Absolbitu egin dituzte terrorismoa leporatuta epaituriko 12 independentista galiziarrak

  • Causa Galiza eta Ceivar antolakundeetako hamabi militante independentista epaitu dituzte Madrilgo Auzitegi Nazionalean, legezkoak eta publikoak izan diren jardueretan oinarrituz terrorismo delituak egotzita. Fiskaltzak 102 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen denera, baita bi antolakundeak desegitea ere, baina absolbitu egin dituzte.


2020ko abenduaren 22an - 14:46
Ceivar antolakundeko militante auzipetuak. Argazkia: Ceivar
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Jaro izeneko operazio polizialak bost urtez luzatu den auzia ekarri du atzetik. Antolakuntza kriminal bateko partaide izatea eta terrorismoa goratzea leporatzen zieten hamabi auziperatuei; elkartasun uholdea jaso dute Galiziako ezkerraren eta abertzaleen aldetik.

Jaro operazioan gertatutakoa horrela kontatu zigun ARGIAn eskubide eta askatasunen defentsarako Galiziako behatokiko Elvira Soutok: “2015ean inork espero ez zuen operazioa egin zuen poliziak, Jaro izenekoa. Causa Galiza alderdi politikoko bederatzi pertsona atxilotu zituzten, gaueko ordu txikietan. Harrigarria izan zen. Elkarte politiko legala zen, jarduera politiko legala zuena Espainiako Estatuko ordenamendu juridikoaren barnean. Etxeak eta lantokiak miatu zituzten, nahi izan zuten guztia eraman zuten: ordenagailuak, elkartearen dokumentazioa... Gauza zinez desatseginak ere egin zituzten. Atxilotuetako batek bihotzeko gaitza du, ebakuntza egin berri zegoen, eta bere anaia etxera ekarri zioten, atxilotua zegoena ere, ikusi zezan. Madrilera bidean burua estalita izan zituzten, mehatxuak edo biraoak jasan zituzten... Hain arraroak ez diren gauzak, tamalez.

Causa Galizaren jarduera debekatu zuen Auzitegi Nazionalak denbora batez, baina gero debekua altxatu eta ematen zuen dena ahaztuta geratuko zela. Orduan, 2018an, bigarren polizia operazioa heldu zen, Jaro 2. Horretan Ceivar antolakundeko militanteak atxilotu zituzten. Ceivar errepresioaren aurkako mugimendua da, presoak babesten zituen, atxilotuei abokatuak eskaini...”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galiziar independentismoa
Burujabetza aldarrikatu dute milaka lagunek Santiagon, Galiziako Aberri Egunean

BNG alderdiak deituta, Galiziako Aberri Egunean egin dute ekitaldia. Igandean, “mugarik gabeko” nazioaren aldeko deia zabaldu dute, “politika berde eta feminista” eraikitzeko asmoz.


2020-10-16 | Z. Oleaga
Galiziako independentismoaren aurkako makroepaiketa Madrilen
“Disidentzia politikoa zigortzen duten lege batzuk daude, eta lege horiek sutsuki aplikatzen dituzten epaileak”

Urriaren 19an makroepaiketa bat hasiko da Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Hiru egunez Causa Galiza eta Ceivar antolakundeetako hamabi militante independentista epaituko dituzte, terrorismo delituak egotzita, legezkoak eta publikoak izan diren jardueretan oinarrituz. 102 espetxe... [+]


102 urteko espetxe zigorra eskatu du Auzitegi Nazionalak hamabi independentista galiziarrentzat

Akusatuen zigorraz gain, bi plataformen disoluzioa eskatu du auzitegiak. Terrorismoaren goratze delituak egin dituzten erakundeetan parte hartzea leporatzen diete. Akusatu bakoitzarentzat lau eta hamabi urte arteko espete zigorrak eskatu du Fiskal Nagusiak.


2019-07-15 | ARGIA
Erakunde armatuko kidetza delitua kendu diete Causa Galizako bederatzi auzipeturi

Guardia Zibilak polizia operazio egin zuen 2015ean, Causa Galiza erakunde armatu baten “beso politikoa” zela argudiatuta. Espainiako Auzitegi Nazionalak akusazioa beheratu die orain, eta terrorismoa goratu izana leporatzen die militante independentistei. Causa... [+]


2019-06-11 | Z. Oleaga
Galiziako preso independentisten dispertsioa amaitu da

Espetxeetara Martxaren hamahirugarren edizioa berezia izan da Galizian. Lehendabiziko aldiz, partaideek ez dute urruneko espetxeetara bidaiatu beharrik izan preso galiziar independentistei berotasuna helarazteko. Borrokan jarraitzeko deia luzatzen dute presoen aldeko... [+]


2018-01-24 | Andoni Mikelarena
Galiziako Asanblada Nazionala sortu dute, presiorako talde “galegista” eta independentea

Datorren larunbatean aurkeztuko dute ekimena Santiago de Compostelan. Kataluniako Òmnium Cultural elkartearekin antzekotasunak dituztela adierazi dute sortzaileek.


2017-01-24 | Jon Torner Zabala
Galiziar preso independentisten dispertsioa salatzeko martxa egingo dute espetxeetara

Galiziar preso independentisten senide eta lagunak biltzen dituen Que voltem para a casa! elkarteak deituta, dispertsioa salatzeko Marcha às cadeias izeneko martxa egingo dute Espainiako Estatuko hainbat espetxetara, otsailaren 3an eta 4an.


2016-07-08 | ARGIA
Zazpi urteko espetxe zigorra Raul Agulheiro galiziar independentistarentzat

Espainiako Auzitegi Nazionalak zazpi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Raul Agulheiro galiziar militante independentistari, defentsak, fiskaltzak eta Estatuko Abokatuak akordioa lortu eta gero. Fiskaltzaren hasierako zigor eskaria 29 urtekoa izan zen. 2014an... [+]


Causa Galiza: “Independentzia legezko metodoen bidez lortu nahi dugu”

Jarduna urtebetez etetea agindu dio Espainiako Audientzia Nazionalak Causa Galizari, “prebentzio neurri” gisa. 2015eko urriaren 30ean Causa Galizako 9 kide hartu zituzten atxilo, “komunikatuak hedatzea, terrorismoa goratzea eta Exercito Guerrilheiro do Povo... [+]


2016-01-21 | Unai Brea
Causa Galiza talde independentista ‘de facto’ legez kanpo utzi izana salatu dute

Joan den urriaren 30ean Causa Galizako bederatzi militante atxilotu eta gero, espainiar Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak galiziar talde independentistaren aktibitatea bi urtez eteteko agindua eman zuen. Urtarrilaren 24an manifestazioa egin zuten Santiago de Compostelan... [+]


Bederatzi atxilotu galiziar independentismoaren aurkako operazioan

Goizean goiz hasi du Guardia Zibilak "Resistencia Galegaren inguruaren aurkako" operazioa. Poliziako iturriek esan dutenez bederatzi lagun atxilotu dituzte, den-denak Causa Galiza talde independendistako kideak, "terrorismoa goratzea" eta "Resistencia... [+]


Eguneraketa berriak daude