Egun historikoa da abenduaren 30a Argentinan. Senatuak onartu du 14. astera arte abortua legezkoa izatea. Aldeko 38 botoek –kontrako 29 eta abstentzio bat– babestu dute mugimendu feministaren urteetako aldarrikapena. Kalean milaka lagunek ospatu dute erabakia.
Abenduaren 30ean behin betiko onartu du Argentinako Senatuak abortatzeko eskubide 14. astera arte jaso duen lege-proiektua. Abenduaren 11an Diputatuen Ganberaren onarpena jaso ostean, 30ean izan dute azken mugarria Senatuan. Bozketaren emaitza ez zegoen argi, eztabaida hasteko orduak falta zirenean. Azken unera arte aukera guztiak mahai gainean ziren, baita berdinketa ere. Mugimendu feministen eta legearen aldeko alderdien nahia zen 2018koa ez errepikatzea: legea Diputatuen Kongresuak onartu ostean, Senatuak atzera bota zuen: 31 alde, 38k aurka. Gaurkoa ordea 38 sentariren babesa jaso du lege proposamenak, orain bi urte baino aldeko zazpi boto gehiago.
Erabakia jakin bezain pronto, kalean zain ziren milaka lagunen artean poza barreiatu da:
Piel de gallina.
Hoy #SeráLey.
💜💚💚💚💚💚💚💚💜pic.twitter.com/tXti6F2Kq9
— Adilia de las Mercedes (@_delasmercedes_) December 29, 2020
Talde erlijiosoek eta ultrakontserbadoreek presio handia egin dute abortuaren kriminalizazioari eusteko, baina oraingoan ez da nahikoa izan. Eta hala, abortatzeko eskubidea lege gisa jasotzeko Kubak eta Uruguaik aurretik hartutako bideari gehitu zaio Argentina. Hego eta Ertamerikan gutxiengoa dira eskubide hori aintzat hartzen duten herrialdeak.
Legearen nondik-norakoak
Abortua legeztatzeko proiektuak hamalaugarren astera arte haurdunaldia etetea ahalbidetzen du, eta, aldi berean, praktika mediko horrekin ados ez dauden profesionalen kontzientzia-eragozpena onartzen du. Hamalaugarren asteko epea ez da aplikatuko haurdunaldia bortxaketa baten ondorio denean, 13 urtetik beherakoen kasuan edo emakumearen bizia arriskuan dagoenean. 16 urtetik beherakoek abortatzea erabakitzen badute, gurasoen edo tutorearen baimena beharko da. 16 urtetik gorakoek berriz, gaitasun osoa dute beren kabuz baimena eman eta haurdunaldia eteteko. Erakunde pribatu batek ez badu profesionalik haurdunaldia eteteko, beste erakunde batera bideratuko du emakumea, lege proiektuaren arabera.
Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]
Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.
Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.
267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.
Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]
Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".
Askabide klinikako langileen ordezkaritza batek agerraldia egin du Gasteizko Parlamentuan, klinika horretako langileek eta bertara haurdunaldia eteteko joaten diren emakumeek bizi duten egoera azaltzeko: izan ere, abortuaren aurkako 40 días por la vida mugimenduak mehatxu... [+]
PPk aurkezturiko helegitea ez du onartu auzitegiak: zazpi magistratuk babestu dute 2010eko Abortuaren Legea eta lauk eman dute kontrako botoa.
Espainiako Estatuan Abortuaren aurkako lobbyak Abortuaren Legea erausteko beste saiakera bat egiten ari dira Gaztela eta Leonen. Hango gobernukide den Vox-ek iragarri du abortatu nahi duten emakumeei fetuaren taupadak entzunarazi edota ekografiak ikusaraziko dien protokoloa... [+]
Espainiako Ogasun Ministerioak urteroko txostenean jaso ditu datuok.
Hilabete hasieran Donostiako epaile batek hartutako bide beretik, Gasteizko epaile batek ere kautelazko neurriak hartu ditu abortuaren kontrako protesten aurka. Askabidek bi hiriburuetan dituen kliniken ateetan ezingo dira bildu abortuaren aurkakoak, gutxienez 100 metroko... [+]
Washingtonen zein beste hiri ugaritan manifestazioak antolatu dituzte, eta oihukatu “ez dutela atzera egingo” abortu eskubideari babesa kentzeko Gorte Gorenaren epaiaren aurrean.