Abortatzeagatik 40 urteko espetxe zigor eskaera zuen El Salvadorreko gaztea absolbitu dute

  • Evelyn Hernandezi 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2017an abortatzeagatik. 2018an epaiketa  errepikatzea agindu zuten epaitegiek, eta oraingoan epaileak absolbitzea erabaki du. Bortxaketa baten ondorioz geratu zen haurdun Hernandez, eta umea hilik jaio zela defendatu du beti.


2019ko abuztuaren 20an - 10:10
Evelyn Hernandez, epaia ezagutu ostean adierazpenak egiten.

Evelyn Hernandez absolbitzea erabaki du El Salvadorko Cojutepeque Sententzia Auzitegiko epaileak. Fiskaltzak 40 urtetako espetxe zigorra eskatzen zuen Hernandezentzat, abortatu zuelakoan “hilketa larriagotua” egotzita. Defentsak absoluzioa eskatzen zuen, umea hilik jaio zela argudiatuta.

Hernandezen abokatu Beertha de Leónek azaldutakoaren arabera, epaileak “delitua frogatzeko modurik ez zegoela esan du eta horregatik absolbitu du. Erditze konplikatua izan zela esan du, hilketagatik preso dauden emakume askorena bezalakoa”.

Hernandez pozik agertu da errugabetasun epaiarekin: “Jainkoari eskerrak, justizia egin da. Denbora hau guztia gogorra egin zait, egin ez dudan gauza bat leporatzen zidatelako”. Abortatzea egotzita preso dauden emakumeak espetxetik ateratzeko esperantza agertu du gazteak.

 

 

Bortxaketa batek haurdundua

Hernandez bortxatu egin zuten 2015ean, 17 urte zituela. Haurdun geratu zen, eta 2016an erditu zenean umea hilik jaio zen. Etxean erditu zen gaztea, baina ostean ospitalera eraman zuten eta medikuak salatu egin zuen abortatzeagatik. 2017an epaitu zuten “hilketa larriagotua” leporatuta. Fiskaltzak 40 urteko zigorra eskatu zuen Hernandezentzat, eta epaileak 30 urtera kondenatu zuen. Ondoren, Auzitegi Gorenak epaia bertan behera utzi zuen “froga falta” zegoela argudiatuta. Epaiketa errepikatu egin dute iragan asteko ostegun eta ostiralean, eta fiskaltzak 40 urteko zigor eskaera mantendu badu ere, oraingoan epaileak errugabe jo du Hernandez.

Abortatzeko eskubidearen ikur

Hernandezen kasua ezaguna egin da El Salvadorren ez ezik munduko beste herrialde askotan ere. Emakumeen aurkako politiken eta abortatzeko eskubidearen aldeko borroken aurpegi bilakatu da. El Salvadorren abortatzea delitu larria da edozein dela ere kasua, bortxaketa edo amarentzako hiltzeko arriskua barne. 50 espetxe urte arteko zigorra aurreikusten du zigor kodeak abortatzeagatik. Egun hamasei emakume daude El Salvadorreko espetxeetan preso abortatzea egotzita, kasurik gehienetan 40 urteko zigorrak betetzen. Beste hamazortzi daude auzipetuak, epaiketaren zain.

Amerikako herrialdeen artean Hondurasek, Haitik, Dominikar Errepublikak, Surinamek eta El Salvadorrek zigortzen dute abortatzea kasu eta egoera guztietan.

 

 

 

Mobilizazioak piztu dira El Salvadorren Hernendezen eta abortatzeagatik espetxeratutako gainontzeko emakumeen alde.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
Abortua homizidio bilakatu nahi duen lege proiektuaren aurka kalera atera dira Brasilen

Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]


2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
“1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo”

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du “aborturako askatasuna bermatzea”

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


“Aborturako askatasuna” konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


2023-02-10 | Hala Bedi
Abortuaren aurkako jazarpena sufritzen dutela salatu du Askabide klinikak Gasteizko Parlamentuan

Askabide klinikako langileen ordezkaritza batek agerraldia egin du Gasteizko Parlamentuan, klinika horretako langileek eta bertara haurdunaldia eteteko joaten diren emakumeek bizi duten egoera azaltzeko: izan ere, abortuaren aurkako 40 días por la vida mugimenduak mehatxu... [+]


Atzera bota du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Abortuaren Legearen aurka PPk aurkeztutako helegitea

PPk aurkezturiko helegitea ez du onartu auzitegiak: zazpi magistratuk babestu dute 2010eko Abortuaren Legea eta lauk eman dute kontrako botoa.


2023-01-19 | Lide Iraola
Mayor Oreja eta San Gil politikari donostiar ohiak, abortuaren aurkako lobbyen buruan

Espainiako Estatuan Abortuaren aurkako lobbyak Abortuaren Legea erausteko beste saiakera bat egiten ari dira Gaztela eta Leonen. Hango gobernukide den Vox-ek iragarri du abortatu nahi duten emakumeei fetuaren taupadak entzunarazi edota ekografiak ikusaraziko dien protokoloa... [+]


2022-12-29 | ARGIA
EAEko abortu kasuen %95 eta Nafarroako %70 osasun zentro pribatuetan egin zituzten iaz

Espainiako Ogasun Ministerioak urteroko txostenean jaso ditu datuok.


2022-10-26 | ARGIA
Abortuaren aurkako protestak ezingo dituzte egin Gasteizko Askabide klinikatik 100 metro baino gutxiagora

Hilabete hasieran Donostiako epaile batek hartutako bide beretik, Gasteizko epaile batek ere kautelazko neurriak hartu ditu abortuaren kontrako protesten aurka. Askabidek bi hiriburuetan dituen kliniken ateetan ezingo dira bildu abortuaren aurkakoak, gutxienez 100 metroko... [+]


2022-10-10 | Lide Iraola
Abortu eskubidearen alde egin dute AEBetako hainbat estatutan

Washingtonen zein beste hiri ugaritan manifestazioak antolatu dituzte, eta oihukatu “ez dutela atzera egingo” abortu eskubideari babesa kentzeko Gorte Gorenaren epaiaren aurrean.


Eguneraketa berriak daude