dute horretara bideratu.
Adimen Artifizialari (AA) begira mesfidati direnek honela laburbildu dute otsailaren 10 eta 11n Parisen iragandako laugarren AA gailurra: antzerki handi bat, teknologia honek dakartzan arriskuez kezkatuak balira bezala itxuraz, baina, finean, beren interesei tiraka, guzia aitzinetik adosturik zutela. Bertan egon dira, ehun bat estatuburu, AA sektorean inbertitzen dabiltzan enpresen ondoan.
Berez interes orokorraz, ingurumenaz, kontrolaz ala bestelako gai korapilatsuez hausnartzeko hitzaldi eta hizlari interesgarriak egon dira gailurrean. Bertatik arrantzaturiko ondoko ideiak ekarri ditu berera Mediapart komunikabide independenteak: "AA gehiago behar dugunaren ideiaz urrundu behar gara, benetan baliagarria zaigunaz gogoetatu ahal izateko" (AI Accountability Lab-eko ikerlari Abeba Birhane); "Adibide andanak erakusten digu orain arte herritarrei inposatua izan zaiela AA, besteak beste, zainketaren bidez" eta "elkarren arteko lehia gogorrean dabiltza AA enpresak, nahiz eta ia datu berdinak izan, eta gehiago edo gutxiago, denak elkardependentzian egon" (Distributed AI Research Institute-ko ikerlari Nyallen Moorosi).
Baina, arriskuei aurre egiteko programetan inbertitu beharrean, AAren garapen sutsuaren aldeko inbertsioetan zentratu dira gailurrean egondako estatuak zein multinazionalak. Tartean, Europar Batasuna. AAren arloko boteretsuak diren Txina eta AEBen artean egonik ere, bere lekua egin eta lider bihurtzeko gogoa duelako Bruselak ere.
AAren sektorean inbertsioak bideratzeko engaiamenduaren berri eman die gailurrekoei Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek. InvestAI izena jarri dio programari eta 200.000 milioi euro bideratu dizkio, ondokoa azalduta: "Gure osasun artak hobetuko dizkigu AAk, ikerketa bultzatuko digu, berrikuntzan aitzina eginen dugu. (…) Ongi izatearen eta hazkundearen aldeko indarra izanen dugu". Europar Batasunean lau AA gigafabrika sortzea aurreikusten du, eta bakoitzak azken belaunaldiko 100.000 AArako txip inguru izanen lituzke –gaur egungo azpiegituretan baino lau aldiz handiagoa den edukiera–. Europako hainbat programatatik bideratuko diote dirua, Europako Banku Zentralak ere sostengua adierazi dio, estatuek ere jarri dezakete dirua, baina nagusiki, sektore pribatuko enpresek lukete diruztatuko –150.000 milioi euro bideratu beharko lukete horiek–.
"Arautegia drastikoki arintzeko" eskaera luzatu diete Europako agintariei, EU AI Champions Initiative aliantzaren pean diren 60 enpresek.
EU AI Champions Initiative izena jarri eta Europako 60 enpresak dute, funtsean, lidergotza horren aldeko postura plazaratu. Horien artean dira, besteak beste, Airbus, L'Oréal, Mercedes, Siemens, Spotify, Mistral AI, Dassault… Argi eta garbi, "arautegia drastikoki arintzeko" eskaera luzatu diete Europako agintariei. Postura bera entzunarazi die, funtsean, AEBetako presidenteorde J-D Vancek: "Garatuz doan industria hil dezakeen gehiegizko erregulazioa".
Hala ere, AEB eta Txinako lidergotzari lehiatzeko asmoaren egingarritasuna doi bat ahultzen du jakiteak programa horren ardura General Catalyst sozietatearen esku utzi dutela... eta azken hori amerikarra dela.
"Herritarrentzat eta planetarentzat iraunkorra izanen den AA baten alde" kokaturik, adierazpen amankomun bat izenpetu dute 61 estatuburuk. Hots, "irekia", "inklusiboa" eta "etikoa" izanen litzatekeen AA baten aldeko mezua zabaldu dute Pariseko gailurretik. AEBak eta Erresuma Batua ez dira izenpetzaileen artean.
Zentzu horretan, Energiaren Nazioarteko Agentziak zuzendutako adimen artifizialaren energia-eraginaren behatoki bat sortzeko konpromisoa hartu dute. Agentzia horren arabera, 2022tik 2026ra %75az emendatuko litzateke AA sektorearen elektrizitate kontsumoa.
Orain arteko AA gailurrak Erresuma Batuan, Hego Korean eta Frantziako Estatuan egin dituzte eta ondokoa Indian iraganen da. Aurtengoa, jadanik, Frantziako Estatuarekin batera gidatzen zuen Indiak.
Komunikabide handiek eta sare sozialek isilean atxiki badute ere, AAren arriskuen berri emateko arte ekintza bideratu zuen Joanie Lemercier artistak urtarrilaren 27an, gailurrari ateak ireki zizkion palazioaren sartzean mezu argitsuak proiektatuz. Besteak beste, Elon Musken nazien agurra "Fascist" –faxista– mezuarekin, "AI Kills" –AAk hitzen du–, "Big Brother is watching you" –Anaia Handia zuri begira duzu– edota "Anti-Tech Résistance" –Tech-aren aurkako erresistentzia–. Hemen horietariko baten argazkia:
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Silicon Valleyko enpresa teknologiko handienei zaplazteko ederra eman die DeepSeek-ek. Adimen Artifizialeko chatbot txinatar merke eta berriak zalantzan jarri du AEBen nagusitasuna arlo horretan, eta erakutsi du ez dela milaka milioi diru behar modelo aurreratu eta efizienteak... [+]
AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]
ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]
Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]
Stargate izeneko proiektuarentzat 500.000 milioi dolarreko inbertsioa iragarri du AEBetako presidente izendatu berriak. OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek hartuko dute parte.
Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]
Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.
Orain dela urte asko Dr. Abuse chatbota ezagutu nuen, aplikazio horrekin ohartu nintzen ere pertsonok zeinen azkar kateatu gaitezkeen holako makinetara. Animalia sozialak izanda, harremana berezkoa eta beharrezkoa dugu, eta 'harremana' izenak dioen bezala,... [+]
WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]
Eremu ez profesionalari loturiko pertsona talde digitaletan, besteoi argudioak emateko adimen artifiziala baliatu duenik ikustea gertatu zait azken urte honetan. Partekaturikoa propioa bailitzan. Norberarena, baina ez jabetzaren zentzuari loturikoa, baizik eta norbere... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Nafarroako Foruzaingoak Bigarren Hezkuntzako irakasle baten inguruko ikerketa abiatu du. Institutuko komunetan eta hainbat dendatako aldageletan emakumeak ezkutuan grabatzea leporatu diote auzipetuari.
Artifiziala ez den teknologia izango du goiburutzat Iametza komunikazio enpresak, ARGIA eta Ametzagainarekin elkarlanean, antolatu duen Euskarabildua jardunaldiaren 13. edizioa. Teknologiaren erabilera "etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa" aldarrikatuko dute,... [+]