Abortatzeko eskubidearen aurkako publizitate kanpaina bat abiatu du elkarte katoliko batek, abortuak egiten diren kliniketako bezeroen jazarpena defendatuz. Bost kartel jarri dituzte Gasteizen, autobus geltokietako markesinetan.
Bost publizitate kartel jarri dituzte Gasteizko autobus geltokietako markesinetan, abortuak egiten diren kliniken aurrean otoitz egiten duten pertsonak defendatzeko eta abortatzea aukeratu duten pertsonak jazartzeko. Publizitate kanpaina Propagandisten Elkarte Katolikoak kontratatu du Espainiako Estatuko hogeita hamar bat hiritarako.
"Abortatzeko kliniken aurrean otoitz egitea primeran dago", dio karteletako mezuak. "Espainian 99.000 abortu baino gehiago egiten dira urtero. Abortatzeko lekuen aurrean otoitz egiten dutenen delitua da bizitza horietako batzuk salbatu nahi izatea. Mezu hori bertan behera utz daiteke Abortuaren Legearen berehalako erreformaren ondorioz». Kliniketara abortatzera joaten diren emakumeak "jazartzen edo hertsatzen" dituztenak Zigor Kodearen arabera epaitzea ekarriko duen erreformaz ari dira. Lege proposamen hori irailean aurkeztu zuen PSOEk.
Gasteizen, zehazki, 40 Días por la vida izeneko elkarte batek abortatzeko eskubidearen aurkako 40 eguneko kanpaina antolatu zuen iazko irailean eta urrian. Kanpainaren helburua zen bijiliak egitea Errioxa kaleko klinikaren aurrean, 40 egunez, abortatzeko eskubidearen aurkako otoitzak eta mezuak zabalduz.
Hainbat pertsonak eta kolektibok kanpaina kritikatu du. Indarrean dagoen araudia kanpainak betetzen ote duen aztertuko du Udalak. Udal araudiak ezartzen du espazio publikoan jartzen den publizitatea "inola ere ezin dela iraingarria edo diskriminatzailea izan". Erantzukizuna JC Decaux enpresarena izango litzateke, hiriko markesinetan publizitatea kudeatzen duenarena. Elkarrekin-Podemos taldeak kartelak berehala kentzeko eskatu du, gorrotoa bultzatzen dutela eta publizitateari buruzko legea urratzen dutela argudiatuta.
Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]
Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.
Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.
267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.
Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]
Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".
Askabide klinikako langileen ordezkaritza batek agerraldia egin du Gasteizko Parlamentuan, klinika horretako langileek eta bertara haurdunaldia eteteko joaten diren emakumeek bizi duten egoera azaltzeko: izan ere, abortuaren aurkako 40 días por la vida mugimenduak mehatxu... [+]
PPk aurkezturiko helegitea ez du onartu auzitegiak: zazpi magistratuk babestu dute 2010eko Abortuaren Legea eta lauk eman dute kontrako botoa.
Espainiako Estatuan Abortuaren aurkako lobbyak Abortuaren Legea erausteko beste saiakera bat egiten ari dira Gaztela eta Leonen. Hango gobernukide den Vox-ek iragarri du abortatu nahi duten emakumeei fetuaren taupadak entzunarazi edota ekografiak ikusaraziko dien protokoloa... [+]
Espainiako Ogasun Ministerioak urteroko txostenean jaso ditu datuok.
Hilabete hasieran Donostiako epaile batek hartutako bide beretik, Gasteizko epaile batek ere kautelazko neurriak hartu ditu abortuaren kontrako protesten aurka. Askabidek bi hiriburuetan dituen kliniken ateetan ezingo dira bildu abortuaren aurkakoak, gutxienez 100 metroko... [+]
Washingtonen zein beste hiri ugaritan manifestazioak antolatu dituzte, eta oihukatu “ez dutela atzera egingo” abortu eskubideari babesa kentzeko Gorte Gorenaren epaiaren aurrean.