Abya Yala: eskuin faxista eta esker otzana


2023ko urtarrilaren 24an - 09:57
Azken eguneraketa: 14:30

Lerrook idazten nabilela, Peruko armadaren balak herri desarmatua erailtzen ari dira Juliacan. Limako oligarkia arrazistaren eta kolonialaren zerbitzura dago Peruko armada, armada kriminala. Herriaren zapaltzaile eta inperialismo estatubatuarraren interesei belaunikatua, zuria. Peru bere ondare bihurtu duen oligarkiak ez du onartzen botereari aurre egin izana Peruko herri indioak, beltzak eta mestizoak, landa eremuko irakasle kitxua eta rondero laborari bat presidente bihurtuarazi zutenean. Eta, horregatik, presidente karguaren lehen egunetik, konspiratu egin dute boteretik kentzeko, kongresua erabiliz “diziplinatzeko”, bere garaian haien arbasoek zartailua erabiltzen zuten modura. Izan ere, nahiz eta Pedro Castillok askotariko kontzesioak egin dizkien, edo are gehiago, kontzesio horiengatik zehazki, boteretsu sentitu dira herri nahia gutxiesteko.

Peru bere ondare bihurtu duen oligarkiak ez du onartzen botereari aurre egin izana Peruko herri indioak, beltzak eta mestizoak

Hala ere, Peruko herri mobilizatua nazkatuta dago bere pobreziaren truke ordaintzeaz gutxi batzuen aberastasuna, baita multinazional estatubatuarrei eta europarrei beren herrialdeko aberastasunak sistematikoki entregatzeaz ere. Kaleak hartu ditu herriak, benetako eraldaketa bat eskatzeko. Eraldaketa horretarako, ezinbestean, presidente izatera jolasten duen txotxongilo traidoreak uko egin behar du, eta Biltzar Konstituziogilea ezarri behar da, lotura klasista eta kolonialekin etengo duen bestelako Peru bat eraikitzeko.

Herri proiektu horren aurka, indarkeria errepresiogilea lehertu da. Muturreko indarkeria eta legez kontrako Peruko Gobernuaren errepresio basatiaren aurreko isiltasun mediatikoa izugarria da; jada dozenaka dira hildakoak. Brasilen kasuan, berriz, alderantziz, ordena indarren pasibotasuna nagusitu da, Bolsonaro zaleak Brasilgo instituzio nagusietara sartu zirenean eta txikizioak eragin zituztenean; bide eman zieten Bolsonaro zaleei. Neurgailu bikoitz hori ez da berria Abya Yalan, eskuin oligarkikoek estatuaren bitarteko esanguratsuak kontrolatzen baitituzte. Eta, ikusi bezala, herriak ausardiaz erantzuten duenean eta eliteak zuritzen ez dituen presidenteak hautatzen dituenean, ez dute inolako arazorik estatu kolpeak emateko, Bolivian eta Hondurasen gertatu bezala, ezta militarrek “ordena ezar dezatela” eta “gaizki” botatzen duten herriak diziplina ditzatela eskatzeko ere. Hor erakusten dute benetako sena: biolentoak direla, arrazistak, klasistak eta intoleranteak.

Iraultza politikoak sistema kapitalistari azpiak jango dizkion benetako iraultza sozialera igaro behar du

Nahiz eta kontinentean herri mugimenduek aurrerapenak izan dituzten eta ezker gobernuak ere iritsi diren boterera, eliteek herri prozesuak sabotatzeko behar adina botere izaten jarraitzen dute, eta ezinbestekoa da hori ulertzea. Pobreziaren aurkako eta herri duintasunaren aldeko borrokei dagokienez, mende hasieran nolabaiteko hamarkada irabazia izan bazen ere, Lularen, Evoren, Chavezen edo Correaren gobernuek ez zuten lortu eliteen botere ekonomikoaren oinarriak itotzea, ez baitzuten zalantzan jarri ekoizpen bitartekoen jabetza bidegabea. Hau da, iraultza politikoak sistema kapitalistari azpiak jango dizkion benetako iraultza sozialera igaro behar du, eta horrek botere espazioetan langile klaseak eta herri sektoreak egotea eskatzen du. Atsekabetu egiten nau esateak ezker gobernuen azken olatu hau ahulago eta otzanago ageri dela, eta, tamalez, larrutik ordaindu dela; herri mobilizazio izugarri bat, odola eta sakrifizioa.

Langileak, laborariak, indigenak erailtzen jarraitzen dute balek. Gaur Juliacan, atzo Senkatan eta Sacaban, eta baita Medellingo auzoetan ere. Eta pobreenek uzten dute odola etorkizuna argitzeko; ez da bidezkoa aldaketa estetiko hutsengatik uztea. Edo errotik eraldatzen dira gure herriak katez lotzen dituzten egitura kapitalista eta kolonialak, edo, lehenago edo beranduago, botere ekonomikoaren jabeek, beren armadaz eta aparatu produktiboaren kontrolaz, garaitu egingo gaituzte. Zeren, berniz demokratikopean aurpegi argiki faxista ezkutatzen duen eskuin oligarkiko bati ari gara aurre egiten. Eta, Durruti handiak esango lukeen modura, “faxismoari ez zaio kontra egiten, birrindu egin behar da”.

René Behoteguy Chávez, boliviarra eta Askapenako militantea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Eguneraketa berriak daude